hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Euskal Curriculumaren aldeko manifestua aurkeztu dugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Euskal Curriculuma
Asteartea, 2009(e)ko Urtarrila(r)en 13-(e)an 15:07etan

Euskal Curriculumaren aldeko manifestuaren aurkezpena, Koldo Mitxelena Kulturunean.Euskal Herriak Bere Eskolak, argi dauka herri honek curriculum propioa behar duela herri honetako belaunaldi berriak euskaldun gisa hezteko. Euskal Curriculumaren aplikazioaren ateetan aurkitzen garen honetan, beharrezkoa da jendartean Euskal Curriculumaren aldeko mugimendua piztea eta horretarako, zergatiak argi mahaigaineratu behar ditugu.
Oinarrizko Hezkuntza Akordioan jasotzen den bezala “euskal herritar orok Euskal Herriko curriculum propioaren arabera hezteko eskubidea du”. Zoritxarrez, frantziar eta espainiar gobernuak dira gure herriko curriculuma erabakitzen dutenak. Ondorioz, hiritar espainiar eta frantsesak sortzea da egungo curriculumen helburua eta horretarako, eskuartean dituzten bitarteko guztiak erabiltzen dituzte. Espainiar estatuaren kasuan, EAEko eta NFKko administrazioek curriculum dekretuen bidez %45a arautzeko eskumena duten arren, orain arte bezala azkenengo curriculum dekretuen moldaketarekin ez da sakoneko aldaketarik planteatzen. Bi administrazioek planteaturiko dekretuak lege espainiarraren segida besterik ez dira, nahiz eta batean eta bestean aldaketarik antzeman dezakegun: NFKan inongo makilaje gabe argi esaten dute bertako curriculuma espainiarraren segida argi eta garbia dela, aldiz, EAEko kasuan, beste behin ere abertzaletasunaren maskararekin apaindu nahi izan digute kontua, finean, betiko egoeran jarraituz. Beraz, beste behin ere gure eskubideak urratzen dizkigutela mahai gainean dugu.

ManifestuaBaina eskubidea izateaz gain, herri honetako belaunaldi berriak curriculum propioaren arabera heziak izateko nahia ere argia da. Horri erantzuteko hasi zen 2003. urtean Euskal Curriculuma sortzeko prozesua. Udalbiltza, Sortzen-Ikasbatuaz eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak sinatutako hitzarmenaren ondorioz,   herritarren eta hezkuntza komunitatearen partaidetza bermatu duen prozesuaren definizioari amaiera emateko tenorean aurkitzen da. Historian lehen aldiz, Euskal Herriko erreferentzia pedagogiko komuna izango den curriculuma izango dugu laister eskuartean: euskal ikasleei, euskaldun gisa, errealitatea kontzienteki ulertu eta eraldatzeko baliabideak emango dizkiena. Gainera, garrantzia berezia hartzen du loratzear den planteamendu pedagogikoak, izan ere, ez baitu hezkuntza ministerio batek egin. Euskal Curriculuma, herriak sortutako curriculuma da eta herriarena den heinean, herriari dagokio berau martxan jartzeko planteamendu oso bati ekitea.

Honetaz guztiaz gain, hasieran esan bezala, beharra ere azpimarratzea ezinbestekoa da. Herri honetako belaunaldi berriak euskaldun gisa hezteko dugun aukera bakarra da Euskal Curriculumaren arabera heztea. Jakin badakigun arren eta behin eta berriz azpimarratzen dugun bezala irakasle eta ikastetxe askoren borondatez izugarrizko lana egin izan dela eta egiten dela bide honetan, gure ustez erreferentzia pedagogiko komuna izatea ezinbestekoa da hezkuntzaren normalkuntzan urratsak emateko.

Egoera honakoa izanik, Euskal Herria erronka berri baten atarian aurkitzen dela esan genezake: Euskal Curriculumaren aplikazioa ardatz izango duen borroka. Bide horretan, Euskal Herriak Bere Eskolak argi dauka borroka hori aurrera eramateko beharrezko bultzada egin behar duela, bokazio horrekin sortu baitzen. Euskal Curriculumaren aldeko aldarrikapen soziala egiteaz gain, honen aplikaziorako testuinguru egokia sortzea da gure egitekoa. Eta horretara goaz! Horregatik, eta testuinguru egoki hori sortzera begira, beharrezkoa zaigu egun pairatzen dugun eskubide urraketa argi eta garbi ikustaraztea. Egoera gordina bizi dugu, baina borroka ezberdinen fruituek erakutsi ahal izan duten bezala, ekinaren ekinez lortu izan dugu eta lortuko dugu.

Horri erantzuteko, datozen bi hilabeteetan Euskal Curriculumaren aldeko eta curriculum inposatuak baztertzeko  dinamika jarriko dugu martxan. Dinamika oso baten atarian aurkitzen gara; herriz herri gure eskubideen aldarrikapena eginez eta hauen alde borrokatuz, Euskal Curriculumaren aldeko herri harresia eraikitzera goaz!

Dinamika aurrera eramateko tresna nagusia, atxikimenduak biltzeko erabiliko dugun manifestua izango da. 10.000 atxikimendu bildu nahi ditugu. 10.000 euskal herritarrek Euskal Curriculumaren aldeko hautua egingo dugu, hori baita momentu honetan gure eskubideen bermerako tresna bakarra. 10.000 euskal herritarrek, curriculum, eduki, irakasgai zein ebaluazio arrotzen inposaketa salatuko dugu, gure eskubideen urratzaile nagusiak baitira. 10.000 euskal herritarrek, euskal curriculuma aldarrikatuz eta borrokatuz, Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko konpromisoa berretsiko dugu.

Euskal Curriculumaren beharraren garrantziaz ohartarazi nahi dugu euskal jendartea. Orain arteko lanaren ibilbidearekin jarraituz (Euskal Curriculuma herriz herri dinamika, kaleratutako Euskal Herriko mapa historikoak...), urrats bat gehiago ematera goaz. Herriz herri hori ezagutzera emateko saioak antolatuz, aldarrikapena kaleratuz... Gure eskubideen jabe garela eta hauen bermerako tresna bakarra Euskal Curriculuma dela argi eta ozen aldarrikatuko dugu.
Baina eskubideen jabe baldin bagara ere, egunetik egunera eskubide hauen urraketa pairatzen dugula ere ozen esango dugu. Herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek, beraien curriculuma inposatzen digute. Horretarako bitarteko asko dituzte, izan testuliburuak, irakasgai inposatuak, ebaluazio sistema arrotzak... eta hauen salaketa egitea beharrezkoa izango da euskal curriculumaren aldeko borroka honetan.

Azkenik, ekimen eraikitzaileak ere egingo ditugu. Curriculum propioa izateak duen garrantzia herriz herri ezagutu dezagun, herriko curriculuma ere Euskal Curriculumaren parte dela sentitu dezagun.

Beraz, gaurtik hasita eta martxoaren erdialdera bitarte, herriz herri, auzoz auzo eta ikastetxez ikastetxe, kaleratu dugun manifestuari zuen atxikimendua ematera gonbidatzen zaituztegu. Horretarako, bi bide egongo dira: batetik, Euskal Herriak Bere Eskolako kideok, eskuragarri jarriko ditugun atxikimendu orrien bidez eta bestetik, gure webgunean (www.euskaleskola.org) zuen atxikimendua emanez.

Baina atxikimendua emateaz gain, txoko ezberdinetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko deia ere luzatu nahi dizuegu. Auzoz auzo erakutsi behar dugu gure eskubideen bermerako tresna den Euskal Curriculumak duen herri atxikimendua. Egunez egun eta herriz herri eraiki behar dugu egitasmo honen aldeko olatua: Euskal Curriculuma, Aldarrikatuz, Borrokatuz eta Eraikiz!!!

MANIFESTUA

Nazioarteko hainbat itunetan jasotzen denez, herri guztiek beraien hezkuntza izan eta antolatzeko eskubidea dute. Bide horretan, euskaldunok, Oinarrizko Hezkuntza Akordioan hezkuntza sistema nazionala antolatzeko eta egituratzeko eskubidea berretsi genuen. Hala:
1. Aldarrikatzen dut: euskal herritarrok euskal kultura, hizkuntza eta nortasunetik abiatzen den hezkuntza integrala jasotzeko eskubidea dugu. Hori bermatzeko tresna bakarra Euskal Herri osorako sorturiko Euskal Curriculuma da. Beronen sorrera txalotu eta honen aplikaziorako estrategia oso baten beharra plazaratzen dut.
2. Salatzen dut: herri gisa onartzen ez gaituzten bi estatuek gure eskoletan frantziar zein espainiar hiritar gisa heztera behartzen gaituzte. Curriculum, eduki, irakasgai eta ebaluazio arrotzen (selektibitatea eta baxoa, kasu) inposaketa dira eskubide urraketaren adibideak.
3. Nire konpromisoa: belaunaldi berriak euskaldun gisa hezi daitezen, Euskal Curriculumaren beharra aldarrikatuz eta borrokatuz,  Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntza bultzatuko dut.

SINATU

Euskal Herrian, 2009ko urtarrilaren 13an
 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle