Gaur Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da. Eta martxoak 8 guztietan bezala EHBEk deialdi berezia egin nahi du hezkidetza eta parekidetasunaren alde. Aurten buru-belarri gabiltza larunbateko mobilizazioa antolatzeko lanetan eta, beraz, ez dugu tarte berezirik hartu egun hau aurrera ateratzen. Horregatik beste eragile baten lana goraipatu nahi dugu. LABek bere webgunean "Neska more ikastetxean" unitate didaktikoa eskegi du. Eduki parekide eta hezkidetzailez hornitua, marrazki eta ariketa ederrekin. Jaitsi nahi duenak, hemen du lotura.
Euskalgintzak Deiadar manifestaziorako deialdia egin du datorren 24rako, Baionan. Zergatia Frantziar Estatuak bere Konstituzioan euskarari ez dio inolako aitortzarik egiten da, eta, beraz, babestu ere ez du egiten. Baina, 2008. urtean, Frantses Asanbladak Konstituzioa aldatu eta lurralde-hizkuntzak ondare bilakatu zituen. Orain, lege berri bat egingo duela iragarri du Gobernuak. Euskalgintzaren nahia da lege horrek hizkuntzen eta berauen hiztunen eskubideen aitorpen ofiziala ematea. Horregatik Euskal Herriak Bere Eskolatik deialdi berezia luzatu nahi dugu Baionan urriaren 24an egongo den Deiadar Manifestazioarekin bat egiteko.
Deialdia, beraz honakoa da: arratsaldeko 5etan Mail Chaho Pelletier plazan, Baiona ttipian.
BerriTBk eginiko bideoa:
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Euskal Herriak Bere Eskolak bat egin du Etxeratek "Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean egiten dabilen sinadura bilketarekin. Eurek argitaratutako manifestuak honela dio:
Gutariko askok, urteak daramatzagu Etxerat elkartearekin bat eginik Euskal Presoen eskubideen defentsan elkarlanean.
Etxerat elkarteak zilegitasun osoa du bere senide eta lagunek dituzten eskubideen alde jarduteko, eta gizarteari euskal presoek jasaten duten espetxe politikaren testigantza emateko.
Euskal gizartearen gehiengo zabalak behin eta berriro dispertsioa bertan behera gera dadin eskatu du, euskal presoak Euskal Herrian batuak izan daitezen bere eskubideen jabe izanik.
Euskal Presoen eskubideen defentsaren aldeko edozein ekimen kriminalizatzearen helburua euskal presoen eskubideekiko elkartasunaren zergaitia iritzi publikoari ezkutatzea da.
Euskal preso politikoen senideek osatzen duten Etxerat elkarteari gure babesa eskaintzen diogu, eta beren kontrako eraso eta mehatxuak bertan behera gera daitezen eskatzen dugu.
Berretsi egiten gara, presoen Euskal Herriratzea eta beren eskubideen errespetua aldarrikatzen. Honekin batera, bereziki larriak diren egoerak berehala gainditzeko eskakizuna luzatzen dugu: kondena betea duten eta larriki gaixorik diren presoak askatu ditzatela. Bestelako jarrerak ez dira inolaz ere konponbide politiko baterako lagungarri.
San Ferminetan Bodegika Taberna ireki dugu gune herritar eta parekide bat eskaintzeko asmoz. Bertan jai-giroaz gain janaria ere eskainiko dugu: menu goxo-goxoak eguerdina, hamaiketakoak eguerdian, baita bokatak ere gauean. Hamaiketakoak plater-konbinatuak izango dira, San Ferminetako klasiko guztiekin, Ajoarrieroa barne. Prezioa 9€koa da.
Menuak ere prezio onean daude, batez ere kalitate hori zaila delako aurkitzea Iruñeako leku askotan. Menuan barazkijaleentzat ere aukera eskaintzen dugu eta bi plater, azkenburuko, edaria eta kafea barne doaz 20€ren truke:
Ez eman buelta gehiagorik! San Ferminetan egunero herri-bazkarien giroa frogatu nahi baduzu etor zaitez Bodegika Tabernara, Aldapa kalean, Nabarreria ondoan. Eta erreserbak egin nahi izatekotan telefonoa 616 13 08 71 dela gogora ezazue!
Uda iritsi da eta berehala San Ferminak ditugu ate-joka. Bertan, azken urteotan egin bezala, taberna herritar eta parekidea ireki dugu Euskal Herriak Bere Eskola eta Bilgune Feministako kideok. Aldapa kalean kokatuta dagoen Bodegika tabernan jai giro jatorraz gozatzeaz gain hamaiketako, bazkari eta afariak eskainiko ditugu egunero. Erreserbak egin nahi izanez gero 616 13 08 71 telefonoa erabili dezakezue. Besterik gabe, Bodegikan ikusiko dugu elkar!