hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Unibertsitate euskaldun, herritarra eta parte-hartzailea aldarrikatu dugu Leioan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteazkena, 2010(e)ko Martxoa(r)en 10-(e)an 16:20etan

HD-Uni

Gaurko honetan HD aitzakia hartuta bildu gara hemen. Urte asko daramagu modu batean edo bestean hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko lanean; urte asko mota guztitako erasoak jasaten, urte asko elkarlanean. Erasoen aurrean erantzun eta aldi berean Euskal Herriak herri gisa eta euskaldunok herritar gisa behar dugun Hezkuntza Sistema bat eraikitzeko tresna berriak sortu. Horixe da hezkuntza eragile ezberdinok etengabe egiten duguna. Baina azken hilabeteetan Hezkuntza Deialdia izeneko zerbait hasi da mugitzen gure artean. Eta zer da ba Hezkuntza Deialdia? Ba izenak berak dioen bezala, dei bat da; hezkuntza mundutik eragile eta norbanako ezberdinek hezkuntza munduari eta jendarte osoari egiten diogun deia. Estatu Espainola eta Frantsesa, beraien hezkuntza sistemak inposatzeaz gain, euskal hezkuntzaren aurkako eraso bizian ari dira azken aldian: euskara, euskal kultura eta nortasunaren aurkako gurutzada indartu dute. Alarma gorri guztiak piztuta daude, garaia da elkarrekin, guztiok batera, inposaketari, adoktrinamenduari eta uniformizazioari ezetz esateko. Eta ezetz esatearekin batera, elkarlanerako deia ere bada Hezkuntza Deialdia; gurea dena eraikitzeko, hainbeste amets eta hainbeste lan eman digun koloretako hezkuntza sistema propioa eraikitzeko.


Eta hezkuntzaren aurkako erasoaldi honetan, gure ustez, unibertsitatea ez da salbuespen bat. Unibertsitatetik ere asko daukagu esateko eraiki nahi dugun Hezkuntza Sistema Nazionalaren inguruan. Gaur egun Euskal Herri luze-zabalean aurki ditzakegun unbiertsitate ezberdinek ez dietelako bertako ikasle, irakasle, ikerlari edo langileen beharrei erantzuten; ezta Euskal Herriaren beharrei ere.  Horregatik, unibertsitatetik ere badaukagu zeresana.
Hezkuntzaren aurkako erasoen zurrunbilo honetan unibertsitatea ez da inondik inora oasi bat. Gaur egun euskaldunok ez dugu berezko unibertsitaterik eta zatiketa administratiboan oinarrituriko unibertsitate espainol eta frantsesak inposatzen dizkigute. Horrez gain, momentu honetan goitik behera inposaturiko Goi mailako Hezkuntzaren Erreforman sartu gaituzte. Horregatik, unibertsitate komunitate osoari Hezkuntza Deialdia egiten diogu, garaia da guztiok batera inposaketari eta eredu arrotzei ezetz esateko:

  • EZ Euskaraz ikasi, irakatsi, ikertu eta bizitzeko eskubidea bermatzen ez duen unibertsitateari
  • EZ Herriari bizkarra emanez diharduen unibertsitateari
  • EZ Unibertsitate komunitatearen parte hartze parekatua bermatzen ez duen unibertsitate antidemokratikoari
  • EZ Goi mailako hezkuntza eta ikerketaren merkantilizazioari
  • EZ Unibertsitate erreformen inposaketari
  • EZ Estatuen eta interes ekonomiko-enpresarialen mesedetan diharduen unibertsitateari
  • EZ Gure herria ezagutzen ez duen unibertsitateari

Hemen gure aurrean ikus dezakegun bezala, ezetz esatearekin batera garaia da elkarlanean gurea dena eraikitzen hasteko, koloretako unibertsitate propioa guztion artean eraikiko dugulako. Argi daukagu zer nolako unibertsitatea nahi dugun, hortxe daukazue:

  • Euskara oinarri eta ardatz izango duen unibertsitate eleanitza
  • Jendartearen parte hartzearen sustatzailea izango den eta herriaren zerbitzura egongo den unibertsitatea
  • Euskal Herriaren biziraupen eta garapenean lagunduko duen unibertsitatea
  • Unibertsitateko sektore ezberdinen parte hartze demokratikoa bermatuko duen unibertsitate herritarra
  • Euskal Herriaren behar formatiboak aseko dituen unibertsitatea
  • Bestelako Euskal Herri eta jendarte bat eraikitzeari begira egongo den ikerketa garatuko duen unibertsitatea
  • Euskal Herritik mundura begiratuko duen unibertsitatea

Gauzak horrela, unibertsitatean pairatzen dugun inposaketari erantzuteko eta Euskal Herriak behar duen Unibertsitatea eraikitzeko mobilizatzeko deia egiten dizuegu unibertsitario guztioi. Sailez sail, fakultatez fakultate, inposaketari erantzunez eta gurea dena eraikiz.  Baina denok batera erantzun zabal eta indartsua emateko garaia ere badenez, Larunbat honetarako jarria dagoen hitzordua gogora arazi nahi dizuegu: Larunbat honetan, arratsaldeko 17:30etan manifa nazionala Bilbon Arriagatik abiatuta.
 

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :