|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Astelehena, 2008(e)ko Urria(r)en 20-(e)an 12:06etan |
|
Perez-Nievasek hitz batzuk eskaini zituen atzoko Nafarroa Oinezaren hasieran. Zerbait berria bada, urteetan zehar Nafarroako Gobernuak ez baitu aintzat hartu jai hau. Baina orain aurpegi garbiketa batekin datoz, euskararekiko duten jarrera berri baten irudia da.
Alde batetik eskolak euskaldundu dezan ukatzen dute, G eta A ereduak mantentzeaz gain British eredua, TIL eredua eta Hello! eskolak irekitzen dituzte, euskara hirugarren mailako hizkuntza bat izatea bultzatuz. Ez dute zonifikazioarekin amaitzen eta aurrekontu eta helbururik gabeko Euskarabidea izeneko "Vascuencearen Instituto Navarroa" sortzen dute. Eta gero euskararen aldeko hitz politak esatera joaten dira Nafarroa Oinez batetara. Aski da! Eskolak euskaldundu behar du! Iruzurrik ez!
|