hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Martxoaren 6an iruzurrei aurre egin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Osteguna, 2009(e)ko Martxoa(r)en 05-(e)an 10:49etan
Bihar, martxoaren 6a, manifestaldia izango da Iruñeko kaleetan. Manifestaldi honekin Perez-Nievasek aurrera eraman nahi duen hezkuntza eredu berria salatuko da. D eredua desagertarazi eta ingelera sartuz nolabaiteko prestigioa eman nahi diote euskaldunduko ez duen eredu bati.

Aski da ezateko garaia heldu da. Nola da posible XXI. Mendean, Europan, hizkuntza ofizial batean ikastea debekatzea? Nola da posible Sarrigurengo kasua ematea, edo zonifikazio politikak oraindik jarraitzeak? Eta nola hainbeste urtetan gora egiten duen D eredua modu koldar horretan ezabatu nahi izatea?

Inork ez du ukatzen ingelera ikastea ondo ez dagoenik. Edozein hizkuntza ikastea ideia ona da. Baina ingelera ez da hizkuntza koofiziala, kanpoko hizkuntza bat baizik. Eta askoz garrantzitsuagoa izango da legea betetzea modak jarraitzea baino, ezta?

Baina Perez-Nievas ez dago bakarrik. Bere lagun leiala den Xabier Azanza erabili du honetarako, euskalduntasun kutsu bat eman nahian edo. Lotsagarria da ikastolen mundutik datorren pertsona batek horrelako neurriak ontzat ematea. Eta lotsagarria deritzogu ez dugulako beste hitz egokiagorik erabili nahi.

Honegatik guztiagatik EHBEtik bihar, ostirala, arratsaldeko 18:00tan Iruñeko Autobus Geltoki Zaharretik hasiko den manifestaldian parte hartzeko deial luzatu nahi dugu.
 

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :