hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean... hartu hitza! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteazkena, 2008(e)ko Urtarrila(r)en 30-(e)an 17:39etan

Hartu hitza!Gaur istilu larriak egon dira berriro ere Leioako Campusean. Ez dugu baloratuko istilu hauetan gertatu dena, baizik eta istiluk eurak nondik sortzen diren salatu nahi dugu.

UPVk gaur Bolognaren aurka dauden ikasleak zigortzeko arautegi berria onartu du. Aurreko hilabetean berdina egiten saiatu ziren eta ikasleek klaustroa eten zuen. Gaur egin behar zuten bilerarako neurriak hartuko zituztela esan zuten, eta hala egin dute. Berriro ere polizia egon da campusean eta, larriagoa dena, pertsona armatuak egon dira bozkatze bat egin behar zen leku batean.

Baina nondik dator iskanbila guzti hau? Iskanbila hitza eta erabakia ukatzetik dator. Perez errektoretzan dagoenetik hainbat fase ezberdin izan ditu. Hasieran Bologna Prozesua isilpean inposatzen saiatu zen. Baina ikasleek eginiko lana dela eta Bologna ezin izan zen modu zuzenean inposatu eta informazio-kontrainformazio prozesu batean sartu ziren, informazio kontrajarriak emanez. Baina ez zen informazio horren ondorioz inongo eztabaidarik egin, hau da, berdin zion batzuek kontrako iritzia eta bestek aldekoa izatea, ez baitzegoen inongo erabakirik hartzeko aukerarik ematen. Orain UPV espiral errepresibo batean sartu da eta inposaketa baino ez du ezagutzen. Bologna Prozesua gehiengoaren nahiaren gainetik bada ere inposatu beharra dago… eta urduritasun horretatik dator gaur hartu behar zen erabakia, eta gaur poliziaren presentzia ere.

Hau aztertu ondoren beste erreflexio bat egiteko garaia ere heldu da. Zein legitimitaterekin hartzen ditu erabakiak UPVk? Gaur deituta zegoen klaustroan ez dago demokraziarik, hau Frankoren garaian bezala, organikoa delako. Klaustroan ordezkapena ez da zuzena, estamentuka baizik eta gutxi batzuek ordezkapen askoz handiagoa dute gehiengoak baino. Hori dela eta Klaustroak ez du benetan Unibertsitatearen nahia ordezkatzen eta bertan hartutako erabakiak ezin dira kontsideratu benetako hitza gisa. Baina hori hitza dela onartuko bagenu ere gaurko gertaera are eta kezkagarriagoa da:

  • Gaurko klaustroan 100 bat bozka baino ez dira egon, hau da, erabakia quorumik gabe hartu dute. Klaustroa 300 kidek osatzen dute eta bertara 100 baino ez dira agertu, %33a! Zein legerekin har daiteke horrelako erabaki bat hain jende gutxirekin?
  • Gaurko klaustroan ikasleak bortizki kanporatuak izan dira, euren bozka eskubidea zapalduz. Hau da, bertaratu diren batzuk ezin izan dute bozkatu, klaustralak izan arren kaleratu dituztelako.
  • Gaurko klaustroan ezin zen bozka askatasunez egin, poliziak baitzeuden GELAREN BARRUAN, armaturik. Munduko inongo demokrazian ez da armak dituen inor ikusi bozketa bat egin behar den lekuan.
  • Gaurko klaustroan Iñako Perez, Iñaki Goirizelaia edo Petxo Idoiagaren aginduz (nor izan den demostratu beharko litzateke) Ertzaintzako kideek borra-luzagarriak erabili dituzte.


Hau guzti hau salatu ondoren, Euskal Herriak Bere Eskolaren iritziz gatazka hau konpondu behar dela uste dugu. Ezin dugu bere komunitatearen iritziak haintzat hartzen ez dituen unibertsitate bat egotea baimendu. Unibertsitatean etorkizuneko hiritar eta herritarrak sortzen badira ezin da inposaketan oinarritu… ez bada hori behintzat sortu nahi dugun jendarte mota.
Euskal Herriak Bere Eskolak guzti honen konponbidea unibertsitateari hitza ematean datzala uste du. Eta hitza eman ondoren guztien artean erabakiak hartu eta Euskal Herriak behar duen unibertsitatea eraiki. 

 

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :