Gaurko honetan HD aitzakia hartuta bildu gara hemen. Urte asko daramagu modu batean edo bestean hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko lanean; urte asko mota guztitako erasoak jasaten, urte asko elkarlanean. Erasoen aurrean erantzun eta aldi berean Euskal Herriak herri gisa eta euskaldunok herritar gisa behar dugun Hezkuntza Sistema bat eraikitzeko tresna berriak sortu. Horixe da hezkuntza eragile ezberdinok etengabe egiten duguna. Baina azken hilabeteetan Hezkuntza Deialdia izeneko zerbait hasi da mugitzen gure artean. Eta zer da ba Hezkuntza Deialdia? Ba izenak berak dioen bezala, dei bat da; hezkuntza mundutik eragile eta norbanako ezberdinek hezkuntza munduari eta jendarte osoari egiten diogun deia. Estatu Espainola eta Frantsesa, beraien hezkuntza sistemak inposatzeaz gain, euskal hezkuntzaren aurkako eraso bizian ari dira azken aldian: euskara, euskal kultura eta nortasunaren aurkako gurutzada indartu dute. Alarma gorri guztiak piztuta daude, garaia da elkarrekin, guztiok batera, inposaketari, adoktrinamenduari eta uniformizazioari ezetz esateko. Eta ezetz esatearekin batera, elkarlanerako deia ere bada Hezkuntza Deialdia; gurea dena eraikitzeko, hainbeste amets eta hainbeste lan eman digun koloretako hezkuntza sistema propioa eraikitzeko.
Gaur Eibarren ospatu den Euskal Unibertsoa 09an Euskal Unibertsitatearen beharra azpimarratu dugu. Proiektu honetan urteak daramatza jende andana lanean, baita Euskal Herriak Bere Eskola ere. Unibertsitateetan Euskal Unibertsoaren bitartez egin dugu sozializazio lana eta aurten herrira, plazara, joateko apustua egin dugu. EHBEren iritziz herriaren egitasmoa den heinean herritik sortu behar da, herri bulkada beharrezkoa da. Eta Eibar aukeratu dugu, non eta Markeskoan, Udako Euskal Unibertsitatearen egoitza nagusian. Izan ere UEUk Euskal Unibertsitatearen eraikuntzan jokatutako papera goretsi eta txalotu nahi izan dugu.
Euskal Unibertsoa '09an esparru ezberdinak, jakintza-gai anitz eta ilusio asko jarri ditugu. Politikaz mintzatu gara, bai. Baita ekonomiaz ere. Osasunaz eta informatikaz, horiek ere politika baitira. Lurra eta zoruaren inguruan. Historia eta hezkuntzaz. Eta hezkuntzak duen paperaz. Eta hezkuntzatik egin beharreko lanaz ere. Eta kirola zein etorkizunaz. Guzti horren inguruan hitz egin behar baitu unibertsitate batek. Herritik jaio eta herriaren beharren arabera moldatuko den unibertsitate batean sinisten dugulako.
EU'09n 180 pertsona baino gehiagok parte hartu dugu. 85 pertsona egon gara ere bertso-bazkarian eta arratsaldean Zura, Asier Serrano eta Hudaltzainak ikusi ditugu. Kultura eta hezkuntza loturik doazelako. Tartean ikasle, irakasle, guraso, heldu, gaztetxo eta haurrak egon dira. Herriaren unibertsitatea guztiontzat delako. Bereziki azpimarratzekoa da adin ezberdinetako jendea egon izana, herriaren isla.
Unibertsitate proiektua badugu. Unibertsitate horren alde lanean bagara. Badugu, bagara, Euskal Unibertsitatea plazara.
Euskal Unibertsoa '09 izango da bihar eta dena prest dago Markeskoan. Hainbat hitzaldi, eztabaida eta mahainguru prestatu ditugu. Oso egun interesgarria izango da, goizetik hasi eta arratsalderaino. Eibarrera etortzea askoz interesgarriagoa bada ere lehenengo aldiz saiakera bat egingo dugu munduan zehar Euskal Unibertsoa bera barreiatzeko, eta horretarako WebTB bat sortu dugu. Hitzaldi guztiak ezin ditugu emititu, baina horietatik bi aukeratu ditugu eta hau izango da, beraz, gure telebistak bihar emango dituen saioak:
10:00etan "Euskal Herriaren erronkak XXI. mendean" mahaingurua. Bertan Arnaldo Otegi eta Luke Uribe-Etxebarriak hainbat galderei erantzungo diete, eztabaida interesgarri batean.
11:30tan ekitaldia eta atsedena.
12:00tan "Euskara 2.0 Ideia Tailerra" izango dugu. 5 blogari ezberdinek euren ideien berri emango digute.
Beraz Eibarrera etorri ezin baina interesa duen edonork http://www.euskaleskola.org helbidean ikusi ahal izango gaitu!
Zer?!? Oraindik zalantzan zaudela?!? Ez al dituzu nahikoa arrazoi Larunbatean Eibarrera joateko??
Hitzaldiak, tailerrak, kalejira, bertso bazkaria... zer gehiago behar duzu???
Zer?? Ez dakizula nola joan Eibarrera?? Beno, beno... hori baino aitzakia merkeagorik...! Hori bada arazoa, hementxe dituzue garraio aukera ezberdinak:
- Hiriburuetatik autobusak antolatu dira: Mesedez, autobusa erabiltzeko asmoa baduzue, abisatu e-mail horietara.
* BILBO (unileioa[a bildua]euskaleskola.org): 8:30etan Termibusen * GASTEIZ (unigasteiz[a bildua]euskaleskola.org): 8:15etan Filoko parkinean * IRUÑEA (uninup[a bildua]euskaleskola.org): 8:00etan Aularioan, unibertsitatean * DONOSTIA (uniibaeta[a bildua]euskaleskola.org): 8:15etan Aularioan, unibertsitatean
- Pesa autobusak: Gipuzkoa, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Nafarroako beste herri asko,... begiratu ongi datorkizuna! www.pesa.net -en
- Lurraldebus: www.lurraldebus.net
- Euskotren (trena): Gipuzkoa eta Bizkaiatik (Donostiatik-Bilboraino eta Bilbotik-Donostira doan trena): begiratu hemen
Osasunak kezka handiak sortzen ditu gaur egun, eta etorkizunean ere sortuko ditu. Osasun Zientziak ikertzeak garrantzi handia du unibertsitate batean, eta Euskal Unibertsitateak ere landu beharko du. Beste guztietan bezala bi saio lotu ditugu:
10:00-11:30 Goi mailako kirol prestakuntza. Hizlariak: Iñaki Arratibel eta Igor Gutierrez. Goi mailako kirolarien gainean itzal handi batek hegan egiten du azken urte hauetan: dopinga. Baina kirol prestakuntzan beste hainbat faktore sartzen dira, eta goi-mailako kirolariek lan gogorra egiten dute leihan aritzeko. Honen inguruan hitz egingo dute Iñaki Arratibel medikuak eta Igor Gutierrez pilotariak eta entrenatzaileak.
12:00-13:30 Osasunaren autogestioa. Hizlaria: Itziar Larrañaga. Badaude osasuna autogestionatu daitekeela proposatzen duten hainbat mediku eta talde. Itziar Larrañaga Sumendiko kideak honen inguruan hitz egingo digu. Horretarako, medizina ofizialak eta alternatiboek dituzten proposamenak aipatuko ditu.