hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Marra gorria hezkuntza espainol eta autoritarioari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Astelehena, 2010(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an 10:47etan

Iritzi artikulua: Ikoitz Arrese eta Unai Txurruka, Ikasle Abertzaleakeko eledunak

Egun Euskal Herrian inposatua dugun hezkuntza sistema espainol eta autoritario honek euskal ikasleon eskubideak etengabe urratzen dituela ez da berria. Ikasle eta abertzaleok urteak daramatzagu bestelako hezkuntza eredu aske eta euskaldun baten aldeko lanean, tinko.

Indar okupatzaileen eta konstituzio arrotz baten jaiegunak; gure historia eta kultura ikastea ahalbidetu beharrean, hori galarazten diguten curriculum inposatuak; Euskal Herria aitortzen ez duten mapak; euskalduntzen ez duten hizkuntz ereduak; patriarkatua birproduzitzea beste helbururik ez duen hezkuntza sexista; kartelak modu askean jartzeko debekuak; greba egiteko etengabeko debekuak; elkarbizitza arau zigortzaileak; libre antolatu eta borrokatzeagatik mehatxu etengabeak; ikastetxe eremuetan kolore ezberdinetako polizien presentzia itogarria; katxeoak; espedienteak... euskal ikasleok egunerokoan jasaten ditugun eskubide urraketa etengabeak dira hauek.


Guk, bederen, badugu proiektu bat. Euskal Eskola Nazionala. Aspaldi definitua dugu Euskal Herriak behar duen eskola eredua zein den. Aspaldi ekin genion horren aldeko eraikuntza lanari. Bidea, ordea, ez da erraza. Arestian aipatutakoak ikastetxez ikastetxe, klasez klase eta ikasgaiz ikasgai urratzen dizkiguten eskubiderik nabarienak besterik ez dira. Finean, askea, euskalduna, demokratikoa, plurala, feminista... da eraiki nahi dugun Euskal Eskola Nazionala, kolorez margotutako eskola. Egunez egun horren guztiaren alde borrokatzeagatik gara ikasleok zigortuak.

Bide horretan, hiritar espainol eta otzan gisa hezi nahi gaituzte. Hori da Euskal Herria desagerrarazi nahi dutenen helburua. Horren adibide dira azken hilabeteetan Isabel Zelaa eta Alberto Catalan hezkuntza arduradun autonomikoek hezkuntza euskaldun eta askatzailea aldarrikatzen dugunon auka hartzen ari diren neurriak.

Euskal Herria terminoaren aurkako erasoa etengabea da. Zelaa sailburuak, ustezko doktrinatze nazionalista ekidin nahian, curriculum dekretutik kenduko du terminoa. Nafarroan, gainera, diru laguntzak kenduko dizkiete Euskal Herria hitza erabiltzen duten ikastetxe eta argitaletxeei.

Euskararen eta, beraz, euskal ikasleon euskalduntzearen aurkako erasoa ere nabaria da. Catalan sailburua, Hello eta TIL ereduekin, eta bidelagun duen Zelaa euskalduntzen ez duten ereduetan sakontzen ari dira. Hizkuntzen berdintasun faltsuaren aitzakiapean egoera minorizatuan dagoen euskara bultzatu ordez, ikasleok erdalduntzen gaituzten ereduak bultzatzen dihardute. Orain, gainera, ingelesa sustatu nahi horrekin, euskara hirugarren mailako hizkuntza bilakatuko dute.

Eta hori gutxi balitz bezala, ikasleon aurkako erasoak areagotu besterik ez dira egin. Bi erkidegoetako hezkuntza sailek inposaturiko Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu atzerakoi eta zigortzaile berria dugu horren isla. Ikasleok aintzat hartu barik adosturiko dekretu autoritario horiek, elkarbizitza eta garapen pertsonal eta kolektiboak bultzatu beharrean, akritikotasuna eta lehiakortasuna besterik ez dute bultzatzen, zigorrak eta mehatxuak erabiliz.

Egoera beltza dela ondorioztatu genuen iragan azaroaren 17an kaleratutako diagnostiko nazionalean. Diagnostiko horretan, 93 ikastetxetako errealitate krudela aztertu eta gure eskubideen alde lanean jarraituko genuela berretsi genuen. Ikasle eta abertzaleok ezin dugu eskuak gurutzaturik gelditu. Azken urteetan izan dugun eraso espainol eta autoritario handienaren aurka ikasleok erantzun beharra dugu. Pasatuko ez diren marra gorriak markatu eta beroriek borrokatzeko unea da ikasleontzat. Dagozkigun eskubideen defentsan eta Euskal Eskola Nazionalaren alde, inposaketa horiek guztiak salatzeko eta baldintzatzeko unea da. Horren guztiaren harira, datorren martxoren 12an, ikastetxe guztietan, geldialdiak eta mobilizazioak egingo ditugu. Isabel Zelaak eta Alberto Catalanek inposatu nahi diguten hezkuntza espainol eta autoritarioari marra gorriak markatuko dizkiogu. Ikasle borrokaz, lortuko dugu.

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :