hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


PP-PSE hitzarmena: orain inoiz baino gehiago HSN eraikitzera! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Osteguna, 2009(e)ko Apirila(r)en 02-(e)an 17:17etan
Ibai Redondo eta Edurne Larrañagak eskainitako prentsaurrekoaAzken asteotan komunikabideetan asko ari da hitz egiten hezkuntzaz, bereziki EAEko hauteskundeen ondoren, PSE-PP paktuaren puntu nagusietakoa hau delako. Bi alderdi espainol nazionalista hauek EAEn gobernatzeko egin duten paktuak asko kezkatzen gaitu eta hezkuntzak herria eraki edo suntsitzeko duen garrantzia azpimarratu besterik ez du egiten. Orain arte, bigarren planoan izkutatu nahi izan badute ere, hezkuntzaz egiten duten erabilpen eta manipulazioa agerian geratzen ari da egunotan, aurrez Nafarroan, Lapurdi, Behe Nafarroan eta Zuberoan ikusi dugun bezala.

Lehenik eta behin, marko juridiko politikoa mantendu eta egonkortzeko paktua dela esan dute, Espainiar Konstituzioa eta Gernikako Estatutuaren balioa berretsiz. Segidan, hezkuntzarako dituzten intentzioak azpimarratu dituzte:

1.“Hizkuntza nagusia aukeratzeko eskubidea”. Guraso orok, euskara edo gaztelera ardatz duen hizkuntza eredua aukeratzeko omen duen eskubidea bermatuko dute, ingelerari ere garrantzi berezia emanez. Hau euskarari egiten zaion iruzur eta eraso garbia da. Dena den, ez du egoera askorik aldatzen, orain arte ere hizkuntza nagusia aukeratzeko “eskubidea” izan baitute gurasoek. Hori bai, hizkuntza nagusitzat gaztelera aukeratu dutenek, beraien haurrak euskara ez ezagutzera kondenatu dituzte. Gure uste apalean, ikasleek euskara ezagutzeko eskubidea dute eta horretarako bidea euskara ardatz duen hizkuntza eredu bakarra aplikatzea da. Ez dago aditua izan beharrik, orain arte euskara eta gaztelera ezagutzeko eskubidea bermatu duen eredu bakarra D eredua dela jakiteko, nahiz eta ingurune erdaldunetan kasu askotan aski ez izan.
Bestalde, denborak esango duen arren, Nafarroan gertatzen ari den bezala, D eredua desagertzeko arriskua ikusten dugu. Hau da, hitzez hitz, proposatzen duten eredu hiru-eledun horretan, euskarazko orduen kaltetan ingelez eta gaztelerazkoak gehitzeko amarrua dagoela salatu nahi dugu. Paradoxikoa izango da, baina egoerari aurre egiten ez badiogu, euskara hirugarren mailako hizkuntza bihurtzeko arriskua dagoela esan genezake, bai eskolan, bai eta jendartean ere, euskara gaztelera eta ingeleraren azpitik geldituz. Edo ez al da hori gertatzen administrazio publikoko postu askotan? Ez al zaio euskarari garrantzi gutxiago ematen gaztelera eta ingelerari baino? Honen erakusgarri da, EAEko administrazioko buruak, lehendakari berria izango denak, Patxi Lopezek bertako hizkuntza ez ezagutzea, hau eskandalua da, baina ez da EAEn gertatzen den lehen aldia! Bestetik sintomatikoa iruditzen zaigu Arantza Quiroga, Mahaiko presidente berriak euskaraz ez jakitea, are eta gehiago PPk berak hizkuntzaren ez-jakintasunaren apologia egiten duenean.

2.“Curriculum dekretua bertan behera utzi”. Badirudi ETBko eguraldi mapetatik Nafarroa, Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoa kendu nahi dutela. Ikastetxeetan ere gauza bera egitea proposatzen ari dira, curriculumetik ( ondoren testuliburuak eta material didaktikoa egiteko erabiltzen den erreferente pedagogikotik) Euskal Herriko mapa eta Euskal Herria kontzeptua bera ezabatzea nahi dute.

Dena den, curriculumaren kasuan ez dute lan gehiegi egiteko. Curriculumaren ardatzak eta edukien %55 Madrilen erabaki dira gaur arte, gainera, EAEko Hezkuntza Sailak onarturiko azken curriculum dekretuan, Euskal Herria hitza agertzen den kasu gutxi horietan ez die 7 herrialdeei erreferentzia egiten, oro har, 3 herrialdeei buruzko historia edo geografia ikasten baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Dena den, argi dago, PSEk eta PPk sinatu berri duten paktua euskara, euskal kultura eta identitatearen aurkako eraso gogorra dela, genuen panorama eskaxa oraindik eta gehiago okertzeko arriskua areagotuz.

3
. Bestetik iragarri dutenez Tontxu Camposek onartutako hainbat dekretu bertan behera utziko dituzte. EHBEk dekretu horiek gogor salatu zituen, ez baitituzte Euskal Herriak dituen beharrak asetzen. Baina horiek ezabatzeak atzerapauso bat suposatzen dute. Eta bi gauza erakusten dizkigute: lehenengoa akordiorik gabe eginiko dekretuak atzera botatzea zein erraza den. Bigarrena hezkuntzan oraindik orain Madrilen esku jarraitzen dugula eta euskaldunok mende laurden honetan ez ditugula inon garatu gure erabakiak hartzeko metodorik.

Egoera honen aurrean Euskal Herriak Bere Eskolak bi deialdi egin nahi ditu. Batetik, hezkuntzako eragile eta norbanakoei, Euskal Herri osoan agintariek osatu duten fronte espainiarzale eta frantseszalearen aurrean ez kikiltzeko; aitzitik, zutitu, elkartu eta hezkuntza sistema nazionalerantz pausua bizkortu behar dugu. Bestetik, PSE eta PPko buruzagiei, EHBEko kideak eta hezkuntzako gehiengoa aurrez aurre izango gaituztela jakinarazi nahi diegu, eskola euskalduna eraikiz, euskal curriculuma aplikatuz eta Euskal Unibertsitatea eginez.

Ildo honetan, hurrengo asteotan, erasoei aurre egin eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko ekimen berria abiaraziko dugula jakinarazi nahi diogu euskal jendarteari. Euskal Herriak eta hezkuntzak aldaketa sakonak behar ditu, baina ez espainolek gidatuko duten aldaketa. Hezkuntzan Hezkuntza Sistema Nazionala burujabetza da!

Euskal Herriak Bere Eskola
2009ko apirilaren 1ean
 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :