Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org
Eskolak euskaldundu behar du!
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Larunbata, 2010(e)ko Martxoa(r)en 06-(e)an 10:50etan |
|
Sortzen-Ikasbatuazek aditzera eman ditu zeintzuk izan diren aurrematrikulazio datuak D ereduan. Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan %15a, Nafarroan: %26,60; Araban: %50 baino gehiago, Bizkaian: %70 eta Gipuzkoan: %88,79. Datu hauek eskuan izanda honako irakurketa luzatu du:
Datu hauekin gauza bat geratu da agerian, eta hurrengoa da: D ereduak geroz eta eskaera haundiagoa du eta eskaera horri ez zaio erantzuten, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan famili askok eskatu baitute euren zentroan, baina ez zaie eskeintzen (beste ereduak baino gehiago eskatu da), hizkuntza arrotzetan ikasi nahi dutenen argudioa lurrera botaz eta euskal jendartearen hautua argi utziz: Euskaraz ikasi nahi dugu euskara delako gure hizkuntza.
Lurralde hauetan eskaerari muzin egiten bazaio, zer esanik ez dago Lapurdi, Nafarroan eta Zuberoan, gogoan eduki behar baita populazioaren %40ari baino gehiagori ukatzen zaiola euskaraz ikasteko eskubidea, nahiz eta legeak D eredua, egun euskararen irakaskuntza hobekien bermatzen duena, Nafarroa osora zabaltzeko aukera ematen duen (Aranguren ibarra eta Noain kasu).
Oraindik Hezkuntza sistemak soilik 5 ikasletik bakarra euskalduntzen duenean, euskara hainbat herritan debekatuta dagoenean, eta jendarte gehienak euskararen aldeko hautu garbia egin duenean, aldaketak sartu dituzte ereduetan.
Urteetan gutxiagotua izan den euskarak, lehentasuna galdu du eta sekulako indar kultural zein mediatiko duten bi hizkuntzekin (gaztelera eta ingelera) parekatu dute, egoerak urrutitik ere berdina ez denean. Paradoxikoa suertazten da gainera Euskal Herriko berezko hizkuntza herri eta auzo guztietan ezin ikasi izana eta bai ordea ingelesa. Nola uler daiteke hori?
Erantzuna garbia eta argia da, ingelera eta atzerriko hizkuntzen ezagutzaren aitzakiaz, euskara garai ilunenetara zokoratu nahi dute. Hala ere, hainbatek oraindik ere eredu berri hauek D ereduarentzat eta euskararen irakaskuntzarentzat aukera bat dela deritzote, konturatu gabe beti kaltetua aterako den hizkuntza ahulena izango dela, euskara alegia.
Datuei begiratu besterik ez dago. Atzerriko hizkuntzatan irakaskuntza eskeintzen den auzo eta herrietan D ereduaren matrikulak behera egin du, kasu batzutan %25a. Gainera atzerriko hizkuntzatan oinarritutako ereduek aurrematrikula garain bedeinkapen guztiak eduki dituzte: 4 egun gehiago izen ematea egiteko, leku bat baino gehiago eskola bakoitzeko, propaganda instituzionala... A zeinen aukera ona euskararentzat!
Hori gutxi balitz, Iruñeko haur eskoletan euskara erabat baztertuta dagoela esan dezakegu, eta Lanbide Heziketako aurrematrikula badatorrelarik, salaketa zorrotzena egin nahi dugu, ikasgaien %2,42 soilik baitira euskaraz eta denak zentro berean. Zonalde euskaldunean ikasgai bat bera ere ez da eskeintzen Nafarroako Gobernuak argitaratutako diptikoan.
Honegatik guztiagatik, bada garaia euskarazko kalitatezko irakaskuntza baten alde gauden eragile guztion elkarlana egoera honi aurre eta buelta emateko, eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Propio bateruntz bidea egiten joatea, non euskara eta euskal kultura oinarri izanik, ikasle eleanitzak sortuko diren, ama hizkuntzak ere kontutan hartuz, munduan dauden erronkei pertsona integral moduan erantzuteko gai izango direnak.
Sortzen-Ikasbatuaz |
|
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Larunbata, 2010(e)ko Martxoa(r)en 06-(e)an 10:47etan |
S. N. G. Hezkuntza sailak 2007an Haur Hezkuntzako maistra izateko hautaketa-prozesutik kanpo gelditu zen eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez zuelako. Euskaraz ez dakien S. N. G.k, CCOO sindikatuaren laguntzarekin, helegitea aurkeztu zuen eta 2009an Espainiako justiziak maisu-maistren kidegoan izangai hautatu gisa sartzea, Haur Hezkuntzako espezialitatean 2. hizkuntza-eskakizunarekin, ebatzi zuen. EAEko Hezkuntza sailak, nahiz eta hizkuntza ez ezagutu, Haur Hezkuntzan euskaraz aritzeko praktiketako funtzionarioa izendatu eta Deustuko ikastolara bidali zuen urtarrilean plaza hartu aurreko derrigorrezko praktikak egitera. Guraso elkartearen, 2 urteko gelaren gurasoen zein ikastolako irakasleen protesten ondorioz, aste honetan bertan ikastolatik atera eta, hilabete batez D ereduko 2 urteko haurrei “klaseak eman” eta gero, beste zentro batera lekualdatu dute.
Euskaraz ez dakien irakasle bat ikastola batean kokatzea Eusko Jaurlaritzak euskararekiko duen begirune ezaren beste adierazle garbia dela salatu du Deustuko EHBEk. Euskarazko irakaskuntza ahultzeko asmoan kokatu du Euskal Herriak Bere Eskolak eta hilaren 13an “inposaketaren kontra” arratsaldeko 5:30etan Arriagatik abiatuko den manifestazio nazionalerako deia berretsi du.
|
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Asteazkena, 2010(e)ko Martxoa(r)en 03-(e)an 15:15etan |
|
Gaur goizean Isabel Celaák eredu hirueleduna aurkeztu du. Azkenean uste baino larriagoa izan da proposamena, baina hau da bertan irakurri den testua:
Lehenik eta behin, euskal herritarrak, bereziki gurasoak zoriondu nahi ditugu, oztopo guztien gainetik, beraien haurrak D ereduan matrikulatzen jarraitzen dutelako. Euskarazko eredu bakarraren alde hautu garbia egiten du herri honek jendartearen zati handi batek eta hori ondorio garbiak uzten ari da: Nafarroan Zonalde mixtoa ireki behar izan dute eta hegoaldeko ikastolak legalizatu behar izan dituzte; Ipar Euskal Herrian, Ikastolak onartu behar izan dituzte; eta EAEn hizkuntza ereduen politika “de facto” gainditu dugu.
Azken matrikulazio kanpainako datuek, bereziki EAEn, argi erakusten dute, herritarrek euskaldunduko duen eskola, hizkuntza eredua nahi dutela. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan soilik gurasoen %4ak aukeratu du A eredua, hala zaila izango da eredu horretako gelak irekitzeko haur nahikoa izatea. Zorionak!
Gurasoen hautua euskararen aldekoa da, baina gurasoek erabaki hori hartzen ez duten kasuetan? Eta hartu ezin duten kasuetan? Ikasle guztiek euskara ezagutzeko eskubidea dute, beraz, Euskal Herriko ikasle guztiek euskalduntzen duen ereduan ikasteko eskubidea dute, gurasoek nahi edo ez . Ingelera ez ikasteko eskubidea al dute? Edo matematika? Legeak euskara hirugarren mailako hizkuntza izatea bermatzen du gaztelera edo frantsesa eta ingeleraren atzetik. Egoera hau lotsagarria eta salatu beharrekoa da.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Asteazkena, 2010(e)ko Martxoa(r)en 03-(e)an 14:51etan |
Azkenean heldu da eredu hirueleduna, inork espero baino zuzenago, gordinago eta gogorrago. Isabel Celaák gaur Gasteizko Parlamentuan aurkeztu duen eredu berria euskararen aurka frankismo garaitik egin den eraso larriena da.
Eredu berriak euskara, gaztelera eta ingelera maila berean jartzen ditu. Hiru hizkuntzak izango dira irakats hizkuntzak eta hiru hizkuntzei eskeintzen zaie ordu kopuru bera 5 edo 6 ordu. Hau da, 15 eta 18 ordu bitarte astean. Kontuan hartuta, lehen hezkuntzan asteko eskola orduak 25 direla emaitza argia da: eskola orduen %25 emango zaio hizkuntza bakoitzari eta sobratzen den %25a ikastetxeak egokien ikusten duen bezala banatuko du.
Azken asteotan esaten egon gara, B ereduaren antzeko eredu bat prestatzen ari zirela uste genuela, ingelera gehituta. Bada, huts egin dugu, Celaáren proposamenak gehiago du A eredutik B eredutik baino. Hau gutxi balitz, Celaák berak esan du atzera bueltarik ez duen bideari ekin diotela. Datorren ikasturtean 40 ikastetxetan abiatuko dute proiektua, ondoren, hiru urtetan ebaluatu eta sistema osora hedatzeko.
Datu hauek kontuan hartuta, inongo zalantzarik gabe esan genezake Frankismo garaitik euskarazko hezkuntzak jaso duen eraso larrienaren aurrean gaudela. Etorkizunean Isabel Celaák proposatu duen eredua ofiziala eta EAEko hezkuntza sisteman egongo den bakarra izaten bada ( eta horretarako egin du) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleen gehiengo osoa euskaldundu gabe geldituko dela emaitza ziurra da. Gaur egun badakigu A ereduak ez duela inor euskalduntzen eta B ereduak hirutik ikasle bakarra; eredu honek B ereduak euskarari eskaintzen dizkion orduen erdia eskaintzen dizkio, beraz, B ereduak baino emaitza kaxkarragoak emango ditu.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Otsaila(r)en 18-(e)an 23:23etan |
 |
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Otsaila(r)en 18-(e)an 13:13etan |
Atzo eta gaur, EAEn eta Nafarroan Hezkuntzan euskarak bizi duen egoeraren inguruko eztabaida bizi-bizia izan dugu. Batean, matrikulazio kanpainaren emaitzak eta ikasleen gaitasunak ebaluatzeko azterketa; bestean, 4 herri gehiago zonalde mixtora pasako direla erabakitzea.
Zorionak Euskal Herriari Lehenik eta behin zorionak eman nahi dizkiogu euskal jendarteari. Zergatik? EAEn hizkuntza ereduen politika gainditzea lortu dutelako, atzoko datuek argi eta garbi erakusten dute soilik D ereduaren bitartez lortu daitekeela ( eta ez kasu guztietan) euskararen ezagutza eta EAEko gurasoen hiru laurdenak eredu honen aldeko apustua egiten duela. Isabel Celaá eta enparauek orain dela 27 urte euskaren berreskurapena ezinezko egiten zuen ereduen politika abiatu zuten, gaur, gogoz kontra onartu behar izan dute herriak eredu bakarra eta euskalduna nahi duela eta soilik eredu hori dela baliagarria. Ereduen politika EAEn egun gutxitan erreformatua izango da.
Bestetik, Nafarroako Vascuencearen legea eta honen ondorioz herrialdearekin egindako Zonifikazioa pitzadura nabarmenak jasaten ari da. Horren erakusle da, gaurtik aurrera Nafarroako 4 herri gehiago zonalde mixtoan izango direla eta D ereduan ere ikasteko aukera izango dutela. Kasu honetan ere Nafarroako herritarren presioak behartu ditu Nafarroako parlamentariak erabaki hau hartzera.
Kasu partida ez da amaitu eta! Gauza bat da EAEn ereduen politkak porrot egin duela, beste bat aldiz eredu berriak euskalduntzea bermatuko duela. Zoritxarrez EHBEk aurreratu dezake PSE eta PPren etxeko sukaldean prestatzen ari diren eredu berria, “Trilinguea” tranpa bat izango dela. Martxoaren 3an Gasteizko Parlamentuan Isabel Celaák aurkeztuko duen eredu berria, D ereduaren gainean eraikitakoa izan beharrean B ereduaren gainean eraikiko dutenaren zantzu argiak ditugu: Tontxu Camposek pasa den ikasturtean aurkeztutako proposamena inposaketa zela zioten; euskara eta gaztelera irakats hizkuntzak izango dira, B ereduan bezala eta gainera, ingelerari ordu gehiago eskainiko zaizkio; helburuak ez dira zehaztuko eta ebaluazio sistema ez da Europa osokoarekin parekatuko;etab.
Bestalde, Nafarroan tranpa abian da. Batetik, ereduen sistema indarrean da eta euskara baztertzen duten Ingeles-gaztelerazko ereduak bultzatzen ari dira ( Hello Haur Eskolak eta TIL eredua). Nola da posible herrialdearen zati handi batean D ereduan ikastea debekatzea? Nola da posible aukeratzeko eskubidea soilik euskararen kasuan izatea? Zergatik ez matematiketan edo historian? Astakeria galanta delako noski.
Zer proposatzen dugu? EHBEk, hezkuntzako gehiengo sindikalak bezala eta ikastetxe sare nagusien bide beretik Kontseiluak publiko egindako eredu proposamenarekin bat egiten du. Hau da, Euskal Herriko haur guztiek euskara ezagutzeko eskubidea dute eta eskubidea bermatzeko bide bakarra ikasle guztiek eredu euskaldunean ikastea da. Hau da, murgiltze sisteman oinarritutako hizkuntza politika behar da hezkuntzan eta Euskal Herri osoan. Normala den bezala Euskal Herrian gehiengoa gara sistema honen aldeko apustua egiten dugunak, gero eta gehiago. Zein sistema erabiltzen dute gure inguruko Estatuek? Eta hizkuntzaren berreskurapena lortzen ari diren herrialdeek? Murgiltzen sistema, noski. Catalunyan catalana, Frantzian Frantsesa, Espainian Gaztelera, Portugalen Portugesa irakats hizkuntza nagusiak diren bezala, Euskal Herrian aukera bakarra euskara irakats hizkuntza nagusia izatea da.
Zentzu honetan, Hego Euskal Herrian hizkuntza ereduen politikak kinka larrian dauden garaian, eredu berriak euskalduntzea bermatuko duela ziurtatu behar dugu, ezin dugu beste 30 urtetan zain egon. Beraz, erreforma guztien aurrean “Inposaketarik ez! Eredu euskalduna guztiontzat” aldarrikatzeko deia egiten dugu, martxoaren 3an Gasteizko Parlamentuaren aurrean eta martxoaren 13an Bilbon burutuko den Manifestaldi Nazionalean.
2010eko otsailaren 18a |
|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Asteazkena, 2010(e)ko Otsaila(r)en 17-(e)an 21:32etan |
 |
 |
| Zonifikazioa orain arte (Iturria) |
Zonifikazioa hemendik aurrera (Iturria) |
Otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuan “Ley del Vascuence” delakoaren aldaketa bat onartuko dute. Euskal Herriak Bere Eskolatik argi eta garbi salatu nahi dugu Vascuenceren legea. Lege honek ez ditu Nafarron hizkuntza eskubideak bermatzen, ez ditu errespetatzen. Zonaldeka hizkuntza eskubideak mugatu eta sailkatzeak ez du mundu osoan aurrekaririk, eta interes politiko jakin batzuen araberakoa da; Euskararen berreskurapena ezinezko egin eta Nafar guztiek beren herriko hizkuntza ezagutzea ukatzen dutenek defendatzen dituzten interesen araberakoa hain zuzen.
Antza denez, zonalde mixtoa delakoa Aranguren, Belaskoain, Noain eta Galarrera zabalduko dute. Horrela, hizkuntza eskubideak bermatuko direlakoan, D eredua zabalduko delakoan. Bada, argi adierazi nahi dugu Zonalde mistoa zabaltzeak ezer gutxirako balioko duela, hau ez da Nafar jendarteak urteetan aldarrikatu duena. Are eta gehiago, badakigu indarrean dagoen Gobernuaren irizpide eta jarrera zein den, euskararen berreskurapena posible egingo duen D hizkuntz eredua eskaini ordez, TIL edo British delako eredua ezarriko dute, azkenaldian Sarrigurenen eta beste hainbat gunetan egin duten bezala. Martxa honetan 400 urte barru errespetatuko dira gure hizkuntza eskubideak; iruzur gehiagorik ez.
Nafarroan eta Euskal Herri osoan Euskarak estatus Ofiziala izan behar du. Nafar guztiontzat eredu euskalduna beharrezkoa da.. Benetako konpromezua eskatzen dugu, Zonifikazioarekin bukatu, Vascuenceren lege glotozida gainditu eta Nafarroa osoan Euskara Ofiziala izan dadin.
Bestalde, Zonifikazioaren aurka, Euskal Hezkuntzaren alde eta inposaketak salatzeko Otsailaren 26ko arratsaldean, Hezkuntza Deialdiaren baitan Iruñeko karriketan izango den mobilizazioan parte hartzera animatu nahi dugu Nafar jendartea. |
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |
|
|
Deialdiak
<< Martxoa 2010 >>
| As | As | As | Os | Os | La | Ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
| 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
| 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
| 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
| 29 | 30 | 31 | | | | |
|