hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!

Alberto Catalán, Isabel Celaá: Euskal Herria desagertarazi zela? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteartea, 2009(e)ko Abendua(r)en 01-(e)an 12:45etan

Iritzi artikulua: Ibai Redondo eta Aner Galarza. Euskal Herriak Bere Eskolako kideak

Ikasturtea irailean abiatu eta, alderdi españolistak batuta, indar berriturik ikusten ditugu hezkuntzaren bitartez euskara eta euskal kulturaren aurkako gurutzadari gogor ekinez. Azken asteotan Nafarroako testuliburuetatik Euskal Herria desagertzeko saiakera berriarekin hasi eta EAEn curriculum dekretu berriaren aurkezpenarekin jarraitu dute. Kasualitatea al da, aldi berean, EAE eta Nafarroan horrelako neurriak hartzea? Noski ezetz. Gure herria, hizkuntza, nortasuna eta kultura desagertarazteko betidanik izan duten nahia errealitate bilakatu nahi dute Madrildik, horretarako eskura duten tresna garrantzitsuena erabiliz, hezkuntza. Baina zer da zehazki Alberto Catalán eta Isabel Celaáren bultzadaz, Nafarroa eta Gasteizko Gobernua egiten ari direna?

Euskal Herriaren aurkako gurutzada

Nafarroa eta testuliburuak. Badirudi, Jules Ferry Frantziako Hezkuntza Sistema modernoa antolatu zuen ministroaren esanak oso gogoan hartu dituztela: “Testuliburen jabe denak, hezkuntzaren kontrola izango du”. Ildo horretan, Nafarroako ikastetxe “inkontrolatuetatik” (eta dexente dira) Euskal Herria desagertarazi nahi dute, testuliburuetatik abiatuz. Orain arte, beraien dotrina jarraitzen ez zuten argitaletxeei diru laguntza kentzen zien Nafarroa Garaiko gobernuak; hemendik aurrera, horretaz gain, testuliburu hauek erabiltzen dituzten ikastetxeak zigortuko dituzte. Norbaitek egin al du historian zehar liburuen aurkako horrelako gurutzadarik? Bai, inkisizioak, bere doktrina santua zuzen irakats zedin. Beraz, Nafarroako Gobernua egun inkisizioaren oinordeko dela esan dezakegu eta Alberto Catalán Torquemadaren reenkarnazioa. Hala, jokaera honekin euskal nortasunaren jazarpena egiteaz gain, ikastetxeen autonomia eta erabakitzeko aukera urriak ere ezabatzen ditu

EAE eta curriculum dekretua. Isabel Celaá, EAEko hezkuntza Sailburuak, ikastetxeetan adoktrinamendu nazionalista egin dela esan eta Curriculum Dekretu berria proposatu du. Dekretu hau hezkuntza komunitatearekin hitz egin gabe egin du eta adoktrinamendua leporatuz komunitatea bere osotasunean iraindu du. Dena den, ez da forma akatsa soilik sailburuarena, izanean baitago koxka. Hauts asko arrotu du, Euskal Herria adieraren gaiak ere. Celaák dio EH ez dela errealitate juridiko-politikoa, hori horrela Euskal Herria adiera ia erabat desagertarazi du dekretu berritik, ikastetxeetatik ere desagertarazteko asmotan. EHBE ados dago, EH ez da errealitate jurdiko-politiko-administratibo ofiziala, baina ikastetxeetan errealitateen arrazoiak aurkitzen lagundu behar zaie ikasleei, ez al da horrela? Beraz, Nafarroako Erreinu Independientearen arma bidezko suntsitzea azaldu beharko litzateke ikastetxeetan. Zoritxarrez, dekretu zaharrean eta berrian Euskal Herriaren historia desitxuratu eta eskutatzen zaie ikasleei, geografian, naturan edo gizarten egiten zaien bezala. Gure ustez gainera, gaur atzo baino gehiago, adoktrinamendu españolista egiteko helburua du curriculum dekretu berriak, espainiar hezkuntza sistema uniformizatuz. Alberto Catalán Torquemada inkisidorearen berharagitzea bada, Isabel Celaá, Isabel II.a Espainiakoaren ispilua dela esan dezakegu, etengabe hezkuntza munduan eskua (edo hanka) sartuz.

Euskararen aurkako gurutzada

Hizkuntza ereduen politiken ondorioz, Euskal Herri osoan ikasle andanari, euskara ezagutzeko eskubidea ukatu zaio azken hamarkadetan. Bazirudien Euskal Herriko hezkuntzako sindikatu eta eragileen gehiengoaren babesarekin eredu euskaldun bakarrerantzko bidea urratzeko aukera errealak zeudela, baina bai zera!

Nafarroako gobernuak eredu berriak asmatu eta promozionatzen ditu, elebidunak, gaztelera-ingelesezkoak, euskara kanpoan utziz. EAEkoak berriz, dekretu berrian oraindik indarrean jarri gabe zeuden neurriak indargabetu ditu. Bereziki bi neurriren ezabaketa azpimarratu nahi dugu: euskara hizkuntza nagusia izan behar dela dioena; eta, gaitasuna ebaluatzeko Europako neurgailuak erabiltzearena, hau da, derrigorrezko hezkuntza amaitzean B2 maila (EGA baino dexentez apalagoa) lortu behar dela dioena. Dekretu zaharrak ez luke EAEko ikasle guztien euskalduntzea bermatuko gure aburuz; berriak, berriz, orain arte aurreratutakoa kinka larrian jartzen du.

Bitartean Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, Jules Ferryk XIX. mende hasieran diseinatutako hezkuntza sistema dugu indarrean, zentralista eta uniformatzailea. Curriculuma eta hizkuntza, bat eta bakarra lurralde osorako.

Erantzun beharra dago!

Hezkuntzan bizi dugun erasoak, azken urteotan aurreratu dugun hori ere (ez gehiegi) arriskuan jartzen du. Esan bezala Hezkuntza Sistema arrotzak inposatzeak euskara, euskal nortasuna eta kultura berreskuratzeko dugun eskubidea zapuzten du. Horrela bada., eraso larri hauei erantzun mobilizatzaileak emateaz gain, harantzago joan beharra daukagu. Ezin dugu, beraien parametroen arabera antolatutako zelaian eta epailea kontra daukagula jolasten jarraitu. Horrela frustrazioa eta ezinaren amaraunean trabaturik jarraituko dugu.

Eraso hauei tinko erantzutearekin batera Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko bidean urrats berri eta atzeraezinak emateko garaia da: eskola euskalduna eraikiz; Euskal Curriculuma ikastetxeetan aplikatuz edo Euskal Unibertsitatea bezalako proiektuak garatuz. Proiektu hauek errealak izan daitezen Hezkuntza Mugimendu anitza batu, sendotu eta indartu beharra dago. Ez hori bakarrik, proiektu hauek errealak eta ofizialak izan daitezen Euskal Herriak burujabetza behar du.

Ez gaude Madril eta Parisetik proposatzen diguten argazki zahar eta ilunaren aurrean kokildurik gelditzeko. Gure argazkia, gure koloretako hezkuntza sistema marrazten jarraitzeko garaia da. Euskal Herriak Bere Eskola hezkuntza munduko norbanako eta eragileekin lanean ari da, laster mobilizatu eta antolatzeko eskaintza berria egiteko konpromisoa hartzen dugu jendartearen aurrean. Bitartean, segi lanean!

Ibai Redondo eta Aner Galarza

Euskal Herriak Bere Eskolako kideak

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle