|
Plazara -
Bestelako berriak
|
|
Astelehena, 2008(e)ko Azaroa(r)en 17-(e)an 19:40etan |
|
Ikasle Abertzaleakek 20 urte betetzen ditu eta larunbata honeta, azaroaren 22a, jaialdi ederra antolatu dute Erandion (Bizkaia). Egun osoko proposamena aldarrikapena eta jaia batuz.
Ikasle Eguna goizeko 10etan hasiko da. Ordu horretan "Euskal Ikasleon Topaketak" egingo dira, hainbat gai jorratu ahal izateko. Ordubete geroago, 11tan, Hezkuntza Sistema Nazionalaren guneak ateak irekiko ditu, buruhaundi, trikitilari eta erraldoiekin. Umeentzako jolasak eta kalejira bat egongo dira. 12tan pailazoek lekua hartuko dute eta EHBEren erakusketa ikusteko aukera ere egongo da. Arratsaldean rock maratoia eta manifestaldia ere bertatik hasiko da.
Azoka gunean Herri Bazkari bat antolatu dute 14tan eta emakumen gaztez beteriko bertso-saioa arratsaldeko 16tan: Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maialen Arzallus eta Amaia Agirre izango dira bertsotan. 17:30tan 3indarrok elektrotxarangak hartuko du jaiaren ardura. Bukatzeko Karpa Erraldoian ekitaldia egingo da 9:30tan eta kontzertu bikaina: Soziedad Alkoholika, Anger, Obrint Pas, Amaiur eta Piperrak. Karpa txikian Aritz Sound System eta DJ Bull ere egongo dira. Euskal Herriak Bere Eskolak hezkuntza jaialdi guztiekin egiten duen bezala bertara joan eta parte-hartzeko deia luzatzen dizue. Informazio gehiagorako: http://www.ikasleabertzaleak.org/ikasleeguna08/
|