hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

EAEko Auzitegi Nagusiak Nafarroa Euskal Herria dela irakastea debekatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Euskal Curriculuma
Asteazkena, 2010(e)ko Otsaila(r)en 03-(e)an 16:52etan

EAEko Auzitegi Nagusiak adierazi duenez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako curriculumean, Euskal Herriaz hitz egiteko “Euskal Herria” aipatzea ez da zilegi. Men egin diote, horrela, Nafarroako Gobernuak aurkeztu helegiteari.

Euskal Herriak Bere Eskolako kideok gertakari hau oso larria dela uste dugu. Nafarroako Gobernuak euskal kutsu duen edozeren aurka jokatzen duela badakigu. Ez dira berriak erasoak eta, bihar gure webgunean argitaratuko dugun bezala, orain mehatxu eta zentsurarekin doaz ikastetxeetara. Herri honen gehiengoak euskal eskola bat nahi duela, hizkuntzaz eta edukiz, estali nahi dute. Gure herria desagertarazi nahi dute, herritarren borondatearekin jokatu eta, garbitzaile txarrek egiten duten bezala arazoa alfonbraren azpian izkutatu nahi dute. Orain, gainera, euren gurutzadan, EAEko juje eta fiskalen laguntza dute.

Bada, ez dute lortuko! Gure herriaren gehiengoak Euskal Herria ikasi nahi du eta hala izaten jarraituko du ikastetxeetan. Euskal Curriculuma eraikitzen jarraituko dugulako eta ezin delako herri baten borondatearen kontrako ebazpenik egin.

Hezkuntza komunitateari, euskal jendarteari, deialdi berezi bat egin nahi diogu: martxoaren 13an Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzea baino egunez egun antolatu eta nahi eta behar dugun hezkuntza sistema eraiki dezan eskatu nahi diogu.

Inposaketen gainetik, Euskal Curriculuma eraikiko dugu!

 

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :