hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Iruzurraren legeari ateak itxi! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Astelehena, 2008(e)ko Abendua(r)en 15-(e)an 22:11etan

Iruzurraren legeari ateak itxi!Tontxu Camposek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak hizkuntza ereduen politika gainditzeko proposamena aurkeztu du parlamentuan onartu dadin. 26 urtetan indarrean egon den legedia aldatu eta berria onartu asmo du Hezkuntza Sailak.

Urtetan herritarrok, irakasleok, ikasleok eta langileok hizkuntza ereduen gaindipena eskatu dugu ikasle guztiak euskalduntzeko. Zoritxarrez, lege proiektu berri honek ez ditu gure eskariak asetzen eta ikasle belaunaldi berri oso bat euskara ez ezagutzera kondenatuko dute, herritarron hitzaren gainetik ikasleen eskubideak zapalduz. Zorionez gure antzeko irakurketa egin dute hezkuntza zein euskalgintzako sektore zabalek eta sindikatu abertzale guztiek.

Ikus barruan argazkia eta mobilizazioen mapa.


Lege proiektuaren helburua EAEko ikasle guztiak euskalduntzea omen da, baina, proposatutako neurriekin eta falta direnekin ezinezkoa izango da.

  • Nola euskaldundu ikasle guztiak B ereduaren azpitik dagoen lege batekin, jakinda eredu honetan hiru ikasletik bakarra euskalduntzen dela?
  • Edo, nola euskaldundu ikasleak irakasle erdaldunekin? Kontratazio berrietarako perfilik zehaztu gabe; irakasle erdaldunak euskalduntzeko IRALE programa berritu gabe; irakasle eskoletan erdal adarra mantenduz?
  • Ikasleek zein hizkuntza gaitasun lortu behar dute? Hasiera batean B2 mailaz hitz egiten zen (EGA baino askoz baxuagoa), orain hori ere ez, helburuak argi finkatzen ez dituen legea da aurkeztutakoa.

Zoritxarrez, lege proiektua onartzen bada, lehenengo ebaluazio orokorra egin bitartean 15 urte pasako dira ( 4 urte indarrean jartzeko eta beste 11 lehen belaunaldia ebaluatzeko), ondoren aldaketak egin nahi badituzte beste mende laurden pasa daiteke. Legea gainera 6 urtetik behera dituzten ikasleei soilik aplikatuko zaie hasieran, hortik gorakoak dauden eredutan mantenduz. Datu hauek eskutan, argi dago euskalduntze prozesua moteldu eta ezinezko egiten lagunduko duela lege honek.

Horregatik, gaurko ekimenaren bitartez, iruzurraren legeari ateak ixtera deitzen ditugu herritar guztiak, asteazkenean ikastetxeetan eta herriz herri Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak  deitu duen mobilizazio egunarekin bat egiten dugu. Asteazkeneko mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, oraindik iruzurraren legeari ateak ixteko garaiz gaude eta egingo dugu!

Euskal Herrian Euskaraz, Euskal Herriak Bere Eskola, LAB
 
 

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :