hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Sarasateko Adierazpena, aurrera begira indarrak biltzeko abiapuntua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Larunbata, 2009(e)ko Ekaina(r)en 27-(e)an 16:54etan
"Gu gaurko euskaldunok. gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko"

Sarasateko Adierazpena

DeitzaileakSarasateko AdierazpenaEdozein herriren geroa ziurtatzeko, ezinbestekoa da Hezkuntza Sistema herriaren beharretara egokitzea. Euskal Herriaren biziraupena hezkuntza sistemak bermatuko du eta gure eskuetan ditugun tresnen bidez, herri honen etorkizuna bermatuko dugu.

Euskal Herrian bizi dugun hezkuntza-egoera ikusita, ordea, kezkaz beterik egiten dugu agerraldi hau. Izan ere,  hezkuntza administrazio ezberdinek gure herria ahaztu eta arrotzak zaizkigun ereduak inposatzen ari baitira. Atzerapausu nabariak gauzatzen ari dira lurraldez lurralde: eskolaren bidez ikasleak euskalduntzeko duten eskubidearen urraketa; hizkuntza ereduen politikaren porrota datu bidez baieztatua egon arren, A ereduaren aldeko apustua egiten jarraitzen da; curriculum arrotzen araberako balore, jakintza eta ezagutzen nagusigo behartua, hezkuntza adoktrinamendurako esparru bilakatuz; gure herria irudikatzen ez duten mapen erabilera ikastetxeetan behartuz; Haurren beharretara baino, gurasoen behar asistentzial hutsetara mugatzen diren haurtzandegi zerbitzuak areagotzen ari dira; norberaren garapena kolektibitatean garatzeko baliabideak alboratzen dira; ikasle akritikoak bultzatzen dituzten hezkuntza ereduen sustapena; etabar luze bat.  

Honek guztiak, ordea, helburu ilunagoa duelakoan daude: Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko mugimendua indargabetzea eta gaur egunean ditugun apurrak defendatzera mugatzea. Honi, denboran atzera begira gelditzeko nahia gehitu behar diogu, izan ere, 1993an Euskal Eskola Publikoaren legearekin bultzaturiko zatiketa indarberritu nahian dabiltza, hainbeste eztabaida zein hika-mika sorturiko eztabaida antzua. Eztabaida hori gure egin bagenuen ere, argi dugu ez zela euskaldunok sustaturiko zatiketa izan, kanpo faktore maltzurrek eragindakoa, baizik. Hemen bildutakook gure mugen baitan erabakitzen dugun ereduaren alde egiten dugu, gure herriaren ikuspegitik definituko duguna eta gure herrian ezarriko dena, “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa”, hain zuzen ere. Beraz, ez da bakoitza berearekin tematzeko garaia, Herri bezala batzen gaituzten aldarrikapenak indartzeko eta urrats praktikoak emateko garaia da.

Honegatik gaur goizean euskal hezkuntzaren alde lanean leku ezberdinetan dihardugun 200 pertsonek bultzatutako Sarasateko Adierazpena aurkeztu dugu Sarasate Pasealekuko Foruen Monumentuaren azpian. Bertan agertu garen 40 ikasle, irakasle, guraso eta langileok, sare ezberdinetakoak eta pentsamolde ezberdinetakoak izango gara ziuraski. Baina hala ere minimo batzuek elkartzen gaituzte, eta hori da Sarasateko Adierazpenak eskaintzen duena:

SARASATEKO ADIERAZPENA

"Gu gaurko euskaldunok. gure aitasoen illezkorren oroipenean, bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko"

Gu, gaurko euskaldunok, gure arbasoen oroimenean eta dagokigunaren aldarrian bildu gara hemen gure legea gorde nahi dugula erakusteko, gure hezkuntza sistema eraiki nahi dugula erakusteko.

Gu, gaurko nafarrok, arabar eta lapurtarrok, xiberutar, bizkaitar eta gipuzkoarrok. Gu, gaurko euskaldunok, nazio bat garela eta horregatik eskubide guztiak dagozkigula uste dugu. Hezkuntza Eskubideak dagozkigula uste dugu. Eta horiek aldarrikatu eta borrokatzeaz gain eraikitzeko borondate osoa dugu.

Horregatik guk, gaurko herritarrok, honako adierazpena egin nahi dugu:

BAGA
Gaur egun Euskal Herrian ditugun legedi eta markoek ez dituzte geure beharrak asetzen. Ez dituzte gure eskubideak onartzen. Ez dute Euskal Herria onartzen ez errespetatzen.

BIGA
Horren aurrean euskaldunok aspalditik altxatu eta tresna berriak eraiki ditugu, euskaraz ikasi ahal izateko, Euskal Herria ikasi ahal izateko edo gure herriaren beharrak asebetetzeko.

HIGA
Proiektu horiek garatze bidean jartzeak, herri bezala ditugun ezintasun estrukturalak zeintzuk diren aurrez aurre topatzeraino eraman gaitu. Muga horiek errealak dira eta lankidetzaz, elkarlanaz eta akordioaz baino ezin dira gainditu.

LAGA
Zorionez milaka gara lan horri ekin nahi diogunak. Milaka berezko curriculum edo unibertsitatea nahi dugunok. Milaka euskaldunduko duen eskola  nahi dugunok. Eta milaka gara euskarazko hezkuntza nahi dugunok.

BOGA
Milaka gara, eta milaka garela erakutsi behar dugu. Hori dela eta, hemen gaudenok Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko deialdia luzatzen dugu, egunez egun, herriz herri, auzoz auzo, hezigunez hezigune.

SEGA
Deialdi hori ez dugu hutsetik abiatzen. Orain arte egindakoa bildu eta aurrera ekiteko garaia heldu da.
Eraikuntzarako garaia da, beraz. Eta hemen gaudenok eraikuntza hori bultzatu eta Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko bide berriak jorratzeko prest gaude. Legedi inposatuak gainditu eta gurea eraikitzeko garaia da.

ZAI
Gurea erdietsi eta lurralde osora hedatzeko, ordea, euskal herritarrok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea bermatu behar zaigu. Burujabetza. Herri honek burujabetza behar du, kolore anitzez Hezkuntza Sistema Nazionala ere egituratu zein antolatu ahal izateko.

2009ko Ekainaren 27ean,
Iruñeko Sarasate Pasealekuko Foruen Monumentuan
 


SINATZAILEAK

  1. Abel Ariznabarreta. Gasteizko irakasle eskolako irakaslea

  2. Laura Mintegi. Arangoitiko irakasle eskolako irakaslea

  3. Aitziber Martinez de Lagos. Sortzen-Ikasbatuazeko koordinatzailea

  4. Axier Lauzurika Arrondo. EHBEko kidea eta UPVko ikerlari bekaduna

  5. Eduardo Apodaka. Unibertsitateko irakaslea eta Deustuako ikastolako Guraso Elkarteko kidea

  6. Itziar Irazabal Olaeta. Tokieder ikastolako irakaslea

  7. Rakel Lagunilla. Hezitzailea eta Deustua Ikastolako Kontseilukidea

  8. Aitor Sarrionaindia-Ibarra. Unibertsitateko irakaslea

  9. Aitziber Plazaola Oregi. Ikasle Abertzaleakeko eleduna

  10. Rober Okariz Zufiaurre. Lapuebla de Labarkako Assa ikastolako irakaslea

  11. Ainhoa Bergara. Basauriko Arizko ikastolako zuzendaria

  12. Nerea Olaziregi. Irakaslea eta Deustuako Ikastolako Kontseilukidea

  13. Maite Aristegi. Bergarako San Martin Herri Eskolako gurasoa

  14. Eneko Compains. Euskal Unibertsitatearen Fundazioko kidea

  15. Iñaki Zabaleta. EHUko katedraduna

  16. Patxi Arostegi. Santutxuko Karmelo ikastolako gurasoa

  17. Lukas Etxebarria Sagastume. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  18. Julen Etxeberria. Egiako Aitor ikastolako zuzendaria

  19. Expe Iriarte. Nafarroako eremu publikoko LAB sindikatuko kidea.

  20. Jose Epelde Iribarren. Mondragon Unibertsitateko irakaslea

  21. Uzuri Basterra Fernandez. Santutxuko Karmelo ikastolako guraso elkarteko lehendakaria

  22. Igor Arroyo. EHBEko sortzaileetarikoa

  23. Nagore Amondarain. Arabako Ikastolen Elkarteko langilea

  24. Manolo Sobrino. Basauriko Arizko ikastolako gurasoa

  25. Blanca Zufiria Lopez. Haur Hezkuntzako irakaslea

  26. Odile Arrieta Laka. Ikasle Abertzaleakeko kidea

  27. Iñaki Gonzalez Pagaldai. Arizmendi ikastolako irakaslea

  28. Lore Eizagirre Erguin. HUHEZIko ikaslea

  29. Pilar Alzuaz Divasson. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  30. Koldo Sagarzazu de Olano. Tokieder ikastolako irakaslea

  31. Jon Ander Elorriaga Arandia. UPVko irakaslea

  32. Idoia Alonso Olivares. Musika irakaslea

  33. Jon Rovira. XIBA proiektuko kidea

  34. Nerea Agirre. Ibaetako FIHEZIko irakaslea eta EHBEko kidea

  35. Eneko Barberena Mondragon. Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkarteko zuzendaria.

  36. Olatz Muñoz Arrieta. Patxi Larrainzarreko gurasoa eta UPNAko irakaslea

  37. Aitziber Perez. Nafarroako eremu publikoko LAB sindikatuko kidea

  38. Edurne Larrañaga. EHBEko kidea

  39. Mikel Eguren. Durangoko Kurutziaga Ikastolako zuzendari pedagogikoa

  40. Karlos Santiago Etxebarria. UPVko Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi-Metodoen Saileko irakaslea.

  41. Oskar Elizburu. AEKko irakaslea

  42. Ekain Martinez Lizarduikoa. Ibaiondo Eskolako irakaslea

  43. Iban Garnika Ruiz. Santurtziko Mahastiak ikastetxeko Eskola Kontseiluko kidea

  44. Jone Garcia Bilbao. Haur Hezkuntzako irakaslea

  45. Amagoia Usaola. Basauriko Arizko ikastolako gurasoa

  46. Iraia Etxebeste. Oiartzungo udal ikastola partzuergoko zuzendaria

  47. Soraya Sourrouille Ayerdi. Tokieder ikastolako irakaslea

  48. Xabier Arregi. UPVko irakaslea

  49. Gorka Zozaia. Nazio Eztabaidaguneko kidea

  50. Ane Badiola Ostolaiz. Euskal Filologiako ikaslea

  51. Nekane Guerrero Cuadrado. Usurbilgo Udarrei ikastolako irakaslea

  52. Ainhoa Mendibil Artetxe. Ikasle Abertzaleakeko kidea

  53. Endika Zinkunegi. XIBA proiektuko kidea

  54. Alaitz Silbeti Azkue. Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko irakaslea

  55. Hagitz Bedilaunieta. Balmasedako Zubizahar ikastolako irakaslea eta EHBEko kidea

  56. Ruben Iglesias San Sebastian. Euskal Curriculumaren proiektuko zuzendaritzako kidea

  57. Enekoitz Etxebezarreta Etxarri. UPVko ikerlaria

  58. Jon Urrusolo. LAB sindikatuko irakaskuntzako koordinatzailea

  59. Mariam Bilbatua. HUHEZIko irakaslea

  60. Unai Txurruka Maiztegi. Ikasle Abertzaleakeko kidea

  61. Monika Ahedo Gonzalez. Tokieder ikastolako irakaslea

  62. Edurne Korta Uria. Bergarako Udaleko Hezkuntza eta Gazteria teknikaria

  63. Eider Rodrigez. Ibaetako irakasle eskolako irakaslea eta idazlea

  64. Lidia Arrondo Arrondo. Hezkuntza laguntzarako espezialista

  65. Igor Igerategi. XIBA proiektuko kidea

  66. Arantxa Urbe. Hik Hasiko kidea

  67. Karmele Igartua Bengoa. Aretxabaletako Kurtzebarri Eskolako irakaslea

  68. Iraider Rabadan Aburto. Tokieder ikastolako irakaslea

  69. Beñat Amutio Aranzeta. Gernika-Lumoko guraso

  70. Edurne Seijo Hernandorena. UPVko irakaslea

  71. Joseba Mujika. XIBA proiektuko kidea

  72. Maria Eizagirre Garate. Aizarnazabalgo haurreskolako irakaslea

  73. Rafa Blanco. Zangozako institutuko irakaslea

  74. Luis Mari Elizalde. Ibaetako irakasle eskolako irakaslea

  75. Karlos Ibañez. UPNAko langilea

  76. Beñat Zamalloa Akizu. HUHEZIko ikaslea

  77. Idoia Muruaga. Santurtziko irakasle eta gurasoa

  78. Joxe Mari Agirretxe, Porrotx. Lasarteko Ikastolako guraso elkarteko lehendakaria

  79. Iñaki Hernandez Perez de Landazabal. Tokieder ikastolako irakaslea

  80. Sonia Pinedo Salazar. Haur Hezkuntzako irakaslea

  81. Haizea Bengoetxea. UPNAko ikaslea

  82. Jose Maria Larrañaga Altuna. Zarauzko La Salle ikastetxeko irakaslea

  83. Jaime Zubero. UPVko irakaslea

  84. Aiora Filarmendi Urrutia. EHBEko kidea

  85. Iñigo Gorrotxategi. Lekaroz-Elizondo BHIko irakaslea

  86. Aitziber Sueskun Cabases. Orioko herri ikastolako irakaslea

  87. Maribel Portillo. Zallako Mimetiz Herri ikastetxeko lehen hezkuntzako zuzendaria

  88. Eñaut Telleria. XIBA proiektuko kidea

  89. Idoia Fernandez Antia. Irakaslea eta gurasoa

  90. Pedro Albite Rueda. UPVko irakaslea

  91. Jon Azkargorta. Bilboko Ingenieritza Goi Eskolako irakaslea.

  92. Ainhoa Larrabe Arnaiz. Historiako ikaslea

  93. Larraitz Zarrabeitia Salterain. Tokieder ikastolako irakaslea

  94. Esther Hernandorena. Nafarroako ikastoletako LAB sindikatuko kidea

  95. Paul Astigarraga Landaluze. Durangoko Kurutziaga Ikastolako sortzaileetarikoa

  96. Hirune Iribecampos Gallastegi. Arizmendi ikastolako irakaslea

  97. Karmele Lopez de Ipiña Peña. UPVko irakaslea

  98. Toni Jausoro Marugan. Gasteizko haurreskolako irakaslea

  99. Jone Larrañaga. XIBA proiektuko kidea

  100. Ibai Esteibarlanda Etxeberria. Arkitekturako ikaslea

  101. Alexander Barandiaran. HUHEZIko irakaslea

  102. Ikoitz Arrese Otegi. Ikasle Abertzaleakeko kidea

  103. Oihana Zuburruti Arrinda. Haur Hezkuntzako irakaslea

  104. Ibai Redondo. EHBEko kidea.

  105. Josu Garaio. UPNAko ikaslea

  106. Jose Miguel Campillo. Mondragon Unibertsitateko irakaslea

  107. Muxi Mariñelarena. Etxarriko Andra Mari Ikastolako zuzendaria

  108. Koro Martinez Rodrigez. Haur Hezkuntzako irakaslea

  109. Leire Nalda. Nafarroako eremu publikoko LAB sindikatuko kidea

  110. Galder Gonzalez. EHBEko kidea

  111. Xabier Bilbao Lopez. UPVko irakaslea

  112. Mª Cristina Aldamiz-Etxeberria Garai. Tokieder ikastolako irakaslea

  113. Blanca Martinez de San Vicente. Ibaiondo Eskolako irakaslea

  114. Oihana Etxebarrieta Legrand. Ikasle Abertzaleakeko kidea

  115. Oiartz Eizagirre Erguin. Irakaslea

  116. Oihan Zubizarreta Iribecampos. Zuzenbideko ikaslea

  117. Irati Pagoaga Zaloña. Gasteizko Adurtza Ikastolako irakaslea

  118. Nieves Fernandez. UPNAko langilea

  119. Loli Goti Argiñano. Santutxuko Karmelo ikastolako idazkaria

  120. Guadalupe Gutierrez Berezibar. Tokieder ikastolako irakaslea

  121. Ana Isabel Arrieta Azkaiturrieta. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  122. Aiora Zulaika, Pirritx. Tolosako Laskorain ikastolako irakaslea

  123. Iñaki Barcena. UPVko irakaslea

  124. Zuberoa Urtiaga. Santurtziko Mahastiak Eskola Kontseiluko kidea

  125. Aitziber Ibaibarriaga. Jantokiko langilea eta EHBEko kidea

  126. Miren Mendinueta. Zizurko Institutuko irakaslea

  127. Josu Txapartegi Aramendi. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakaslea

  128. Ekaitz Agirregoitia Marcos. UPVko irakaslea

  129. Pello Iruretagoiena Gartxotenea. Urola Kostako helduen hezkuntzako irakaslea

  130. Maite Zabaleta Serna. Tokieder ikastolako irakaslea

  131. Ane Elorza. Ibaetako irakasle eskolako ikaslea

  132. June Ibarretxe Idigoras. Bastida ikastolako irakaslea

  133. Itziar Lete. Bergarako Jardun Euskara Elkarteko errefortzutako irakaslea

  134. Alaitz Gonzalez. UPNAko ikaslea

  135. Teresa Omagogeaskoa Aranguena. Santutxuko Karmelo ikastolako zuzendaria

  136. Jon Barrenetxea. Basauriko Arizko ikastolako gurasoa

  137. Johana Garmendia. UPVko irakaslea

  138. Jasone Garate Aierbe. Orioko herri ikastolako irakaslea

  139. Ibintza Iragorri Iriarte. Oiartzungo Haur Eskola Udal Ikastola Partzuergoko hezitzailea

  140. Iñaki Zabaleta Imaz. UPVko irakaslea

  141. Zuhatz Aizpurua Irigarai. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakaslea

  142. Mertxe de Renobales. UPVko irakaslea

  143. Edurne Larrea Garai. Tokieder ikastolako irakaslea

  144. Mikel Ezkai. Irakaslea

  145. Ane Onandia Areitioaurtena. Getariako eskolako irakaslea

  146. Arrate Makazaga Urrutia. Zarauzko Orokieta herri eskolako irakaslea

  147. Maider Arrillaga Balentziaga. Orioko herri ikastolako irakaslea

  148. Urko Egidazu Berrioartegortua. Tokieder ikastolako irakaslea

  149. Imanol Epelde Pagola. Zarauzko Antoniano ikastetxeko irakaslea

  150. Karmele Bujan. Ibaetako irakasle eskolako irakaslea

  151. Janire Uriarte. Arkitektura eskolako ikaslea

  152. Junkal Martinez Goikoetxea. Bastida ikastolako irakaslea

  153. Arantza Bergaretxe Garai. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  154. Eñaut Zarrabeitia. UPNAko ikaslea

  155. Daniel Txoperena Saltsamendi. Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakaslea

  156. Eunate Mazagon. Zallako Mimetiz herri ikastetxeko guraso elkarteko kidea

  157. Bittor Hernandez. EHBEko kidea

  158. Nahia Sanz Gardeazabal. Gizarte Hezkuntzako ikaslea

  159. Maria Tato. Aguraingo Lope de Larrea ikastetxeko irakaslea

  160. Leire Etxebarria Gaztelu. Euskal Filologiako ikaslea

  161. Luz Divina Viguera. Basauriko Arizko ikastolako irakaslea

  162. Maialen Zorrozua Enzunza. EHBEko kidea

  163. Iratxe Retolaza. UPVko irakaslea

  164. Aitor Esnaola. XIBA proiektuko kidea

  165. Carmen Espejo Arias. Gasteizko Berritzeguneko heziketa bereziko arduraduna

  166. Iker Elexpuru Lete. LABeko kidea

  167. Amaia Urrutia Madariaga. Sortzen-Ikasbatuazeko kidea

  168. Eneko Etxegarai Abezia. Tokieder ikastolako irakaslea

  169. Asier Bikandi. Durangoko institutuko zuzendaria

  170. Rakel Rodrigez. Ermitaberriko irakaslea eta Haur eskolak euskaraz plataformako kidea

  171. Mintxo Garde Mellado. Patxi Larraintzarreko gurasoa eta Sortzen-Ikasbatuazeko kidea

  172. Mª del Mar Bueno Gamiz. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  173. Jose Ramon Arbe Soloeta. IRALEko langilea

  174. Maribel Astiz Goldaraz. Irakaslea

  175. Nestor Martinez. Sortzen-Ikasbatuazeko kidea.

  176. Jokin Aranguren Andraiz. Gurasoa

  177. Ane Juarez Mendizabal. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  178. Gari Torre. Izartegi haur eskolako zuzendaria

  179. Oihana Huerta. Irakaslea eta Haur eskolak euskaraz plataformako kidea

  180. Nora Salbotx. Amaiur eskola txikiko irakaslea

  181. Nestor Scaloni. Euskal Herrian Euskarazeko kidea

  182. Miguel Angel Ruiz Bengoetxea. Tokieder ikastolako irakaslea

  183. Kalen Astiz. Irakaslea

  184. Nora Uribe. Irunberriko ikastolako irakaslea

  185. Sara Aramendia. UPNAko langilea

  186. Camino Mendiluze. Altsasuko Navarro Villoslada eskolako irakaslea

  187. Arazeli Glz de Langarika Larrea. Tokieder ikastolako irakaslea

  188. Leire Gorostiza Billar. Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolako irakaslea

  189. Iñaki Agirre Elorza. Gasteizko Aita Orbiso LHIko irakaslea

  190. Andoni Lariz. Sortzen-Ikasbatuazeko kidea

  191. Isabel Asua. Basauriko Arizko ikastolako irakaslea

  192. Mª Antonia Amozarrain Larrinaga. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  193. Gorka Blanco Iraola. Tokieder ikastolako irakaslea

  194. Urtzi Goitia. Santutxuko Karmelo ikastolako eskola kontseiluko kidea

  195. Julen Romano Urrutia. Barrutia ikastetxeko irakaslea

  196. Jesus Mª Ornat Marco. Tokieder ikastolako irakaslea

  197. Eneko Iztueta Azurmendi. Lehen hezkuntzako irakaslea

  198. Uxue Amasorrain. Bergarako Jardun Euskara Elkarteko errefortzutako irakaslea

  199. Alberto Goikoa de Lorenzo. Virgen del Camino lanbide heziketako irakaslea

  200. Nerea Txapartegi. Egiako Aitor ikastolako irakaslea


 

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle