hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Seme-alabak A ereduan matrikula ditzaten presioak pairatzen ari dira Bilboko hainbat guraso PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Asteartea, 2010(e)ko Otsaila(r)en 02-(e)an 12:18etan

Branka Bilboko komunikabideak azaldu duenez joan zen ikasturtean A eredua esakera falta zela eta kendu zuten ikastetxeetako gurasoek presio deiak jaso dituzte eredu hau aukera dezaten. Isabel Celaák matrikuluazio "erreala" jasotzeko proposamena aurkeztu eta ordu batzuetara hasi dira dei hauek. Hauxe da Brankak dakarren berria:

Atzo zabaldu zen ikasleak haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan apuntatzeko epea. Iruzurrean oinarritutako PSOEko gobernuak ikastetxe guztiei zentroak eskaintzen ez duen ereduetarako eskaerak onartzeko agindu eta ordu gutxira hasi dira euskaren aurkako muturreko taldeak gurasoak presionatzen. Brankak jakin ahal izan duenez, euskararen ezagutza bermatzen ez duen eredua eskaintzen ez duten itunpeko ikastetxeko gurasoek telefono deiak jaso izan dituzte sema-alabak A ereduan matrikulatzeko. Fiskaltzak ez du ezer egin presioak ekiditeko.

Presioak jasaten ari direnetariko batzuk Pureza itunpeko ikastetxeko gurasoak dira. Aipatutako ikastetxeak euskararen ezagutza bermatzen ez duen eredua bertan behera utzi zuen aurreko ikasturtean eskariak ez zeudelako.

Horren aurrean euskararen kontrako bertako muturreko guraso batzuk, El Correo Español egunkariaren bidez, presio kanpaina bat jarri zuten hartutako erabakiaren kontra. Ez zuten ezer lortu baina PSOEk A eredua berriro inposatzeko ahalbidetu duen aginduak bide bat zabaldu die eta gurasoei jazarpenari ekin diote berriro. Aipatu behar da muturreko gurasoen artean Leopoldo Barreda PP alderdi ultraeskuindarraren buruetako bat aurkitzen dela.

Euskaren kontrako muturrekoek telefono zenbaki pribatuak eskuratzeko izan duten erraztasunak harridura sortu du jazarritako gurasoen artean.

 


Euskal Herriak Bere Eskolak eraso hau salatu nahi du eta Hezkuntza Deialdiaren baitan Bilbon martxoaren 13an izango den mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu nahi du.

 

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :