hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Euskalduntzen duen eskola baten aldeko konpromisoa berretsi du Eskolak Euskaldundu ekimenak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Larunbata, 2008(e)ko Azaroa(r)en 15-(e)an 13:00etan
 
Eskolak Euskaldundu! Herri Ekimenak deituta prentsaurrekoa burutu dute gaur 60 herritar baino gehiagok "Eskolak euskalduntzearen aldeko agiria"ren aurkezpenean. Agiri hau sinatzen dutenen artean kultura, kirola eta hezkuntzako hainbat pertsona ezagun daude, hala nola Herri Ekimenean parte hartzen duten eragileetako kideak. Euskal Herrian orokorrean dagoen irakurketa bat egiteaz gain Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Tontxu Camposek aurkeztutako lege proposamen berria ere gogorki kritikatzen da agirian.

Irakurri barruan agiria, sinatzaileen zerrenda, prentsaurrekoaren bideoa eta argazki galeria.
 

ESKOLAK EUSKALDUNTZEAREN ALDEKO AGIRIA

Eskolak euskalduntzea eskubidea, nahia eta beharra da, Euskal Herria euskalduntzeko gainditu beharreko mugarria. Dena den, eskubide honen zapalketa Euskal Herri osoan bizi dugu  lurralde administratibo bakoitzean modu ezberdinetan gauzatzen baldin bada ere.


Nafarroa.
Eskolak 5 ikasletik 1 euskalduntzen du soilik. Alta “D” ereduaren matrikulazioak gora egiten jarraitzen duela ikusirik, Nafarroako gobernua erasoaldi berri eta sutsuan ari da, euskara bigarren mailako hizkuntza izatetik, hirugarren mailako hizkuntza izatera igarotzeko politikak sustatuz. Gobernuaren helburua gaztelera eta ingelera derrigorrezko hizkuntza bilakatzea da, euskara hautazko gisa utziz ( hegoaldean hori ere ez). Politika hauek haur eskoletatik unibertsitateraino ikus ditzakegu: Hello Haur Eskolak; British eredua; TIL eredua; edo Bologna legean oinarritutako unibertsitateak honen lekuko.

Nafarroako Gobernuari aski dela esan nahi diogu, Euskara horren egoera larrian utzi duen Vascuencearen legea bertan behera utzi beharra dago, erasoak eten eta euskalduntzea bermatzeko politikei ekiteko garaia da.


Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa.
Euskara hil zorian dago hiru herrialde hauetan, guraso-seme/alaba transmisioa etenda eta eskolak ikasleen %5 euskalduntzen duela. Frantziar Estatuaren hizkuntza politikaren helburuak betetzen ari dira euskara hiltzen ari delarik. Frantziako Gobernuari Euskararen Erakunde Publikoaren bidez egitena ari den marketin politika  errotik aldatzeko eta Euskararen Ofizialtasuna aitortzeko eskatzen diogu.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
26 urtetan indarrean egon den hizkuntza ereduen porrotaren ondoren, bidegurutzean gaude, eskolak EAEko ikasle guztiak euskalduntzea edo beste hamarkada batzutan egoerak bere horretan jarraitzea da hurrengo egunetan erabakiko dena, asko dago jokoan, erabaki historikoen garaia da. Zoritxarrez, Hezkuntza Sailak mahai gainean jarri duen proposamena ez da aski, proposamena zehazgabea da, malgua eta minimoki jaso beharko lituzkeen hainbat neurri falta zaizkio. Ondoko neurriak:

  • Helburua argi zehaztea: B2 maila (ingeleseko First) minimo gisa ikasle guztiek lortzea.

  • Eredu berria D ereduaren parekoa izatea gutxienez, orain arte ongien funtzionatu duen eredua delako: euskaraz emaitza onenak eman eta gazteleraz eredu erdaldunen pareko emaitzak emanez.

  • Irakasle eta hezkuntzako langile guztiak euskaldunak izateko neurri zehatzak.

  • Legea garatzeko finantziazioa eta ikastetxeek behar dituzten baliabideak esleitzea.

Manifestu honi atxekimendua ematen diogunok gaur egun eskolak euskalduntzearen aferak bizi duen egoera berezi eta garrantzitsuaz jabetzen gara eta helburu batek batzen gaitu: eskolak, hezkuntza sistemak, Euskal Herri osoko ikasle guztiak euskalduntzea

Goian azaldu dugun egoera ez da kasualitatearen ondorio, mendetako zapalkuntza bizi du euskarak, bai kalean eta baita eskoletan ere. Dena den, azken hamarkada luzetan lan handia egin du herri honek bere hizkuntza berreskuratzeko: Ikastolen sorrera eta loratzea; eskola publikoak euskalduntzeko lana; euskaltegietan herritarrak eta eskolak euskaldundu ez dituen ikasle kaltetuak euskalduntzen; etorkinak euskalduntzeko ahalegina; herri mugimenduaren ekimenak; etab. Herritarren borondatea argi erakusten dute ekimen hauek eta orain bi ikasturte 107768 herritarrek eskolak euskalduntzearen aldarriari emandako babesak herritarron nahia zein den berresten du, gure herrian egin den sinadura bilketa handienetako izaki.

Dena den, herritarren ahaleginak lege babesa behar du, hori baita gaur egun eskolak hiru ikasletik bakarra euskalduntzearen arrazoia, herritarren borondatea errealitate bilakatuko duen lege babesik eza. Ez dugu egun batetik bestera euskalduntzea lortuko, horregatik epe motzerako proposamenez gain, noizbait eskolak Euskal Herriko ikasle guztiak euskaldunduko baditu, politika burujabeak behar ditugu:

Euskara Ofiziala eta lehentasunezko hizkuntza izan behar da Euskal Herri osoan, hizkuntza politika egoki batek lagundua. Euskara dagoen egoeratik ateratzeko, menpekotasuna iraunarazten duten lege eta politikek ez dute balio.

Eskolaren arloan berriz, eskumen guztiak behar ditugu. Espainia eta Frantziako estatuek hezkuntzako eskumenak erabili dituzte erdarak inposatzeko.  Hezkuntza Sistema Nazionala behar dugu hezkuntzaren gainean euskaldunok erabakitzeko.

  • Gauzak horrela, herri honetako ikasle guztien euskalduntzea bermatzera goaz, eskolak euskalduntzeko proposamen nazionala errealitate bilakatu dadin pausua bizkortzera goaz, administrazioen zain egon gabe. Proposamen nazional horrek zutabe nagusi batzuk behar ditu:

  • Euskal Herri osorako proposamena eta ikasle guztiak euskalduntzeko helburua.

  • Euskaldun eleanitzak. Euskara ardatz eta lehentasunezko hizkuntza nagusia izan behar du, gainontzeko hizkuntzei tokia gordez.

  • Eskolako bizitza euskaraz egiteko berme gisa hezitzaile eta langile guztiak euskaldunak izan behar dira.

  • Euskara hizkuntza propio gisa ikasi eta erabiltzeko euskal kulturan eta  identitatean oinarritutako eskola behar dugu, Euskal Curriculuma behar dugu.

Ez da txikia aurrez aurre daukagun erronka. Proiektu haundi honen alde egiteaz gain, guk orain arte bezala ikastetxean, euskaltegietan eta kalean egunero euskalduntzearen alde urrats bat gehiago egiteko konpromisoari eutsi eta eskolak euskalduntzeko aldarrikapena zazpi haizetara zabaltzen jarraituko dugu. Herritarrei ere euskararen alde lanean jarraitzeko eta administrazioetatik datozkigun iruzur eta eraso berriak salatzeko dei egiten diegu.

Donostian, 2008ko azaroaren 15ean
Eskolak Euskaldundu Herri Ekimena


JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.
 

100en ATXIKIMENDUAK

Kirolariak
1.Mikel Labaka (Errealeko jokalaria)
2.Eñaut Zubikarai (Errealeko jokalaria)
3.Mikel Aranburu (Errealeko jokalaria)
4.Jon Ansotegi (Errealeko jokalaria)
5.Xabier Alduntzin (Rugbylari ohia)
6.Mikel Astarloza (Txirrindularia)
7.Jose Maria Arrate (Athletic-en presidente ohia)

