|
[[Ikasle Abertzaleak]]ek antolatzen duen Eskola Ibiltaria hastear da. Urte honetan [[Bergara]]tik [[Azpeitia]]ra joango dira, [[Urretxu]] eta [[Azkoitia]]tik igaroz. Bidean Euskal Herrian egon diren negoziazio prozesuak eta [[AHT]]a batez ere edukiko dituzte hizpide, hainbat hitzaldi ezerberdinekin. Hona hemen IAk eginiko prentsa-oharra: Eskola Ibiltaria hastear da! Berriz mendi aldera egiten du Ikasle Abertzalek-en udako ekimenak, baina gipuzkoako herriekin hartu eman etengabean. Hala, Bergara, Antzuola, Urretxu, Azkoitia eta Azpeitiatik igaroko da ibilbidea eta guztietatik izango da zer ikasi. Hiru egunotako gai nagusia Euskal Herria eta negoziaketa prozesuak izango da eta azken mendeko gertaera nagusienak aztertuko dira hiru eskoletan. Bestetik, AHTak zeharkatzen dituen lurrak izanik, trenaren gaia presente izango da bigarren eta hirugarren egunean zehar. Trena pasatzen den eta pasatzen ez den herrietan izango diren aldaketak aztertuko dira, bai ingurugiroari dagozkionak, baina baita lurralde antolaketa eta ikuspegi sozialari dagozkionak. Honetaz gain, Antzulako proiektu hezitzailea, sextabaida, mendigoizaletasuna eta Loiolako Basilikaren artea, historia eta arkitektura ikasiko dira hiru egunotan zehar. Hori bai, Eskola Ibiltariaren ezaugarri nagusiena aurten ere euskal ikasleon arteko giro aparta izango da, elkar ezagutza eta harremantzea ahalbidetuko duen giroa hain zuzen ere. Derrigorrezkoa izango da beraz parte hartzeko eta harremantzeko borondatea motxilan sartzea.
Honetaz gain, pare bat ohar ere antolakuntzaren partetik: Alde batetik, eguneroko bazkaria norberak eraman beharko duela eta bestetik, ibilbiderako motxila txiki bat eramatea gomendatzen dela, motxila handiak antolakuntzak eramaten baitu. Esan gabe doa, zakua eta esterila ere beharrezkoak izango direla. Hiru egunetako bonoak 30 euro balio du eta matrikulazioa (materiala, azpiegitura, dutxak, gosari eta fariak,...) eta Azpeitiko herri afaria eta jaialdia barneratzen ditu. Larunbatean hurbiltzeko askoa izatekotan, 12 eurokoa izango da afaria eta jaialdiaren prezioa. Besterik gabe, aurrematrikula egitea eskertuko genuke www.ikasleabertzaleak.org helbidean. Animatu eta parte hartu!...ausartzen al zarete? Egitaraua: Uztailak 3, osteguna - 9:30etatik: Matrikulazioa Bergarako plazan - 11:00etan: Harrera ekitaldia: Bergarako plazan - 11:30tan: 1.go eskola: Euskal Herria Txibertararte - 13:00etan: Antzuolara abiatu - 14:00tan: Antzuolan bazkaldu - 15:00tan: 2. eskola: Antzuolako proiektu hezitzailea - 19:30tan: Urretxun dutxak + jolasak - 20:30tan: 3. eskola: ariketa - 21:30tan: Afaria eta bakarlaria Lizeo Ikastolan Uztailak 4, ostirala - 8:30tan: Gosaria - 9:00tan: Gaztetxean 4. eskola: AHTren eragina 1: trena pasatzen den herriak - 10:30tan: Irimorantz abiatu - 12:15tan: hamaiketakoa + 5.eskola: AHTren eragina 2: txikizioa - 15:00tan: bazkaria - 16:00tan: Irukurutzetarantz abiatu eta bidean 6.eskola: mendigoizaletasuna - 18:30tan: Azkoitin dutxak + jolasak - 20:00tan: Matadeixen 7. eskola: Euskal Herria Txibertatik Loiolara - 21:30tan Afaria + kafe tertulia Uztailak 5, larunbata - 9:00tan Gosaria - 9:30tan: Loiolara abiatu - 10:00etan: 8. eskola: Loiolako basilika - 11:30tan: Oinatz auzora abiatu - 12:30tan: Harrobian 9. eskola: AHTren eragina 3: trena pasatzen ez den herriak - 13:30tan: bazkaria - 14:30tan: Azpeitira abiatu - 15:30tan: dutxa - 16:30tan: Azpeitiko Gaztetxean 10. eskola: Loiola: Euskal Herria oraina eta etorkizuna - 19:30tan: MANIA + EKITALDIA - 20:30tan: BERTSO-TRIKI-POTEOA - 21:30tan: AFARI HERRIKOIA Plazan - 23:00etatik aurrera JAIALDIA gaztetxean
|