hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Aurrematrikula datuak D ereduan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Larunbata, 2010(e)ko Martxoa(r)en 06-(e)an 11:50etan

2010-3-5_prentsaurrekoa3Sortzen-Ikasbatuazek aditzera eman ditu zeintzuk izan diren aurrematrikulazio datuak D ereduan. Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan %15a, Nafarroan: %26,60; Araban: %50 baino gehiago, Bizkaian: %70 eta Gipuzkoan: %88,79. Datu hauek eskuan izanda honako irakurketa luzatu du:

Datu hauekin gauza bat geratu da agerian, eta hurrengoa da: D ereduak geroz eta eskaera haundiagoa du eta eskaera horri ez zaio erantzuten, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan famili askok eskatu baitute euren zentroan, baina ez zaie eskeintzen (beste ereduak baino gehiago eskatu da), hizkuntza arrotzetan ikasi nahi dutenen argudioa lurrera botaz eta euskal jendartearen hautua argi utziz: Euskaraz ikasi nahi dugu euskara delako gure hizkuntza.

Lurralde hauetan eskaerari muzin egiten bazaio, zer esanik ez dago Lapurdi, Nafarroan eta Zuberoan, gogoan eduki behar baita populazioaren %40ari baino gehiagori ukatzen zaiola euskaraz ikasteko eskubidea, nahiz eta legeak D eredua, egun euskararen irakaskuntza hobekien bermatzen duena,  Nafarroa osora zabaltzeko aukera ematen duen (Aranguren ibarra eta Noain kasu).

Oraindik Hezkuntza sistemak soilik 5 ikasletik bakarra euskalduntzen duenean, euskara hainbat herritan debekatuta dagoenean, eta jendarte gehienak euskararen aldeko hautu garbia egin duenean, aldaketak sartu dituzte ereduetan.

Urteetan gutxiagotua izan den euskarak, lehentasuna galdu du eta sekulako indar kultural zein mediatiko duten bi hizkuntzekin (gaztelera eta ingelera) parekatu dute, egoerak urrutitik ere berdina ez denean. Paradoxikoa suertazten da gainera Euskal Herriko berezko hizkuntza herri eta auzo guztietan ezin ikasi izana eta bai ordea ingelesa. Nola uler daiteke hori?

Erantzuna garbia eta argia da, ingelera eta atzerriko hizkuntzen ezagutzaren aitzakiaz, euskara garai ilunenetara zokoratu nahi dute. Hala ere, hainbatek oraindik ere eredu berri hauek D ereduarentzat eta euskararen irakaskuntzarentzat aukera bat dela deritzote, konturatu gabe beti kaltetua aterako den hizkuntza ahulena izango dela, euskara alegia.

Datuei begiratu besterik ez dago. Atzerriko hizkuntzatan irakaskuntza eskeintzen den auzo eta herrietan D ereduaren matrikulak behera egin du, kasu batzutan %25a. Gainera atzerriko hizkuntzatan oinarritutako ereduek aurrematrikula garain bedeinkapen guztiak eduki dituzte: 4 egun gehiago izen ematea egiteko, leku bat baino gehiago eskola bakoitzeko, propaganda instituzionala... A zeinen aukera ona euskararentzat!

Hori gutxi balitz, Iruñeko haur eskoletan euskara erabat baztertuta dagoela esan dezakegu, eta Lanbide Heziketako aurrematrikula badatorrelarik, salaketa zorrotzena egin nahi dugu, ikasgaien %2,42 soilik baitira euskaraz eta denak zentro berean. Zonalde euskaldunean ikasgai bat bera ere ez da eskeintzen Nafarroako Gobernuak argitaratutako diptikoan.

Honegatik guztiagatik, bada garaia euskarazko kalitatezko irakaskuntza baten alde gauden eragile guztion elkarlana egoera honi aurre eta buelta emateko, eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Propio bateruntz bidea egiten joatea, non euskara eta euskal kultura oinarri izanik, ikasle eleanitzak sortuko diren, ama hizkuntzak ere kontutan hartuz, munduan dauden erronkei pertsona integral moduan erantzuteko gai izango direnak.

Sortzen-Ikasbatuaz

 

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :