hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Euskadiko Eskola Kontseiluak 20 urte, zorionak? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteazkena, 2010(e)ko Apirila(r)en 14-(e)an 15:55etan

Iritzi artikulua: Unai Txurruka eta Ikoitz Arrese, Ikasle Abertzaleak-eko bozeramaileak eta Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak

Aste honetan izaten ari dira Euskadiko Eskola Kontseiluaren hogeigarren urteurrenaren ospakizun ekitaldiak. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio honek ospakizun honetarako aukeratu duen leloa “Hezkuntzak elkartzen gaitu” da. Egia da, bai. Hezkuntzak elkartzen gaitu. Horregatik parte hartzen dugu ikasle eta abertzaleok bertan, eta baita hezkuntza komunitatea batzen eta elkar elikatzen duten foro eta gune ezberdinetan.

Horregatik, zorionak eman nahi dizkiogu, instituzio honetan, erabateko borondate onarekin euskal irakaskuntzaren alde jarduten duten hezitzaile, langile, guraso eta ikasleei. Zalantzetan jartzen dugu, ordea, ospakizunerako garaia dugun hau.

Euskal Herriko hezkuntza departamentu ezberdinetatik euskal hezkuntzak urteetan jasan duen erasorik handienetakoa da azkenaldian jasaten ari garena. Adibide gisa, aipagarria da Isabel Celaá EAEko hezkuntza sailburuak euskal hezkuntzaren kontra darabilen estrategia autoritario eta españolista. Ondorioz, euskal ikasleok, ez dugu ezer ospatzeko. Bai ordea, asko borrokatzeko.

Azken ikasturteetan hainbat izan dira eztabaida sortu eta txoko ezberdinak xaxatu dituzten gaiak. Azkenengoa, eta hezkuntza komunitatean zalaparta ugari sortu duena, eskolaldi ezberdinetarako proposatu diren curriculum dekretu berriak dira. Gai honen inguruan ikasleok kezka eta salaketa azaldu dugu behin eta berriz eremu ezberdinetan. Baita Euskadiko Eskola Kontseiluan bertan ere.

Baina gaur egungo eskola kontseilua ez da gai izan euskara eta Euskal Herriaren aurkako erasoa baldintzatzeko. Instituzio honek igortzen dituen diktamenak ez-lotesleak dira eta hau horrela izaten jarraitzen duen bitartean, hezkuntza sailaren aurpegi garbiketarako gune soila izaten jarraituko du, tamalez.

Hori da azken Batzar Orokorreko ebazpenarekin gertatu dena. Bertan, curriculum berrietan euskarak hizkuntza nagusia izan behar duela aho-betez bertako ordezkarien bozaz onartu bazen ere, hezkuntza sailaren hizkuntz ereduen inguruko proposamen berriak ikasleak euskalduntzeko inolako borondaterik ez duela argia da. Finean, kontseilua beraren erabakiari muzin egin dio Celaak zuzendutako sailak.

Egoera horrelakoa izanik, ospatzeko baino, aldarrikatzeko garaia dela deritzogu. Izan ere, Euskadiko Eskola Kontseilua ikasleok aldarrikatzen dugun eskola kontseilutik urrun dago oraindik orain. Euskal ikasleok, euskal hezkuntza komunitate osoa bilduko duen eskola kontseilua nahi dugu. Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde lan egingo duen eskola kontseilua nahi dugu. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ordezkariak eta errealitateak bilduko dituen eskola kontseilua, alegia. Euskal herritar guztiei irekia izango dena. Curriculum arrotzak baino, Euskal Curriculumaren alde lan egingo duena. Euskal Herria eta euskara defendatuko dituena eta eskoletan lehentasunezko hizkuntza izan dadin borrokatuko duena. Ikasleon eskubideak errespetatuko dituena. Demokratikoa. Aurrerakoia. Finean, Euskal Herriko Eskola Kontseilu nazionala nahi dugu ikasle eta abertzaleok.

Beraz, ondorengo urteurrenetan euskal ikasleok inolako eragozpenik gabe instituzio hau zoriondu dezagun, bilaka dezagun denon artean Euskadiko Eskola Kontseilua Euskal Herriko Eskola Kontseilu.


 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle