hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


PNV, iruzurrik ez! Eskolak euskaldundu behar du! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Asteartea, 2008(e)ko Azaroa(r)en 04-(e)an 20:35etan

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Gaur, azaroaren 4a, kontzentrazioa burutu dugu PNVren egoitzan den Sabin Etxean. Bertan azkeneko aste eta hilabete hauetan filtratu dituzten berriak salatu nahi izan dugu. PNVk 107.768 herritarrek sinatutako eskariari muzin egin dio eta horren ordez interes politiko ezberdinak gailentzea erabaki dute, eskolaren bidezko euskalduntzea posible izan dadin galaraziz. PNV eta PSEk izandako jarrerek hain beharrezkoa den hezkuntza ereduen desagerpena berriro ere atzeratu du.

Gaur Sabin Etxean elkarretaratzea egiteko arrazoi ugari izan ditugu. Eskolak Euskalduntzea nahia, beharra eta eskubidea da, EAEn gainera legeak onartutako eskubidea. Indarrean dagoen legea, Euskararen Legea orain dela 26 urte onartu zen, hezkuntzan hizkuntza ereduen legea aplikatuz. 26 urte hauetan ikasleek euskara ezagutzeko duten eskubidea urratu egin da behin eta berriz, hala, 400.000 ikasletik gora gelditu dira euskara ezagutu gabe. 400.000 kasutan urratu du Eusko Jaurlaritzak euskalduntzeko eskubidea.

Ikusi barruan irudi galeria.


Egoera honek erantzule nagusi bat dauka: EAJ-PNV. EAJ-PNVren label abertzaleagatik ez balitz ez litzateke posible izango EAEn hainbeste urtetan hizkuntza ereduen politika iraunaraztea ez eskuin espainolak ez eta PSOEk ere beraiek bakarrik ezin izango luketelako lege hori abiarazi eta gutxiago mantendu. Euskararen etsaien pozerako eta euskaltzaleon tristurarako hizkuntza ereduak gaur arte indarrean egon dira.

Gauzak horrela, herri mugimenduaren urtetako lan eta borrokaren ondorioz, hizkuntza ereduen politika guztiz desprestijiatua gelditu da jendartean eta zer esanik ez hezkuntza munduan. Horren erakusle dira, Euskal Herri osoan eskolak euskalduntzeko 107768 herritarrek instituzioei eginiko eskaria edo pasa den ikasturte amaieran Kontseiluak hezkuntzako eragile eta sindikatu gehienak D ereduaren pareko eredu bakarraren alde bildu izana. Herritarrek  badakite, eskolak ikasleak euskaldundu gabe, ez dago herria euskalduntzerik.

Bazirudien egoera nahiko helduta zegoela, 26 urtetako odol uzteari aterabidea aurkitzeko, gutxienez EAEn epe motzean sakoneko aldaketa bat egiteko baldintzak bazeuden eta badaude. Dena den, Tontxu Camposek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak proposamen malgu, zehazgabe eta hutsunez betea aurkeztu zuen irailean, hezkuntzako gehiengoaren eskariei muzin egin eta aldaketa sakona  erreforma ahulean utziz. Hezkuntza Sailak gutxienez, ateak irekita utzi zizkien eragileei, ekarpenak egin eta proposamena aurrera ateratzeko.

Egoera honetan, PNVk bere esku zegoen guztia egin du gobernukidearen proposamena zapuzteko: uztailean El Correo Españolera Tontxu Camposek aurkeztutako dokumentu pribatua filtratuz, egunkari Ultraespañarrari erreformaren aurkako kanpainari ekiteko ateak irekiz; eta ondoren PSOEk eskatu bezala, proposamenarekiko aurkakotasuna azalduz.

PSOE eta PNV elkarrekin ikusi ditugu Hizkuntza Ereduen erreforma txikiena ere ekiditeko saiakeran. Euskal Herritar guztie esan nahi diegu egoera oso larria dela. Legea dagoenetan uzteak 26 urtetako hizkuntza eskubideen zapalketa iraunaraztea esan nahi du, datarik jarri gabe gainera. Egoeraren erantzule nagusia PNV da, iraganean egindako iruzurrak, errepikatuz eta euskararen etorkizuna hipotekatuz, urtero 15000 ikasle gehiagori euskara ezagutzea ukatuz.

Gauzak horrela, gaurko eguna PNVren afiliatu euskaltzaleei deialdia egiteko ere aprobetxatu nahi dugu, ez ezazue utzi zuen alderdia berriz ere iruzur hau egiten! Era berean, hurrengo egunetan PNVren Batzoki guztietan EHBEren gutuna jasoko dute, afiliatu euskaltzaleek alderdiaren zuzendaritzari presioa egin diezaioten.

Euskal Herritar guztiei, deia egin nahi diegu eskolak euskalduntzearen alde lanean jarrai dezaten, iruzur eta erasoie aurre eginez eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikiz. Alderdi interesen gainetik eskubideak eta herritarren borondatea irabazle aterako dira!
 

 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle