hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Euskal Herriak Bere Eskolak zure laguntza behar du! PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Euskal Herriak Bere Eskolak Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko lana egiten du egunero. Eta lan horrek bere fruituak emate ditu. Hor ditugu Euskal Curriculumaren alde eginiko lana, hizkuntza ereduen eta euskalduntzen duen eskola baten alde eginikoa edo Euskal Unibertsitatearen alde egiten duguna. Egunero-egunero lan berriak sortzen zaizkigu eta lan horiei aurre egiteko gurekin etorri nahi duten herritarrak behar ditugu.

Zer da hezkide izatea?

Euskal Herriak Bere Eskolatik, beraz, bi gauza ezberdin eskatzen dizkizu(e)gu. Baina biak ala biak hitz batekin laburbildu daitezke: Hezkide izatea. Hezkidea hezkuntza komunitateko kide bat da, berarekin hezkuntza sistema nazionala eraikitzen dugu. Hezkidea hezkuntza mugimenduko kidea da, eta berari esker egiten dugu lana. Eta zertan laburtzen da, orduan, hezkide izatea?

  • Alde batetik zure iritziarekin kontatzeko aukera ematen digu. Hartu-emana izatea eta gure ekimenek interes handiagoa izatea lortzen dugu.
  • Bestalde hezkideak laguntza ekonomikoa ere ematen du. Horrela egiten ditugun ekimen guztiek sortzen dituzten gastuei aurre egin ahal izango diegu. Tamalez ditugun ideia asko ezin ditugu aurrera eraman suposatzen duten gastua dela eta.

Zenbat hezkide behar ditugu?

Galdera hori erantzutea zaila da. Geroz eta gehiago izan orduan eta hobe! Hala ere aurrean ditugun erronka guztiak egin ahal izateko zenbaki ez-borobil bat jarri dugu: 333. Goian ikusten duzun barra kolore morez bete nahi dugu.

Beraz, nola egin naiteke hezkide?

Hezkide egiteko egin behar duzuna lotura hau jarraitzea da. Bertan ikusten duzun taula bete eta laguntza emateko kopuru bat zehaztu. Guk egingo ditugu egin beharreko kudeaketa lanak helbideraketa egin ahal izateko.

Zer da nik trukean jasotzen dudana?

Trukean hiru gauza ezberdin jasoko dituzu. Lehenengoa gurekin batera Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzea izango da. Hezkuntza mugimendu bateko kide izatea, azken finean eta, nahi izanez gero, lan honi ekarpenak egitea. Bigarrena egiten ditugun argitalpen ezberdinak jasotzea izango da. Horretarako zure e-posta beharrezkoa da. Hirugarrena ekoizten ditugun material ezberdinak eskuratzerakoan %20ko beherapena ere edukiko duzu.

 

Zatoz gurekin Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzera!

Izan zaitez hezkide!

 

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle