hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Unibertsitatearen gaineko prentsaurrekoa burutu dugu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Ostirala, 2008(e)ko Uztaila(r)en 04-(e)an 16:03etan

Iruñeako prentsaurrekoaUrtero bezala, Euskal Herrian dauden unibertsitate ezberdinek, udako ikastaroak eskaini dituzte ikasturtean zehar egindako lanari segida emanez. Segida emanez, euskaldunon hezkuntza eskubideen zapalkuntza bere horretan irauten duelako udako ikastaro guzti hauetan ere. Ikasturte osoan zehar salatu ditugu egungo unibertsitateetan ematen diren eskubide urraketak eta Euskal Herriaren beharrei erantzuteko dituzten egiturazko mugak: euskaraz ikasi, bizi eta lan egiteko ezintasuna, demokrazia eta unibertsitarioen parte hartzerik eza, euskal unibertsitarioen hitzaren ukapena, indar polizialen presentzia eta kontrol soziala campusetan, merkatuko interes ekonomikoei erantzuten dioten ikerketak zein ikasketa planak...

Aipatu udako ikastaroetan, argi eta garbi azaltzen zaizkigu eskubide urraketa eta egiturazko muga guzti horiek. Bereziki, hizkuntza mailan agertzen zaizkigun eskubide urraketak salatu nahi ditugu gaurkoan. Ikastaro hauetan euskararen presentzia hutsaren hurrena da. Lotsagarria da unibertsitate ezberdinek eskaintzen duten egitarau zabalean euskarazko ikastaroak zerbait anekdotikoa izatea. UPV-k esaterako, hogeita zazpi ikastaro ezberdin eskaintzen ditu. Horietatik soilik lau dira euskaraz, hogeita bi gazteleraz eta bakarra elebiduna. Hau al da unibertsitatea euskaldunduko omen duen euskara plan gidariaren neurrietariko bat?

Bestelako unibertsitateen eskaintzan ere hantzeko egoera pairatzen dugu. UPNA-n esaterako, gaztelera nagusi izateaz gain, tarte gehiago eskaintzen zaio atzerriko hizkuntza den ingelesari gure herriko hizkuntza den euskarari baino. Guzti hau ikasturte osoan pairatzen den hizkuntza eskubideen zapalkuntzaren adierazgarri da.

 

Argi dago, egun, ez dagoela hizkuntza eskubideak bermatuko dituen unibertsitaterik; non euskaraz ikasi zein lan egitea posible izango den. Ez dago euskal hiztun komunitatea egituratzen lagunduko duen unibertsitaterik, ez eta gure herriaren euskalduntzean lagunduko duenik ere. Nola lagunduko dute ba bide horretan, goi mailako hezkuntzan zein ikerkuntzan euskararen presentzia folklorismora mugatzen duten unibertsitate batzuek?

Honen aurrean, Euskal Herriak, euskalduntzean zein euskal hiztunen komunitatearen egituratzean lan egingo duen bestelako unibertsitate bat behar du; euskaraz funtzionatuko duen unibertsitate bat. Alegia, euskararen alma materra izango den unibertsitatea.

Egoera ikusirik, eta egun goi mailako hezkuntzan ematen diren hezkuntza eskubide ezberdinen urraketak aintzat harturik; bestelako unibertsitate baten bidean lan egiteko garaia da. Euskal Herriak bestelako unibertsitate bat behar du, egungo unibertsitateen egiturazko mugak gaindituko dituena: unibertsitate euskalduna, nazionala, herritarra, demokratikoa eta parte hartzailea, eta egungo zein etorkizuneko Euskal Herriaren beharrei erantzungo diena: hots, EUSKAL UNIBERTSITATEA.
Urteak daramatza herri honek unibertsitate propio bat aldarrikatzen eta horren alde lanean. Euskal Herriak Bere Eskolak ere, hezkuntzako herri eragile gisa, aldarrikapen hori bere magalean hartu eta horren alde borrokatu da.
Eta urteetako lanaren ondoren, inoiz baino gertuago dugu Euskal Unibertsitatea.

Bide horretan, azkeneko egunotan berri pozgarria jaso dugu. Larunbatean Euskal Unibertsitatea sortzea helburu duen fundazioa aurkeztu zen. Zorionak eta eskerrik beroenak, Euskal Unibertsitatea sortzeko konpromisoa hartu eta fundazioa osatu duzuen guztiei. Herriaren urteetako aldarrikapenari erantzunez, herri jakintza herriarentzat sortuko duen unibertsitatea eskuartean dugu.
Egunez egun, Euskal Herriak hezkuntza sistema propio baten aldeko pauso sendoak ematen ari da. Ekainaren 21ean Euskal Curriculuma aurkeztu zen herritarren aurrean. Aurreko larunbatean Euskal Unibertsitatea sortzea helburu duen fundazioa. Biak ala biak dira Hezkuntza Sistema Nazional baten ardatz nagusietarikoak. Eskolatik hasi eta unibertsitateraino Euskal Herriak bere biziraupen eta garapenerako behar duen hezkuntza sistemaren eraikuntzan urrats sendoak eman dira aurtengo ikasturtean. Bide horretan lanean jarraitzeko deia luzatzen diogu euskal ikasle, irakasle, guraso zein langile orori; herritik eraikiko baitugu eskola zein unibertsitate herritarra. Gure esku dago. Ekin lanari!!!

Euskal Herriak Bere Eskola
Iruñean, 2008ko uztailaren 4ean

 

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :