hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Hezkuntza Sistema Nazionala... aldarrikatu, borrokatu, eraiki PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteazkena, 2009(e)ko Maiatza(r)en 06-(e)an 13:25etan
Euskal Curriculumaren alde, GasteizenJakin badakigu XXI.mendean herri bat, nazio bat izan eta bere garapena lortzeko hezkuntza ezinbesteko tresna dela. Gai honetan ere, Euskal Herria ez da irla bat, gure herriak XXI.mendean bizi-irauteko eta bere garapen osoa lor dezan hezkuntzan erabakitzeko ahalmena izan behar du, Hezkuntza Sistema Nazionala eta burujabea behar du..

Zoritxarrez atzo ez genuen hezkuntza sistema propiorik, eta gaur instituzioen buruan daudenetako batzuk aldatuta ere, gure herriarentzat hezkuntza sistema propioa eraikitzeari uko egiten badiote berdinetan jarraituko dugu. Eta berdinetan gaude, gure herriko belaunaldi berriak ez dira euskaldun bezala heziak, inposaketan hezitako belaunaldi berriak ateratzen dira gure eskoletatik: frantsesa eta gaztelera ( lurraldearen arabera) derrigorrez ikasi beharreko hizkuntzak dira ( orain ingelera ere bai), aldiz, gure herriko hizkuntza, euskara, kasurik onenetan aukerazkoa da; ikastetxeetan zer eta nola ikasi Frantzia eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak erabakitzen du, beraien hezkuntza programa eta curriculumaren bidez; unibertsitateak, Euskal Herria eta bertako herritarren beharrak asetzera baino, Espainia eta Frantziako multinazionalen mesedetara ari dira antolatzen, modu antidemokratikoan ( eztabaidari eta komunitate unibertsitarioak erabakitzeari uko eginez) eta beraien hizkuntzetan noski ( Frantsesez, Gazteleraz eta nazioarteko hizkuntzan, ingelesez). Haur eskolatik unibertsitatera euskal ikasle, irakasle, guraso eta azken finean herritarrek, hezkuntza sistema arrotzen inposaketa pairatu behar izan dute, belaunaldiz belaunaldi eta baita gaur egun ere, funtsean gauzak ez dira aldatu.

Testuingu honetan, atzo Patxi Lopez EAEko lehendakari berri izendatu ondoren, euskal lurralde guztietako instituzio nagusietan fronte espainiarzale eta frantseszaleak nagusitu dira, erabat bide antidemokratikoak erabilita, noski. Hala, inposaketaren bidea aldatu ordez, berau gogortu besterik ez dute egingo, horren adibide garbienetakoa, curriculum dekretu autonomikoak ere ( EHBEk bere antzutasunagatik kritikatu izan dituenak) bertan behera uztea izango da.

Dena den, instituzioak eta legeak aurka izanda ere, urte luzez milaka izan zarete euskara eta gure kultura hezkuntzaren bidez transmititzeko lanean aritu zaretenak: ikastolen sorrera eta garapenean; eskola publiko euskaldunak sortuz; Euskal Unibertsitatearen eraikuntzan…suzia piztuta mantendu duzuenoi eskerrik asko!

Baina, egoera gordin honen aurrean zer egin dezakegu? Aukera bat, ostrukarena egitea izan daiteke, burua lurpean sartu eta garai hobeak heldu bitartean zain egon; beste bat, belauniko jarri eta eskale gisa lortu dugun apurra ez galtzera mugatzea izan daiteke. Baina,  Patxi Lopez lehendakari izendatu aurretik ere Euskal Herri osoan hezkuntza eskubideak gogorki zapalduak ziren euskara eta gure kultur ondarearen transmisioa ez zen eskolaren bidez bermatzen. Hala bada, ez da ostrukarena egiteko garaia, ez da daukagun apurrari eusteko garaia, Espainiarzale eta Frantseszaleek erakutsi digute bidea, indarrak batu, elkarlana sustatu eta konplexurik gabe Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko garai da.

Horretara etorri gara gaur hezkuntza delegaritza honetara. Gaur, Euskal Herriak Bere Eskolak herri honentzat Hezkuntza Sistema Nazionala (HSN) erakitzeko duen konpromezua  berretsi nahi du, hitzez eta ekintzez. Gaur EHBEk, HSN eraikitzeko kanpaina berria jarri du martxan eta horretarako Euskal Curriculuma eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde milaka herritarrek eman dituzten atxekimenduak ekarri ditugu hona, 7000 guztira. Ez gaude konforme eta gehiago nahi dugu, 10000 atxekimendu lortzeko konpromisoa hartu genuen orain aste batzuk eta  euskal jendarteari dei egiten diogu euskal curriculumaren aldeko sinadura emateko, egingo dugu! (helbide honetan)

Gainera, gaurtik hasita, maiatzak 30era bitartean herriz herri eta eskolaz eskola Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatu, borrokatu eta eraikitzeko kanpaina berria egitera goaz: euskarak bizi duen egoera salatuz eta tokian toki euskalduntzea bermatzeko bideak jarriz ( Iruñerrian, ezkerraldean, Bilbo Hirian, unibertsitatean, Herri Urratsen edo Enkarterrietan); euskal curriculumaren eraikuntza bultzatu eta Selektibitatea zein Baxo azterketak salatuz ( Ibilaldian, Takoneran, Debagoienean, Urolan, Deustun, Sakanan edo Oarson); unibertsitatean euskarak bizi duen egoera salatuz ( UPVn, UPNAn edo UPPAn); hezkuntza eskubideak zapaltzen diren leku orotan Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatu, borrokatu eta eraikitzeko prest dago Euskal Herriak Bere Eskola.

Zentzu honetan, dei egin nahi diogu euskal jendarteari bizi dugun zapalkuntza egoera honetan, dagozkigun eskubideak lortzeko bidean konpromisoak berresteko, indarrak biltzeko eta elkarrekin etorkizuna irabazteko. Orain inoiz baino gehiago, Hezkuntza Sistema Nazionala!

Gasteizen, 2009ko maiatzaren 6an
Euskal Herriak Bere Eskola
 

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :