hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Martxoaren 13ko manifestaldiaren deitzaile izan nahi duzu?
Edozein galderarako: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org

Zuberoarekin auzolanean, 21ean Lezo eta Oiartzunera! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Ostirala, 2009(e)ko Ekaina(r)en 19-(e)an 14:33etan

Informatzen 18Zuberoaren garapena eta Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko hartu-emana sustatzeko bide sakonak garatzen ari dira. Abeltzaintza eta laborantza sektoreak horien lekuko argia dira. Baina sektore horietatik harago, kultur mailan ere bide berriak eraikitzen hasiak gara. Nazio Eztabaida Guneak eginiko zubi lanaren ondotik, Atharratzeko ikastolarekin auzolan berria garatu da.

Martxoaren 14an, Lezo eta Oiartzungo udalak eta Atharratzeko ikastolak hitzarmen bat sinatu zuten. Bertan, bi udalek 18.000€ko diru ekarpena egiteko konpromisoa hartu zuten eta Atharratzeko ikastolako guraso eta irakasleek aldiz, jaialdi bat egitekoa.

Atharratzeko Basabe ikastola, Seaskaren barne Zuberoan dauden bi ikastoletako bat da eta 30 urte bete berri ditu. 10 ikasle izatetik 21 izatera igaro dira eta berri pozgarria izanik ere, zailtasun eta arazoak sortu dizkie, baliabide pertsonal nahiz material faltagatik. Egoera horri aurre egiteko erabiliko dute udaletatik jasotako laguntza ekonomikoa.

Ez da ordea diru ekarpen huts batean oinarritutako hitzarmena. Zuberoaren inguruko ezagupena eta harremana sustatzea du helburu eta hori indartzeko asmoz egun osoko jaialdia antolatu dute Ekainaren 21erako Lezo eta Oiartzunen.

Hurbil zaitez!

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Martxoa 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
  1  2  4  5  6  7
  91114
15161718192021
22232425262728
293031    

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :