"Hemos visto introducciones de algunos libros en las que se habla de España, Francia y Euskal Herria. Y eso no se puede admitir. Hasta ahora no había un requerimiento formal para que no utilizaran estos materiales, por lo tanto, no había incumplimiento. Sin embargo, a partir de ahora, sí que lo hay y si el próximo curso algún centro usa libros o materiales contrarios al currículo, se le abrirá expediente" - Carlos Pérez-Nievas, 2009ko martxoa
"Los Inspectores de Primera enseñanza, en las visitas que realicen, examinarán los libros de texto en las Escuelas, y si no estuviesen escritos en español o contuvieren doctrinas de tendencias contrarias a la unidad de la Patria, o contra las bases que constituyen el fundamento del régimen social, los harán retirar inmediatamente de manos de los niños y procederán a formar expediente al Maestro, suspendiéndole de empleo y medio sueldo y dando cuenta a V. E."Miguel Primo de Rivera. Real Orden del 13 de octubre de 1925.
Euskal Herriak Bere Eskolako kideok gertakari hau oso larria dela uste dugu. Nafarroako Gobernuak euskal kutsu duen edozeren aurka jokatzen duela badakigu. Ez dira berriak erasoak eta, bihar gure webgunean argitaratuko dugun bezala, orain mehatxu eta zentsurarekin doaz ikastetxeetara. Herri honen gehiengoak euskal eskola bat nahi duela, hizkuntzaz eta edukiz, estali nahi dute. Gure herria desagertarazi nahi dute, herritarren borondatearekin jokatu eta, garbitzaile txarrek egiten duten bezala arazoa alfonbraren azpian izkutatu nahi dute. Orain, gainera, euren gurutzadan, EAEko juje eta fiskalen laguntza dute.
Bada, ez dute lortuko! Gure herriaren gehiengoak Euskal Herria ikasi nahi du eta hala izaten jarraituko du ikastetxeetan. Euskal Curriculuma eraikitzen jarraituko dugulako eta ezin delako herri baten borondatearen kontrako ebazpenik egin.
Hezkuntza komunitateari, euskal jendarteari, deialdi berezi bat egin nahi diogu: martxoaren 13an Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzea baino egunez egun antolatu eta nahi eta behar dugun hezkuntza sistema eraiki dezan eskatu nahi diogu.
Inposaketen gainetik, Euskal Curriculuma eraikiko dugu!
Isabel Celaák adierazi duenez testu-liburuetatik "Euskal Herria" kontzeptua desagerrarazteko gurutzada martxan dago. Horrela EAEn zein Nafarroan dagoeneko Ipar Euskal Herrian bizi dugun egoera ikusiko dugu laster: Euskal Herriaren ukazioa, eskolaren bitartezko ikasleen desnazionalizatzea eta euskal kulturarekin amaitzea. Hau guztia salatzeko Durangoko euskal liburu eta diska azokan ekimena burutu dugu. Horretarako, Nafarroako hainbat ekimenetan agertu den "Super Español" eta "Isabel CelaA" deitu ditugu. Postu ezberdinetako arduradun zein langileei eta bertatik pasa ziren hainbat irakasleri eskuorria banatu zieten, "Euskal Herria" hitza zuten testu-liburuak eta, orohar, edozein euskarri, bistatik kentzeko eskatuz. Banatutako eskuorria eskuinan jaitsi daiteke.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Nafarroako Gobernuak Euskal Herria terminoa kendu nahi du testu-liburu, ikastetxe eta orohar edozein lekutik. Hau dela eta Euskal Herriak Bere Eskola, Ikasle Abertzaleak, Bai Euskal Herriari, Sortzen-Ikasbatuaz eta LABek testu bat adostu dugu ikastetxe eta herrietan banatzeko:
Europako sustrai zaharrenen jabe den herriari, bere sustraiak moztu eta desagerrarazteko temati jarraitzen dute betikoek.
Betikoek diogu, euskal nortasuna eta nazio identitatea behin eta berriz nahastu eta manipulatzeko saiakerak etenik ez duelako izan gure historian.
Gaur egun Nafarroa Garaiko administrazioaren kudeatzaile profesionalek setati dihardute euskal izatea bera agertu edo aldarrika lezakeen guztiaren aurka.
Bide horretan ulertu behar ditugu Nafarroa Garaian euskal identitatearen aurka daramaten gurutzada: Ikurriña eta euskal nortasun ikurrak legez kanporatu dituzte, gure hizkuntza nazionala den Euskara mugatu, baztertu eta diskriminaturik dute, olentzeroekin gertaturikoa edo eta San Fermin jaien harira antolaturiko egitarau herrikoiei ezarririko oztopoak... eta nola ez azkena: Ikastetxetako testu liburuetan Euskal Herria izenaren inguruko sasi ehiza.
Euskal Curriculumaren aldeko kanpainarekin jarraitzen dugu eta herrietan sinadurak biltzen jarraitzen dugu. Gainera unibertsitate eta ikastetxeetara ere hedatu dugu kanpaina, guztira 10.000 lortzeko erronkarekin. Dagoeneko 3.500 lortu ditugu... eman al duzu zurea?
Euskal Curriculumaren aldeko atxikimenduak biltzen jarraitzen dugu eta atzokoan Eskoriatzako HUHEZIn emandako prentsaurrekoa bide horretan ere kokatzen dugu. Hainbat ikaslek Euskal Curriculumaren Manifestuari atxikimendua emateaz gain etorkizuneko irakasle gisa Euskal Curriculuma aplikatzeko konpromisoak ere adierazi zuten. Guztira 400 atxikimendu eman dituzte eta Irakasle Eskolako 120 ikaslek euren konpromisoa adierazi zuten.
Euskal Curriculumaren aldeko kanpainarekin jarraitzen dugu eta herrietan sinadurak biltzen jarraitzen dugu. Gainera unibertsitate eta ikastetxeetara ere hedatu dugu kanpaina, guztira 10.000 lortzeko erronkarekin. Dagoeneko 3.000 lortu ditugu... eman al duzu zurea?