hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Nafarroako ikastetxe publikoek larunbatean manifestatzeko deia luzatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Eskolak euskaldundu behar du!
Asteazkena, 2010(e)ko Maiatza(r)en 12-(e)an 21:18etan

Nafarroako D ereduko Hezkuntza publikoko 35 zuzendarik, 33 klaustrok, 24 eskola kontseiluk eta 47 Guraso Elkartek bat egin dute, Sortzen-Ikasbatuazen deiari jarriki, larunbata honetan Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidearen alde deituriko manifestaldiarekin. Hauxe da aurkeztutako testua:

Gaur, hemen, Nafarroako euskarazko irakaskuntza publikoko ordezkariak elkartu gara Sortzen Ikasbatuazek deituta Kontseiluak larunbata honetan, maiatzak 15, antolatutako manifestazioarekin bat egiteko. Orotara D ereduko 35 zuzendaritzek, 33 klaustrok, 24 eskola kontseiluk eta 47 Guraso Elkartek baino gehiagok gurekin bat egin dute dagoeneko, hementxe ditugun Lezaungo eskolako zuzendaria, Baztango herri eskola edo Iruñerriko hainbat eta hainbatena.

Bat egiteko arrazoiak aunitz dira, baina bereziki euskarazko irakaskuntza publikoak jasaten ari dituen murrizketen salaketak elkartu gaitu.

Lehenengo murrizketa euskaraz ikasteko eskubidearen zonifikazioan datza. Egun Nafar Gobernuak ezinezkoa egiten du gure herrialdeko auzo eta herri guztietan euskaraz ikastea, legeak eta logikak ahalbidetzen duen arren, Noaingo kasua adierazgarria delarik. Kasu honetan zonalde “ez” euskaldunean egonik ere, euskaraz ikastea posible da. Zergatik ez Mendigorrian, Lezaun edo Kortesen? Aipatzekoa da zonalde honetatik ere heldutako atxikimenduak, dozena zuzendaritzatik gora hain zuzen ere.

Beste murrizketa larri bat euskarazko murgiltze ereduari dagokiona da. Administrazioek trikimailu ezberdinak erabiliz hamarkadatan arrakasta ebaluatua izan duen eredua deskafeinatu nahi dute, langile ez euskaldunak sartuz, euskarari ordu lektiboak gutxituz, eskolaz kanpoko jarduerak erdara hutsean eginez…

Azkeneko murrizketak euskararekin baino, kalitatearekin lotuak daude: langileriaren ordezkapen gutxiago, eraikinen mantenimendu kaxkarragoa… eta hauek zuzenki euskarari eragiten ez badiote ere, euskarazko irakaskuntza publikoaren orain arteko jendartearen irudi baikorra deusestatzea du helburu, gure hizkuntzaren kontrako estrategia orokorraren beste atal bat izatea pentsarazten gaituelarik.

Honegatik guztiagatik, euskal jendarte guztiari deia zabaldu nahi diogu Kontseiluarekin bat larunbata 15ean eta hemendik aurrera gure hizkuntzaren aldeko ekimen guztietan parte hartzera egoera honi buelta eman arte.

 

Deialdiak

<<  Uztaila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
     1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle