|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Osteguna, 2008(e)ko Urria(r)en 02-(e)an 12:28etan |
|
Eskolak euskaldundu behar du! Iruzurrik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala! lelopean kontzentrazioa burutuo dugu hurrengo Urriaren 8an Gasteizko Parlamentu aurrean. Honela Tontxu Camposek zuzentzen duen Hezkuntza Sailari eta azken asteetan PNV, EA eta PSEren artean egon diren eztabaiden aurrean gure posizioa finkatu nahi dugu. Azkenean makropolitika dela eta ez dela, eta bestelako interesak argudiatuz berriro ere iruzur berri baten aurrean egon gaitezkelako, euskaldunduko ez duen eskola eredua onartuz.
Azken finean... nola da posible oraingo D eredua baino euskara gutxiago duen eredu batekin euskalduntzea gaur egun honek (eta euren datuen arabera) ikasleen %67a baino ez badu euskalduntzen? B ereduak ikasleen heren batek euskalduntze badu, nola da posible B ereduaren antza duen zerbait proposatzea ikasleak B2 maila heltzeko? Nola da posible aurrekonturik ez duen lege bat aurkeztea? Arrazoi hauek eta gehiago ditugu, eta horregatik hurrengo Urriaren 8an, eguerdiko 12tan, Gasteziko Parlamentu aurrean kontzentrazioa egitera animatzen zaituztegu. Iruzurrik ez! Jaitsi kartela:
|