hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Lizarran PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Igandea, 2010(e)ko Maiatza(r)en 09-(e)an 14:46etan

Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal hiztun asko gara gaur egun Nafarroan,gero eta gehiago; euskara bizirik dago Nafarroan. Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola jokatzen ari den euskaldunon kontra, modu bereziki bortitzean azkenaldian: euskarazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz, Hezkuntza-sisteman euskara baztertuz, euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntza ezin urriagoak emanez, euskaltegiak itoaraziz, euskarazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz…

Euskara ahal duten une eta gune guztietan itotzeko ahalegin guztiak egiten ari da. Bigarren mailako herritar gisa tratatzen gaituzte euskaldunok. Baina Nafarroak euskal hiztunak behar ditu, aniztasunak aberasten gaituelako eta nafar gizartearen gehiengo zabalak hizkuntza bazterketarik nahi ez duelako. “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” bermatzea nahi dugu, iparraldean eta hegoaldean. Euskararen normalizaziora eramanen gaituzten baldintza berriak lortzeko, Nafar jendartearen babesa eta laguntza eskatzen dugu. Izan ere, gertatzen ari diren eraso larrien aurrean ez dugu geldi egoteko asmorik eta gutariko bakoitzak, gizarte eragileok, norbanakook zeregin zehatzak ditugu. Penagarria da Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako jarrera.

Ez dago gauza tristeagorik bere herritarren kontra ari den Gobernu bat baino. Euskaraz bizi nahi dugunok ez dugu egoera errazik izan aspaldi. Hala ere, jakin dugu indarrak batzen eta aurrera egiten. Hori da, hain justu, proposatzen duguna: batzea, eta aldarri egitea “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ”. Eta hori aldarrikatzera atera behar dugu kalera. Ideologia guztietako Nafar guzti-guztiei egin nahi diegu manifestaziora etortzeko deia, den-denei. Eta, jakina, Nafarroan euskara bizirik nahi duten lagun guztiei. Manifestazio honekin, gauzak beste modu batera egin daitezkeela eta egin behar direla aldarrikatzera aterako gara. Euskaraz bizi nahi dugu, bertakoa den hizkuntza erabiliz bizi nahi dugu, geure hizkuntzan bizi nahi dugu eta nahi hori ez da aldatuko. Dena errazagoa litzateke euskararen normalizaziorako pauso sendoak emango bagenitu baina, beste estatus juridiko bat, beste politika bat, behar da horretarako.

Bigarren mailako herritarrak izan nahi ez dugulako, euskarak eta euskaldunok Nafarroan arnasa behar dugulako, eta gizalegezkoa delako, aldarri egin dezagun guztiok batera: “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea ”. Maiatzaren 15ean manifestazioa egingo dugu Iruñean hori aldarrikatzeko.

 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle