hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Euskara Hezkuntza Dossierra aurkeztu dugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Asteartea, 2009(e)ko Maiatza(r)en 26-(e)an 23:11etan
Jaitsi dokumentuaIkasturte osoa pasatu dugu, euskara ezagutzeko eskubidea eskatu eta euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko eskatzen. Haur eskoletatik unibertsitateraino euskararen gutxiagotasunezko egoeraren berri eman dugu eta hainbat salaketa ekintza egin ditugu, guztietan nagusiena beste eragile batzuekin batera urtarrilean egindako mobilizazio eguna. Euskal Herriak Bere Eskolarekin batera, beste hainbat eragile, Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatu, borrokatu eta eraikitzen aritu da ikasturte osoan, eraikuntza horretan euskalduntzeak duen garrantzia azpimarratuz.

Ikasturtea amaierara iristen ari den honetan, zoritxarrez denborak arrazoia eman digula esan dezakegu eta egoeraren gordintasuna erakusten diguten beste hainbat datu berri plazaratu nahi ditugu (datuak zehatz meatz Dosierrean dituzue)

1.Haur eta Lehen Hezkuntza.

Hainbat kasutan haur txikiei euskara ez irakasteko erabiltzen dira
Datu nagusiak: Euskal Herrian oro har hobekien dagoen etapa da, ikasleen erdia baino gehiago D ereduan ikasten ari delarik ( EAEn %70;  Nafarroan %; eta LBZn %). Dena den, azken bost urteotan urteko %1 soilik egiten du gora D ereduko matrikulazioak, beraz, estankatze prozesu nabarmen eta iraunkorra dugu.
Bestalde, matrikula  kopuru oso txikia eskaintzen ari dira instituzioak. Hiriburu gehienetan plaza bakoitzeko hamar haur baino gehiago daude. Hala, guraso erdaldunen seme-alaben ama hizkuntza gaztelera da eta eskolak ez du egoera horri buelta ematen languntzen. Adibidez, Bilbon haurren %6arentzat soilik eskaintzen ditu udalak haur eskoletako plazak.
Nafarroan. Gurasoak beraien seme-alabentzako euskarazko haur eskolak eskatu eta eskatu ari dira ( 7000 sinadura aurkeztu dituzte). Zer egin du gobernuak? Hello haur eskola berriak ireki, ingelez-gaztelerazkoak. Bertan eskainitako matrikula kopurua ez da bete eta pedagogikoki desastre hutsa izan da: kalitate pedagogiko eskaxa eta ingelesean emaitza kaxkarrak.
Ipar Euskal Herrian soilik Seaskaren Ama Eskoletan ikasi daiteke euskaraz.

2. Derrigorrezko Bigarren hezkuntza.

Zenbakitan. Ikasleen erdia inguru ari da euskaraz ikasten Euskal Herrian. Kasu honetan ere EAEn ditugu portzentai handienak (%52,79) baina haur hezkuntzan bezala azken urteotan urtero soilik %1 igotzen da matrikula kopurua D ereduan.
Beraz, datu esanguratsuena honakoa da: hizkuntza ereduak mantendu egiten direla eta horrek ikasleen euskalduntzea ezinezko egiten duela. Urtero 15 mila ikasle inguruk euskaldundu gabe amaitzen dute derrigorrezko hezkuntza, azken 30 urteotan 400milatik gora izan dira euskara ez ezagutzera kondenatuak.
EAEn hizkuntza ereduen politika aldatu eta hizkuntza eredu bakar eta euskalduna finkatzeko aukera egon da azken ikasturtean, zoritxarrez aukera PP-PSOE eta PNVk zapuztu egin dute. Orain, hizkuntza ereduak mantendu eta eredu hiru-eledunerantz jotzea proposatu du PSEk. Hori bai, eredu horretan gaztelera eta ingelera derrigorrezkoak izango diren bitartean, euskara oso murriztua eta kasu batzutan aukerazkoa izango da. D eredua bera, orain arte ezagutzen dugun ezaugarriekin desagertzeko meatxua egiten ari da Isabel Celaaren Hezkuntza Saila.
Nafarroako datuek euskarazko matrikulazioak poliki, baina gorantz jarraitzen dutela erakusten digute. Joera hau, zapalkuntza politika eta oztopo guztien gainetik gertatzen ari da Nafarroako herritarren euskararen aldeko borondatea agerian utziz. Aldiz, Nafarroako Gobernua TIL ereduarekin esperimentatzen ari da, orain, “Zonalde euskaldunera” hedatuz, datorren urtean Baztanera. Gauzak horrela, gure susmoa da, TIL eredua eredu bakar bilakatu nahi dutela Nafarroan: D eredua ahulduz ( ingelera eta gaztelerari ordu gehiago emanez) eta gainontzekoen ordez TIL berezia abiatuz ( gaztelera eta ingelez hutsekoa).
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan, euskaraz mintzatzeko gaitasuna lortzeko aukera bakarra Seaskako Ikastoletan ikastea da, hau da, ikasleen %10 da hau. Seaskan matrikulatutako ikasleen kopuruak gorantz jarraitzen du, baita “eredu elebidunean” matrikulatutakoenak ere. Baina kasu, eredu elebidun honetako ikastetxe ia guztietan euskararen presentzia oso ahula da, inork gutxik lortzen duelarik euskaraz mintzatzeko gaitasuna. Beraz, guraso eta herritarrak gero eta kontzientziatuago daude seme-alabek euskara ezagutzeko, baina, gaur gaurkoz eredu elebiduna tranpa hutsa da! Hala, guraso  seme-alaba transmisioa etenda eta Seaskak ikasleen %10 soilik biltzen duelarik, euskararen desagerpena epe motzean gertatzeko arriskua oso handia da.

Lanbide heziketa

Jakin badakigu eta adituek horrela azpimarratzen dute, euskararen berreskurapenerako  esparru guztietan bizirik egon behar dela. Esparru garrantzitsuenetakoa lan mundua da eta gaur gaurkoz euskara arrotz da lan munduan. Goiko datuak ikusita, Lanbide Heziketako Zikloak gazteleraz mantenduta etorkizunean ere lan munduak erdalduna izaten jarraituko du.

Unibertsitatea:

Unibertsitatea euskalduntzeko lana ez da auntzaren gaurediko eztula, hori esaten digute ( normalean erdaraz) unibertsitateetako agintariek…eta arrazoi dute. Baina zer egin dute azken 30 urteotan? Ikasketa berri guztiak gazteleraz jarri eta ondoren agian poliki-poliki euskalduntzen hasi; Graduondoko titulazio guztia UPPA, UPNA eta UPVn erdaraz mantendu, UPVko bat izan ezik; euskalduntzen plan berrietan aurreakoetan lortu ez dituzten helburu berdinak errepikatu eta borondate eza eta ditugu unibertsitate publikoen maila ikaragarri kaxkarraren erakusle aurten udako ikastaroak UPNA eta UPPAn ez dira egingo, UPVn aldiz ia ikasketa guztiak gazteleraz izango dira.
Irakasle eskolak.

Helduen hezkuntza:

Euskaraz %0.
Hau bai paradoxa. Bereziki azken hamarkadetan EAEko gobernua gestionatzen aritu diren alderditik, euskarak aurrera ez egitearen erantzuleak herritarrak direla zabaldu dute. Hau da, euskara jakin eta ez dugula erabiltzen, haurrek izan ezik. Aldiz, beraiek helduen hezkuntza osoa gazeleraz soilik eskaintzen dute, euskara haurren hizkuntza dela aditzera emanez.

Datu hauek guztiak ezagututa ondorio nagusi hau ateratzen dugu: euskalduntze prozesua hezkuntzan blokeatua dago. Arrazoia edo arazoa ez dira herritarrak, hauek seme-alabak euskaraz jakitearen aldekoak dira, gaur inoiz baino gehiago. Arazoa legedia da batetik, gaztelera eta frantsesaren nagusitasuna bermatzea helburu duelako eta euskara putzu sakon eta ilunean mantendu nahi duelako; bestetik, instituzioak kudeatzen dituztenen jarrera dago, euskara museoetan altxor gisa mantendu nahi dutelako eta ez herritarren ahotan eta bizirik.

Gauzak horrela, legedi berria behar dugula aldarrikatzen dugu, ikasle guztien euskalduntzea bermatuko duena. Hezkuntza politika burujabea egiteko Hezkuntza Sistema Nazionala behar dugu. Hori lortzeko ikasle, irakasle, guraso eta herritarren babesa badugu eta hortara goaz!
 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :