hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Eskolak euskaldundu behar duela esango diogu PNVri PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Astelehena, 2008(e)ko Urria(r)en 27-(e)an 22:14etan

PNV, iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du! Kartela.Eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatzen jarraitzen dugu Euskal Herriak Bere Eskolako kideok. Azkeneko aste hauetan kezka ezberdinak agertu dira Tontxu Camposek egin behar zuen proposamen murriztua ez ote zen beherapen berrietan eroriko, eta guztia PNVk eginiko presioak direla eta. Antza PNVk oraindik ere denboran luzatzea eskatu dio Tontxu Camposi, proiektu pilotoak martxan jar ditzan eskatuz eta beste 3 urtez gutxienez eskolak euskaldundu ez dezan lortuz.

Hau guztia salatzeko kontzentrazioa deitu dugu datorren Azaroaren 4rako Bilbon dagoen Sabin Etxearen aurrean. PNV, iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du! lelopean. Bertaratzeko deia luzatzen dizuegu.

Ezkerreko irudian klikatuz handiago ikusteko aukera dago eta hemen klik eginez kartela jaisteko.

 

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :