|
Plazara
|
|
Astelehena, 2010(e)ko Martxoa(r)en 01-(e)an 10:49etan |
|
Iritzi artikulua: Itziar Pagoaga eta Pello Erdozia, Langile BHIko 17 irakasleen izenean.
Bakarra baino hobe oinarriduna, oinarririk gabeko etxeak ez baitira sendoak.
Hernanin saio asko egin dira eskolen arteko elkarketak bultzatzeko; baina arrazoiak arrazoi, ez dira aurrera atera. Ez gaitezen, bada, elkarren artean errudunak bilatzen hasi, eta onar dezagun eskolen artean diferentziak daudela eta bakoitza berearekin gustura dagoela.
Badirudi Bigarren Hezkuntzako herriko hiru ikastetxek begi onez ikusten dutela elkarrekin lanean aritzea eta gustura ekingo diotela proiektu berri horri. Aurrera! Baina Hezkuntza Sailari eskatu behar diogu errealitatea errespetatzeko, badagoelako laugarren ikastetxe bat bereari eutsi nahi diona; beraz, ez behartzeko batzera nahi ez duen komunitate handi bati, horrek mina besterik ez baitu ekarriko.
Benetako elkarketa bat bultzatu nahi bada bitartekoak jarri behar dira, gerturatze prozesu bat prestatu, denbora eman, lana eta ilusioa jarri eta pazientzia handia eduki. Ez al du bada esperientziak erakutsi, egun planteatzen den moduko elkarketek ez dutela, hain zuzen, eskolak sendotzeko balio, egoerak zailtzeko baizik?
Ez dezagun gure artean giro txarra sortu, eta errespeta gaitezen, bakoitzaren egiteko, ulertzeko erak aberatsak direla sinetsiz eta bultzatuz.
Bukatzeko, ziur gaude elkarlanak eramango gaituela benetako elkarketa batera eta ez dekretuen bideak.
|