hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Nafarroako eredu berriaren aurka manifestazioa martxoaren 6an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Ostirala, 2009(e)ko Otsaila(r)en 27-(e)an 00:39etan

Eskolak euskaldundu! Herri Ekimenaren prentsaurrekoaNafar Gobernuak D ereduaren aurka hartutako erabaki berrien aurka eta eskolak euskaldundu dezan manifestaldia deitu du Eskola Euskaldundu Herri Ekimenak hurrengo martxoaren 6an, Iruñean. Hona hemen prentsaurrekoko testua:

Egungo eskolek ez dute euskalduntzen. Euskal Herriko herritarrak egunez egun euren hizkuntza eta hezkuntza eskubideen urraketaren begirale dira. Ikerketa ezberdinek datu latzgarriak ekarri dituzte gurera: Euskal Herriko hiru ikasletik bi ez dira euskalduntzen, gure herriko berezko hizkuntza ezagutzeko dugun eskubidea sistematikoki urratuz. Eskubideen zanpaketa hau Nafarroan trikimailu ezberdinen bitartez gauzagarria egiten du euskara desagerrarazi nahi duen Nafar Gobernuak. Vascuenceren legea, TIL eredua, Hello! haur eskolak, D ereduaren garapenari oztopoak, unibertsitate erdalduna e.a. luze bat.

Ez dago bitartekorik herritar orok euskara ezagutu dezan. Hori gutxi balitz, gure herrialdea zonalde ezberdinetan dago zatituta eta horren ondorioz eskubidea ez bermatzeaz gain debekua ezartzen duen lege inposatu bat dago, Vascuenceren legea alegia.


Hezkuntzako lehenengo etapa arautua ez egotean, administrazioa dauden eskakizun guztiak asetzera ez dago behartuta. Horren ondorioz egun existitzen diren haur eskola publikoak oso urriak dira. Are urriagoak oraindik euskarazko haur eskolak. Gainera herritarren eskaera argia haur eskola euskaldun eta hezitzaileen aldekoa izan denean administrazioaren hautua gestora pribatu ezberdinek kudeatutako ingelerazko haur eskolen aldekoa izan da. Astakeria galanta!

Lehen eta bigarren hezkuntzan A, G edota TIL ereduekin egiten dugu topo, eredu hauen ondorioz 5 nafarretik bakarra euskalduntzen delarik. Kasu honetan ere azpimarratu beharra dago garapenaren izenean saldu nahi izan dituzten ingelerazko ereduak D ereduari trabak jartzeko besterik ez dituztela sortu. Nola da posible bestela D ereduko ikastetxeak ikaslez gainezka eta zaharkituak daudenean TIL ereduko ikastetxe berri berriak eraikitzea?? Horra hor Nafarroako Gobernuaren apustua: “ingelera zein gaztelera menperatzea” eta euskara alboratzea helburu izango duen eredu bakarra inposatzea.

Baina gauzak are gehiago okertzen dira derrigorrezko hezkuntza bukatzean. Lanbide eskoletan, goi mailako ikasketetan, zein unibertsitatean euskarazko eskaintza hutsaren hurrena da. Kasu hauetan ez dago aukerarik ikasketak gure herriko hizkuntzan gauzatzeko, eta horretaz gain ez da aurreikusten hori bideratuko duen neurririk. Alegia, ez da onartzen ikasketa hauek euskaraz gauzatzea eskubidea denik.

Etxean edo eskolan euskara ikasi gabe geratzen diren milaka herritar horiek guztiak euskalduntzeko arazo larriak daude. Euskaltegiek itotzeko zorian lan egiten dute, ekonomikoki inondik ere ez delako haien lana errekonozitzen. Hala nola, euskara ikasteko nafarrek eskubidea izatea, bakoitzaren lepo heldu da, nafar bakoitzak ahalegin ekonomiko gehitua egin behar duelako euskara ikasi ahal izateko, euskaltegien finantziaketa marko eta kopuru eskasa dela medio. Euskaltegi sarea bera ekimen sozialeko euskaltegiek baino ez dute bermatzen, eta hori ere ikasleen eta irakasleen ahaleginaren lepo izan ohi da.

Baina egoera tamalgarri hau konpontzeko benetako aldaketak dira behar ditugunak eta ez planteatu izan diren sasi aldaketak iruzurtiak. Zer da bestela Vascuenceren legearen gaineko moldaketa? Zer da “Euskarabidea”? Zer da unibertsitateko Euskararen Plan Estrategikoa? Azken finean bitarteko hauek guztiak bizi dugun egoera eraldatzea baino aurpegia zuritzeko tresnak besterik ez dira, ez baitute inondik inora beharrezkoak diren aldaketa eta neurriak proposatzen. Euskaldunon hizkuntz eskubideak berma daitezen Vascuenceren legeak suposatzen duen harresia bota beharra dago, haur eskola euskaldunak behar ditugu, ikasle guztiak euskaldunduko dituen eredu baten beharra dago, Euskarabidearen aurpegi iruzurtiari mozorroa kendu behar diogu, unibertsitatea, lanbide eskolak eta goi mailako ikasketak benetan euskaldunduko dituen  proposamena behar dugu eta azkenik herritar kaltetuak euskaldunduntzeko bideak behar ditugu.

Gaur hemen elkartu garen kideak, lan horretan gabiltzan herritarrak gara. Arloz arlo eta herriz herri gure eskubideen ade lan eginez euskara jakiteko eta euskaraz ikasteko dagokigun eskubidearen bermea herri mugimenduaren aktibazioaren eskutik etorriko dela uste dugun herritarrak. Horregatik mobilizaziorako deia luzatzen diogu nafar jendarteari: Egüesibarren D ereduaren alde borrokatuz, Iruñerrian Haur eskola euskaldunak exijituz, D ereduan matrikulatuz, Nafar Gobernu iruzurtia salatuz eta interpelatuz, euskara ezagutzeko eskubidaren alde lan eginez, unibertsitate euskalduna aldarrikatuz, Baztanen TIL ereduak salatuz, Tuteran helduak euskaldunduz, hau da, egunez egun eta tokian toki aldarrikapen ezberdinak bideratuz.

Eta bide horretan, datorren martxoaren 6an ostiralarekin arratsaldeko 18:00tan autobus geltoki zaharrean zita garrantzisu bat daukagu. Tokian tokiko aldarri hauek guztiak barnebildu eta “Iruzurrei aurre egin! Eskolak Euskaldundu behar du!” leloaren aterkipean kalera ateratzeko deia egiten dugu. Manifestaziorako deia egiten dugu. Bete ditzagun Iruñeako kaleak aldarrikapen ezberdinetako kolorez eta exijitu dezagun gure eskubideen bermea! Zatoz zure aldarrikapenarekin eta benetan euskaldunduko duen hizkuntz eredu baten aldeko uholdea sortuko dugu!

Eskolak Euskaldundu herri ekimena

 

 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle