Eguraldi kaxkarrak ilundu du Ibaialde ikastolaren aldeko jaia

Ez dute zortea lagun izan Ibaialde Ikastolako kideek pasa den igandean ospatutako jaialdian. Lodosako ikastolak bizi duen egoera larria dela-eta, 25. urteurrena ospatzeko behar zukeen jaia, bizirauteko laguntza eskaera bihurtu zen azkenean. Baina, esan bezala, zortea ere ez zuten aldeko izan eta eguraldi kaxkarraren ondorioz jaialdira ez zen espero bezainbeste jende gerturatu.

 

Gehiago irakurri...
 
Matrikulazio kanpainan, euskarazko ereduaren alde!

Euskal Herrian, derrigorrezko hezkuntza-aldia amaitzen duen orok euskaraz ondo moldatzeko gai izan behar luke; euskara izanik Euskal Herriko hizkuntza, hezkuntzaren bidez gaitasun hori eskuratu behar luke euskal herritar orok. Hainbatetan aipatu ditugun ikerketen arabera, gaur egun existitzen diren ereduen artean D eredua da ikasleen euskalduntzea bermatzen duen bakarra (honek ere hutsuneak dituen arren). Euskal Herriak eta euskarak benetan euskaldunduko duen eskola behar du, ereduen sistemaren gainetik, hori da benetan behar duguna.

Gehiago irakurri...
 
Eskola euskaldun eta burujabea aldarrikatuko du EHEk otsailaren 3an

Eskola euskaldunaren aldeko aldarria UPNren egoitzaren aurreraino eramango du Euskal Herrian Euskarazek datorren ostiralean, otsailaren 3an. Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea! lemapean elkarretaratzea egingo dute AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen-Ikasbatuazen babesarekin.

 

Gehiago irakurri...
 
Lodosako ikastola larri dago, eta Ikastolen Elkarteak dirua biltzeko kanpaina bat hasi du

BERRIAtik hartutako albistea:

«Muturreko gabezia ekonomikoan». Halaxe dago Lodosako Ibaialde ikastola (Nafarroa). Urte hauetan, Nafarroako ikastolak aritu dira hari laguntzen. «Isilean, lan handia egin da. Baina elkartasun kutxa amaitua dago», dio Pello Mariñelarenak, Nafarroako ikastolen zuzendariak. Egoeraren larritasuna ikusita, Ikastolen Elkarteak laguntza kanpaina bat jarri du abian. Ekimen horren lehen urratsa Ikastolen Elkarteak berak egingo du, ostegunean, Euro bat, marrazki bat egitasmoaren bidez. Egun horretan, ikastoletako ikasle bakoitzak euro bateko ekarpena egingo du Ibaialde ikastolaren alde.

Gehiago irakurri...
 
Nafarroako hainbat eragilek D ereduan matrikulatzeko deialdia egin dute

2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasterar dela-eta, Euskal Kultur Erakundeak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz -ek eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak agerraldia egin zuten pasa den astean, guraso nafarrak beren umeak D ereduan matrikulatzera animatuz.

Gehiago irakurri...
 
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

HasieraAurrekoa12345HurrengoaAmaiera

2012/02/02 + Gehiago irakurriHerriakSeaska prest da Baxoko azterketak oztopatzeko azterketa hori euskaraz izan dadin lortzeko

article thumbnail

Kazeta.info-tik hartutako albistea: 200 lagun inguru bildu dira gaur eguerdian baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan eginiko elkarretaratzean. Mobilizazioa Seaskak deitu du Bernat Etxepare lizeoko ikasleek emandako urratsa sostengatuz. Iaz bezala aurten ere baxoa euskaraz pasatzeko paradarik ez dute Seaskako lizeotarrek. Mobilizazioan nabarmendu dutenez, frantses legea ez da oztopo, berez frantsesa ez den beste hizkuntza batean azterketak egiteko aukera ematen duelako legeak. Berez, "nahikeria politikoa aski dela" eskubide hori bermatzeko nabarmendu du Seaskak euska [ ... ]


2012/02/02 + Gehiago irakurriHerriakIbaiondoko mila haur eta gazte baino gehiagok ez dute inguruan ikasteko plazarik

article thumbnail

Bilboko Elkartzenen webgunetik hartutako albistea: Eusko Jaurlaritzari kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko eta eskola mapa berraztertzeko eskatu dio auzokide eta irakasleek sortutako plataformak. Iaz 2 eta 5 urte bitarteko 100 haur baino gehiago tokirik gabe geratu ziren Miribillan. Arazo larri dute Ibaiondo barrutiko haur eta gazteen gurasoek. Izan ere, barrutia osatzen duten auzoetako biztanle kopuruak gora egin du nabarmen azken urteotan, eskola publikoak eskaintzen duen plaza kopuruak, baina, bere horretan jarraitzen du. Ondorioz, mila haur eta gazte baino gehiagok ez dute auzoko  [ ... ]


2012/02/02 + Gehiago irakurriHerriakEuskarazko haur eskolaren aldeko silleten kalejiraren bideoa

article thumbnail

Orain dela egun batzuk kontatu genuen Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformak deituta dozenaga gurasok protesta egin zutela Iruñeko kaleetan "Silleten kalejira" izeneko ekimenaren baitan. Hona hemen ekimen horren bideo bat:


2012/01/31 + Gehiago irakurriHerriakLizarran murrizketen aurka protesta egin dute

article thumbnail

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak salatzeko protesta egin zuten atzo Lizarrako institutuko ikasleek, Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcina eta Hezkuntza kontseilari Jose Iribas eraikin berria inauguratzera joan zirenean. Lizarrako Ikasle Abertzaleakek deituta, kontzentrazioa burutu zuten eta, ikasleek salatu dutenaren arabera, poliziaren presentzia ikaragarria izan zen. Protestari buruzko informazio eta argazki gehiago, Iruñerriako Ikasle Abertzaleaken bogean.


2012/01/24 + Gehiago irakurriHerriakD eredua aldarri, festa giroan

article thumbnail

BERRIAtik hartutako albistea: Ermitaberri ikastetxe publikoak eta guraso elkarteak antolatuta, D ereduaren aldeko festa egin zuten atzo Burlatan (Nafarroa). Bertan, Nafarroako guraso guztiek seme-alabak eredu horretan matrikulatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste. Jai giroan egin zuten aldarrikapena guraso, ikasle eta irakasleek, egitarau betea prest baitzuten horretarako. Haurrentzako tailerrak, txistorra eta txokolate jatea eta buruhandien kalejira izan ziren, besteak beste, goiz osoan.


Aurreko albisteak