hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Ikasle, hezkuntzako langile, guraso eta herritarrak... denok Batzar Irekira! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Asteartea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 12-(e)an 19:23etan

HD-donostia

Azken hilabeteotan hezkuntza oso presente egon da herritar guztion egunerokoan, hedabideetan bolo-bolo egon delako, alderdi politikoen eztabaidetan gai izar bilakatu delako edo zeharka hainbat gaiekin (aldaketa klimatikoa, genero indarkeria, krisi ekonomikoa...) duen harreman zuzena plazaratu izan delako.

Hemen bildutakook aspaldi ohartu ginen hezkuntzak herri baten biziraupen nahiz garapenean duen garrantziaz, jendarte-eraldaketa burutzeko ezinbesteko tresna dela eta horretan dihardugu lanean egunez egun eta tokian toki. Hezkuntza Sistema Nazionalaren alde egiten dugunontzat, ordea, azken hilabeteotan hezkuntza kezka iturri bilakatu zaigu. Aldaketak hezkuntza komunitatea osatzen duten gizon eta emakumeekin partekatu gabe egin nahi dituzte, herri honek duen berezko nortasuna aintzat hartu gabe, sektore bakoitzaren hitza kontutan hartu gabe, herrialde bakoitzak duen berezitasunei erreparatu gabe, gure hizkuntza errespetatu gabe... etabar luze bat gehitu diezaiokegu, baina ez dugu egingo. Gure eguneroko lanak erakusten digu funtsezkoa dela hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea ziurtatzea eta aldaketak hezkuntza komunitatetik bertatik abiatu behar dutela.


Azterketa amaigabeak egiteko garaia bukatu da! Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guraso, ikasle, langile-hezitzaile eta herritarrak aski esateko garaia iritsi dela uste dugu. 2009ko ekainaren 27ean Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak “Sarasateko Adierazpena” izenez ezaguna den dokumentua aurkeztu eta ordutik hona ehunka izan dira aipatu adierazpenarekin bat egin duten hezkuntza komunitateko kideak. Bertan, Hezkuntza Sistema propioa izateko dugun eskubidea aldarrikatu eta alde guztietatik datozkigun inposaketei aurre egin beharra azpimarratzen zen.


Adierazpen horretatik abiatuta, hamaika txokoetara joan gara ekarpen eske eta iritzi anitzak biltzera. Emaitza datorren larunbatean egingo dugun Batzar Irekia bera izango da. Batzar Ireki horren bidez, hezkuntza komunitateari hitza eman nahi diogu eta elkarlanean dinamika bat garatu.

Beraz, Hezkuntza Sistema propioaren alde dagoen edo-eta hezkuntzaren gaineko kezka duen edonork larunbatean toki bat izango du gordeta Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.

HITZORDUA: urtarrilak 16, goizeko 9:30tan Ernest Lluch-en (Donostian)


BATZARREAN LANDUKO DIREN GAIAK ETA ORDUTEGIA:


* 9:30tan material banaketa
* 10 - 11 Hezkuntza egoeraren argazkia. Puntu honetan hezkuntza komunitatea osatzen duten sektore ezberdinetako lagunen parte hartzea egongo da eta azken urteetako ibilbidea bergogoratzeko bideoa ikusgai egongo da.
* 11 - 12: “Inposaketarik ez! Euskal Herriak bere hezkuntza” mobilizazio dinamika. Puntu honetara iritsita, eztabaida partehartzaile zein emankorra bultzatuko dugu, horretarako lan taldeen dinamika mahai gaineratuz. Bakoitza bere eguneroko esparrutik hezkuntzaren egoera aztertu eta proposatuko den mobilizazio dinamikaren gaineko eztabaida sustatuko da.
* 12 - 12:15 atsedena
* 12:15 - 12:45 Ondorio nagusiak adostu. Goizean zehar eztabaidatu denetik ondorio nagusiak atera eta guztion artean konpartituko ditugu.
* 12:45tan Batzar Irekiarekin amaitzeko,  publiko egingo ditugu  ondorio nagusiak zein datozen hilabeteetan burutuko dugun dinamika.


HAINBAT OHAR:
* Ez da beharrezkoa izen ematea Batzar Irekian parte hartzeko.
* Gurekin harremanetan jarri edo dinamika aurrera ateratzen lagundu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: hezkuntzadeialdia [a bildua] euskaleskola [puntu] org. Dena den, egunean bertan aukera egongo da harremanetan jarraitzeko bideak zehazteko.

 

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :