|
Plazara -
Euskal Curriculuma
|
|
Asteazkena, 2008(e)ko Ekaina(r)en 11-(e)an 00:08etan |
|
Egun eta hilabete asko pasa dira 2003an Euskal Curriculuma sortzeko prozesuari hasiera eman zitzaionetik. Prozesu honetan milaka izan dira modu zuzenean Curriculum hau sortu eta garatzeko lana egin dutenak, batzuk modu aktiboan, beste batzuk ekarpen xumeekin. Baina dagoeneko Europan ziuraski inoiz egin den Curriculumik parte-hartzaileenaren aurrean egongo gara.
Euskal Curriculuma aurkezteko garaia heldu da, beraz. Ekainaren 21ean, gozieko 11tan aurkezpen eta herriratze ekitaldia egongo da Donostiako Kursaalean. Euskal Herriak Bere Eskolatik guztiei bertaratzeko deia luzatu nahi dizuegu. Egun horretan Kursaaleko aretoa lepo bete behar dugu, Euskal Curriculuma herriarena delako, herriak garatu eta aplikatu beharko duelako. Zuk ere deialdi horrekin lagundu dezakezu. Alde batetik Euskal Curriculumaren ekitaldirako egin dugun kartel hau jaitsiz ( 610 Kb ) eta zure ikastetxe eta herrian jarriz. Bestetik ahalik eta jende gehien haraino eramanez. Guztion ardura da Euskal Curriculumak aurrera egitea.
|