hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Galder Gonzalez: "Euskal Herriko hezkuntzaren egoerak erantzun sendo bat behar du" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteartea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 05-(e)an 14:19etan

DSCF2734Galder Gonzalez EHBEko kidea da. Berarekin Hezkuntza Deialdiaren inguruan hitz egiten dugu, bereziki urtarrilaren 16an izango den Batzar Irekia aipatuz.

Zergatik horrelako ekimen bat orain?

Batez ere Hezkuntza Mugimendua lozorroan dagoelako eta Deialdi bat egin behar zaiola uste dugulako. Ezin da gertatu dauden arazo guztiekin mobilizaziorik ez egotea.

Baina Hezkuntza Mugimendua hala ere egon badago, ezta?
Bai, ez nuen esan nahi guztiz desagertuta dagoenik, baizik eta erreflexu falta handiarekin dagoela. Egiten dira gauza asko, eta hezkuntzako militante ugari daude, bai; baina eraso guztiei ganorazko erantzun bateratu bat falta zaie.

Eta hortara dator, orduan, Hezkuntza Deialdia?

Bai. Nahi duguna Hezkuntza Mugimenduak mobilizazio edo erantzun dinamika bat konpartitzea da. Batzar Ireki bat deitu dugu eta bertara mobilizazio dinamika baten beharra eramango dugu EHBEko hainbat kidek. Baina EHBE Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko hezkuntza mugimendua dela pentsatzen dugunez, guztion artean erabaki behar dugu zer egin edo zer ez egin.


Ez dago proposamen itxirik, beraz...
Ez, ez dago proposamen itxirik. Hiruhilabete honetan mobilizazio handi bat egitea proposatuko dugu, baina bidean zer egin daitekeen eta mobilizazioa bera eztabaidagai jarri nahi ditugu. Gure asmoa bada mobilizazio handi bat egitea, agian Manifestazio Nazional bat, baina horretarako aukerak dauden hezkuntza mugimenduko kideek erabaki beharko dute.

Zeintzuk dira ikusten dituzuen eraso horiek?

Denetarik dago. Aurrekona aurkezpenean aipatzen genituen batzuk: EAEn Curriculum Dekretu berria eta Euskal Herria terminoaren ingurukoak. Nafarroan ere TIL ereduekin eta zonifikazioarekin egiten dabiltzana zein testu-liburuetan egiten dabiltzan zentsura absolutoa. Frantziar estatuak ere Balladur legearekin aldaketa garrantzitsuak sartzen ditu... eta ezin ahaztu euskararekiko Parisek duen jarrera. Eta maila orokorrean Bologna Prozesuak eta antzekoek sortu duten egoera penagarria. Arrazoiak ez zaizkigu falta.

Euskara eta curriculuma, batez ere...

Baina ez hori bakarrik. Hainbeste urtetan eraikitakoa bertan behera utzi nahi dute. Guretzat ere bidean zegoena gehiegizko ikusten dute estatuek. Eta martxan dabiltza guztia hankaz-gora jartzeko. Begiratu besterik ez dago ikastolei kendutako diru-laguntzena, HikHasi eta Sortzen-Ikasbatuazi eginiko meatxu ekonomikoak... eta Ipar Euskal Herrian herri txikietako eskolei eginiko erasoa ere ikuspuntu beretik egiten dute. Ez da bakarrik euskara eta curriculuma, nahiz eta hor eraso handiak dauden, gure erabakitzeko eskubidearen aurkako eraso bat ere bada.

Orduan EHBEk eramango al du aurrera Batzar Ireki horretatik ateratzen den erantzuna?

Bai eta ez. EHBEk aurrera eramango du bertatik ateratzen dena, baina bertan parte hartzen dugun guztiok gara EHBE. Hau da, guk ez dugu gure burua beste eragile baten gisa ikusten, baizik eta Hezkuntza Mugimendu baten gisa. Horregatik EHBE hezkuntza sistema propioa izatearen alde gauden guztion bilgunetzat hartzen dugu.

Urtarrilaren 16an, beraz, zita bat dago.
Bai, hezkuntza komunitate osoa dago gonbidatuta. Hurrengo egunetan emango ditugu argibide gehiago, baina interesa duen orok jada jakin dezala Batzar handi bat egin nahi dugula eta berarekin kontatzen dugula.

 

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :