hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Zer lortu nahi du EAEko Hezkuntza Sailak hizkuntza azterketa berriekin? PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Asteartea, 2010(e)ko Otsaila(r)en 02-(e)an 17:25etan

Orain urte batzuk ereduen politika ebaluatzeko azterketak egin zituzten. Emaitza guztiok ezagutzen dugu: A ereduan inork ez zuen lortzen euskarazko maila egokirik, B ereduan hirutik batek lortzen zuen eta D ereduan bi herenek. Datu horiek ikusita argi zegoen A eta B eredua desagertu eta D eredua indartu behar zela ikasle guztiek bi hizkuntzak erabiltzeko gai izan zitezen. Eta datu horiek baliatuta argi ikusi zen Euskal Herri osoan zehar matrikulatuta zeuden 3 ikastetik bakarra izango zela gai euskaraz bizi ahal izateko.

Baina orain Celaáren gobernuak zerbait aldatu nahi du eta azterketa berriak egiteari ekin dio. Baina hizkuntza ereduak aztertzeko erabilitako sistema orain zeharko bitxia da. Irakasle ezberdinek adierazi digutenez euskarazko azterketa nahiko erraza den bitartean gaztelerazkoa zeharo konplexua da. Ez dago argi nola den posible hizkuntza ereduak azterketa oso ezberdinak egiten ebaluatzea... baina horrela eginez gero datu bat atera daiteke: A eta B ereduek aurreko azterketan baino nota hobeak izango dituzte.

Nola da hau posible?

Modu sinple batean azaltzen saiatuko gara. Demagun euskara eta gaztelerako azterketak maila berean jartzen direla, adibidez Europan oso ondo zehaztua dagoen B2 maila. Kasu horretan A ereduko ikasleek nota ona izango lukete gaztelerazko azterketan eta oso nota txarra euskarazkoan. Argi geratuko litzateke A ereduak ez duela euskalduntzen eta, beraz, ez duela legea betetzen. B ereduko ikasle guztiek nota ona eskuratuko lukete gaztelerazkoan eta batzuen berdina euskarazkoan. Orokorrean B ereduko ikasleek euskara maila hobea dute A eredukoek baino (logikoa den bezala) eta hala adieraziko lukete eskuratutako emaitzek. D ereduko ikasleek nota ona lortuko lukete euskarazko azterketan eta, oro har, gaztelerazko azterketa gainditu... beti ere A ereduko ikasleek baino nota kaxkarragoekin (nahiz eta selektibitateak argi uzten duen hori ere ez dela horrela). Hau da aurreko Eusko Jaurlaritzak egin zuen azterketatik ondorioztatu zena, hau da, D eredua dela legea betetzeko aukerak ematen dituen bakarra.

Orain jar gaitezen Celaáren plan berriko azterketan. Euskarazko azterketa B1 baldin bada eta gaztelerazkoa C1 (ideia bat egiteko, C1 maila EGAren parekidea da) A eredukoek emaitza onak lortuko lituzkete gaztelerazkoan eta txarrak euskarazkoan, baina lehen baino hobeak, noski. D ereduko ikasleek emaitza erdipurdizkoak izango lituzkete gaztelerazko azterketan eta oso onak euskarazkoan. Baina B ereduko ikasleek emaitza onargarriak izango dituzte gaztelerazko azterketan (A eredukoen mailan ziurrenik) eta emaitza onak ere euskarazkoan (agian ez D eredukoen mailan, baina oso antzeko). Beraz...

B eredua indartzea

Beraz B eredua indartu nahi dutela aurreikus daiteke. Eta zergatik indartu orain arte ondo funtzionatu ez duen eredu bat? Ba bi arrazoi ezberdinak direla eta. Lehenengoa D ereduar indarra kentze aldera. Hau da, orain arte prestigio gehiegirik ez duen eredua indartu eta, Celaák berak Radio Euskadin esan zuen bezala "jendeari euskara gehiago eman" (A ereduarekin alderatuta, noski!). Bigarren arrazoia elkarrizketa horretan bertan aipatu zuen: hiru hizkuntzadun eredua bultzatu nahi dute, non euskarak beste biek baino indar gehiago izango duen, nahiz eta izan daiteke biek batera baino indar gutxiago izatea (adibidez, 5 ikasgai euskaraz, 3 gazteleraz eta 3 ingeleraz). Eta eredu horretan euskarak izango duen maila B ereduaren antzekoa izango daitekeenez eredu horrek benetan euskalduntzen duela saldu nahi dute oraingoan.

Tranpak bakar-jokoan

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak tranpak egiten ditu, beraz. Orain hizkuntza ereduen gaineko eztabaida datu berri faltsuekin bete nahi dute. Euskal Herriak Bere Eskolatik egoera hori salatu nahi dugu. Argi utzi nahi dugu ez dugula iruzur berririk onartuko; errealitateak argi utzi du euskalduntzen duen eredu bakarra D eredua dela eta, beraz, hori dela legea betetzen duen bakarra. Euskal jendarteari, hezkuntza mugimenduari, horrelako egoeren aurrean erantzun dezala eskatu nahi diogu. Guk Hezkuntza Deialdia jarri dugu mahai gainean, eta ateak ireki ditugu. Baina garrantzitsuena ez da gure deialdia, baizik eta egunez egun, ikastetxez ikastetxe, antolatzen diren erantzun eta salaketak. Euskaldunduko duen eskola baten alde gauden guztiok biltzeko garaia heldu da.

 

 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle