|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Asteazkena, 2009(e)ko Martxoa(r)en 25-(e)an 14:46etan |
|
Euskaldunduko duen eskola bat behar du Euskal Herriak. Euskaraz bizi nahi badugu hori behar-beharrezkoa dela deritzogu. Tamalez gaur egungo ereduek ez dute hori lortzen eta urtero milaka eta milaka gazte ateratzen dira esoklatik euskaraz jakin gabe (3tik 2, hain zuzen). AEKk sekulako lana egiten du gazte horien euskalduntzean, bai eta arazo ezberdinak direla eta lehenago ikasteko aukerarik izan ez zuten guztiekin. Hroi nahikoa arrazoi litzateke Korrikarekin bat egiteko, noski.
Aurtengo edizioan "Ongi Etorri!" leloa erabili dute, etorkinen euskalduntzean egiten duten lana goraipatzeko. Eta horrek bigarren arrazoi bat ematen digu Korrikarekin bat egin eta gure sostengu osoa emateko. Euskaraz bizi den herri baten alde egiten duen lanagatik, eskuz esku eta kilometroz kilometro euskararen alde egiteko aukera paregabea delako... ongi etorri, Korrika! Informazio gehiagorako: www.korrika.org
|