|
Plazara
|
|
Osteguna, 2008(e)ko Azaroa(r)en 27-(e)an 12:28etan |
|
"Campusak larru gorritan" dinamikaren baitan Adierazpen Artistikoen lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketa honetako diziplinetako bat "Arte Plastikoak" izango da.
Diziplina honetan margolan, eskulturak, maketak, argazkiak, ordenagailu bidezko diseinua... izan daiteke; edozein materialez sortua eta edozein estilokoa. Hala ere egiten dena egiten dela formatu digitalean igorri beharko da. Eskultura eta maketen kasuan angelu ezberdinetatik hartu daitezke irudi hauek. Edonola ere lan guztiak cc-by-sa lizentziarekin argitaratu ahal izango dira.
Irudi horiek bidaltzeko epea Urtarrilaren 31a izango da eta gero Otsailaren 28ra arte egongo da bozketa egin ahal izateko.
Irudiak guri helarazteko campusaklarrugorritan[a bildua]euskaleskola.org helbidea erabili beharko duzue. Gaiaren atalean "Arte Plastikoak" jarriko duzue. Ondoren guk argazkiak.org helbidera igoko ditugu eta gure webgunean ere galeria bat eratzen joango gara. Anima zaitezte!
|