|
Plazara -
Eskolak euskaldundu behar du!
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 21-(e)an 17:10etan |
|

Gaur milaka pertsona atera dira kalera Galizan galegozko hezkuntza defendatzen. Milaka izan dira kaleetan bildu direnak eta gehiengo zabal batek egin du Greba Orokorraren jarraipena. Hainbestekoa izan da jarraipena ezen aldaketak proposatu dituen PPk ere onartu behar izan duen langileen erdiak, gutxienez, greba egin duela.
Euskal Herriak Bere Eskolatik galegozko hezkuntza nahi dutenak zoriondu nahi ditugu arrakasta hau dela eta. Aldi berean PPren eraso berri honi modu horretan erantzun izana ere txalotu nahi dugu. Herri bat, hezkuntza mugimendua, gehiengo zabala; eta marra gorriak zeintzuk diren argi utzi dute.
Tamalez, Euskal Herrian ere badira horrelako egoerak. Nafarroan UPNren gobernuak Euskarabidearen bedeinkapenarekin garatu duen TIL eredua eta Galizan proposaturikoa ez dira oso ezberdinak. Isabel Celaák ere antzerako ideiak ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan garatzeko. Ipar Euskal Herrian euskararen egoera tamalgarria da hezkuntzan.
Gure ustez Euskal Herrian gehiengo zabalak ere euskaldunduko duen eskola bat nahi du. Jendearen gehiengoak argi du D eredua dela euskalduntzea lor dezakeen bakarra (eta ez beti) eta horregatik D eredua da, eskaintzen den lekuetan, arrakasta handiena duenak. Inork gutxik nahi du bere seme-alabak ez daitezen euskaldundu. Gutxiengo bat da A eredua mantendu eta indartzearen alde daudenak.
Tamalez egoera hori izanda Euskal Herrian ez gara gai izan horrelako mobilizazio bat burura eramateko. Eta egoera hori gure hizkuntzaren etsaiek baliatzen dute glotozidioarekin jarraitzeko. Euskal Herriak bere hezkuntza sistema behar duela uste dugun guztiok batu behar dugu eta, Galizan bezala, indarrak bildu eta Hezkuntza Mugimendu indartsu bat sortu. Gure aldetik lehenengo pausoa eman dugu eta Martxoaren 13an mobilizazioa iragarri Bilbon. Hezkuntza Deialdiaren bidetik lortuko dugu, gaur Santiago Compostelan ikusi den bezala, Bilboko kaleak Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde bustitzea.
Informazio gehiagorako: http://www.galizacig.com/avantar/novas/30-12-2009/a-cig-rexeita-o-borrador-do-novo-decreto-porque-supon-unha-involucion-na-normalizac http://www.xornal.com/artigo/2010/01/21/politica/milleiros-persoas-na-rua-polo-galego/2010012112544400316.html http://www.xornal.com/artigo/2010/01/20/politica/cento-xuristas-ven-indicios-claros-ilegalidade-no-decreto-do-galego/2010012016455000606.html
|