hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Vascuencearen legearen hedapena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Asteazkena, 2010(e)ko Otsaila(r)en 17-(e)an 22:32etan
Zonifikazioa orain arte Zonifikazioa orain
Zonifikazioa orain arte (Iturria) Zonifikazioa hemendik aurrera (Iturria)
Otsailaren 18an Nafarroako Parlamentuan “Ley del Vascuence” delakoaren aldaketa bat onartuko dute. Euskal Herriak Bere Eskolatik argi eta garbi salatu nahi dugu Vascuenceren legea. Lege honek ez ditu Nafarron hizkuntza eskubideak bermatzen, ez ditu errespetatzen. Zonaldeka hizkuntza eskubideak mugatu eta sailkatzeak ez du mundu osoan aurrekaririk, eta interes politiko jakin batzuen araberakoa da; Euskararen berreskurapena ezinezko egin eta Nafar guztiek beren herriko hizkuntza ezagutzea ukatzen dutenek defendatzen dituzten interesen araberakoa hain zuzen.

Antza denez, zonalde mixtoa delakoa Aranguren, Belaskoain, Noain eta Galarrera zabalduko dute. Horrela, hizkuntza eskubideak bermatuko direlakoan, D eredua zabalduko delakoan. Bada, argi adierazi nahi dugu Zonalde mistoa zabaltzeak ezer gutxirako balioko duela, hau ez da Nafar jendarteak urteetan aldarrikatu duena. Are eta gehiago, badakigu indarrean dagoen Gobernuaren irizpide eta jarrera zein den, euskararen berreskurapena posible egingo duen D hizkuntz eredua eskaini ordez, TIL edo British delako eredua ezarriko dute, azkenaldian Sarrigurenen eta beste hainbat gunetan egin duten bezala. Martxa honetan 400 urte barru errespetatuko dira gure hizkuntza eskubideak; iruzur gehiagorik ez.

Nafarroan eta Euskal Herri osoan Euskarak estatus Ofiziala izan behar du. Nafar guztiontzat eredu euskalduna beharrezkoa da.. Benetako konpromezua eskatzen dugu, Zonifikazioarekin bukatu, Vascuenceren lege glotozida gainditu eta Nafarroa osoan Euskara Ofiziala izan dadin.

Bestalde, Zonifikazioaren aurka, Euskal Hezkuntzaren alde eta inposaketak salatzeko Otsailaren 26ko arratsaldean, Hezkuntza Deialdiaren baitan Iruñeko karriketan izango den mobilizazioan parte hartzera animatu nahi dugu Nafar jendartea.
 

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :