|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Larunbata, 2009(e)ko Iraila(r)en 26-(e)an 12:30etan |
|
Nafarroan.com webguneak jasotzen duenez Sarrigurenen euren seme-alabak euskarazko hezkuntzan ikastea erabaki duten gurasoek zailtasunez beterik hasi dute ikasturtea. Bertan aurten ikastetxe berri bat ireki den arren, Lehen Hezkuntzako haurrek ez dute bertan D ereduko eskaintzarik, eta beraz, Iruñeko Mendillorri auzora mugitzera behartuak daude. Hezkuntza Sailburua den Carlos Perez-Nievas-ek “eskaerarik ez zegoela” argudiatuz azaldu du gabezia hori, baina bi egunetan egin zen sinadura bilketak 18 ikasleren eskaera badagoela agerian utzi zuen, eta beraz, gurasoek ez dute ulertzen sailburuaren azalpen hori. Baina ez da hortan amaitzen guraso horien arazoa: Haur Hezkuntzan dituzten seme-alabak anai-arreba zaharrenen ikastetxe berera bidaltzeko beharra dute, baina Hezkuntza Sailak garraiobiderik gabe utzi ditu ikasle horiek, “tokirik ez dagoela eta”. Beraz, zaila ari da suertatzen guraso hauen aukera, nahiz eta Perez-Nievas-en hitzetan ez den hainbertzekoa seme-alabak leku ezberdinetan dauden bi ikastetxera bidali behar izatea. Jarraitu irakurtzen Nafarroan.comen.
|