Unibertsitateko irakasleak

8.Iñaki Zabaleta Imaz
9.Peio Albite
10.Mikel Fernandez
11.Ruben Urizar
12.Josetxo Aizpurua
13.Jon Ander Elorriaga
14.Karlos Santiago
15.Hilario Murua
16. Junkal Peña
17. Iñaki Murua

Idazleak

18.Jose Luis Otamendi
19.Fito Rodriguez Bornaetxea
20.Eider Rodríguez
21.Lander Garro
22.Eneko Barberena
23.Juan Luis Zabala
24.Pablo Sastre

Bertsolariak

25.Izar Mendiguren
26.Jon Maia
27.Jon Martín
28.Iñaki Viñaspre
29.Oihane Perea
30.Ruben Sánchez
31.Manex Agirre
32.Sustrai Colina
33.Karlos Aizpurua
34.Andere Arriolabengoa
35.Julen Zelaieta

Kultura

36.Pirritx
37.Porrotx
38.Fran Uria (Musikaria)
39.Amets Larratza (Musikaria)
40.Hesian Musika Taldea

41.Aitor Oteiza (Bai Euskal Herriariko kidea)
42.Maite Aristegi (Nazio Eztabaidagunea)
43.Marcos Nanclares (Anitzak Elkartea)
44.Victoria Mendoza (Anitzak Elkartea)
45.Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasiko kidea)
46.Arantxa Urbe (Hik Hasiko kidea)
47.Ruben Iglesias (Euskal Curriculumean aditua)
48.Edurne Larrañaga (EHBE)
49.Ibai Redondo (EHBE)
50.Aitziber Martinez de Lagos (Sortzen Ikasbatuaz)
51.Unai Txurruka (Ikasle Abertzaleak)
52.Ikoitz Arrese (IA)
53.Aritza Erkizia (IA)
54.Urtzi Ugalde (EHE)
55.Itsasne Fernandez (IA)
56.Maialen Garate (IA)
57.Galder Gonzalez (EHBE)
58.Julen Etxeberria (Sortzen-Ikasbatuaz)
59.Mirari Oruezabala (Sortzen-Ikasbatuaz)
60.Miren Esnal (Sortzen-Ikasbatuaz)
61.Idoia Ormazabal (LAB)
62.Marixol Agirre (irakaslea)
63.Gurutz Sanzberro (Sortzen-Ikasbatuaz)
64.Alain Urizar (EHE)
65.Irati Mogollon (IA)
66.Ibai Dadebat (IA)
67.Oiartz Eizagirre (EHBE)
68.Ane Agirre (EHBE)
69.Andoni Mantzizidor (EHBE)
70.Eider Valentin (EHBE)
71. Lurdes Eraso (LAB)
72.Larraitz Rodrigez (EHE)
73.Oihana Ezponda (EHE)
74.Ainhize Zabaleta (EHE)
75.Gotzon Etxarri (LAB)
76.Lide Zubizarreta (Antiguako Gazte Asanblada)
77.Kepa Larrea (A.G.A)
78.Iker Garin (LAB)
79.Mari Karmen Urteaga (LAB)
80.Amagoia Reclusa (EHE)
81.Nestor Esteban (EHE)
82.Jon Saenz Salinas (EHE)
83.Itsasne Gomez de Segura (IA)
84.Iñaki Zeberio (IA)
85.Miren Tarragona (IA)
86.Aitziber Plazaola (Gazte Mugimendua)
87.Asier Lauzurika (EHBE)
88.Igor Zulaika (IA)
89.Aiora Mujika (EHBE)
90.Mikel Arnaiz (EHE)
91.Iera Arantzamendi (EHE)
92.Aiora Filarmendi (EHBE)
93.Ane Sarriegi (LAB)
94.Ainara Arriaran (LAB)
95.Aitor Monrera (Anitzak ekimena)
96.Haizea Etxezarreta (AGA)
97.Gorka Zozaia (IA)
98.Gorka Iriarte (EHE)
99.Iñaki Martinez (EHE)
100.Andoni Munuce (EHE)
101.Sergio Kañamero (EHE)
102.Garazi Bidaurreta (EHE)
103.Johana Barriola (EHBE)
104.Ibintza Iragorri (EHBE)
105.Olaia Burgoa (EHE)
106.Ainara Laka (EHE)
107.Maite Anton (EHE)
108.Maite Kintanilla (IA) 

 

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :