hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


"Hezkuntza plazara, plaza eskolara!" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Ostirala, 2010(e)ko Martxoa(r)en 05-(e)an 17:54etan

Hezkuntza Deialdiarekin aurrera egiten dugu eta gaurkoan testu berezi bat aurkeztu dute kultura eta hezkuntzako hainbat pertsona esanguratsuk. Amets Arzallusek eginiko testuarekin bat egin dute Pello Albite (Migrazioan aditua eta Unibertsitateko irakaslea), Koldo Zuazo (Hizkuntzalaria eta Unibertsitateko irakaslea), Maite Aristegi (Baserritarra), Izaskun Gastesi (Ikastolen sortzailea), Floren Aoiz (Historialaria), Ines Osinaga (Gose taldeko kidea), Gotzon Barandiaran (Poeta), Amets Arzallus (Bertsolaria), Miren Amuriza (Bertsolaria), Maddalen Iriarte (Kazetaria), Juan Mari Larrarte (Kazetaria) eta Pirritx eta Porrotxek (Pailazoak). Testua Donostiako Paseo Berrian dagoen Oteizaren "Eraikuntza hutsa" eskulturaren aurrean aurkeztu nahi genuen, baina eguraldi txarra egingo zelakoan Donostiako Dokan aurkeztu dute:

"Hezkuntza plazara, plaza eskolara!"

Bihotz, buztinezko Bihotz, Etxe ttiki bat zara, Ahula, hauskorra, lau gelatako.
Jorge Oteizak Donostiako Paseo Berrian dagoen eskulturari "Eraikuntza hutsa" izena jarri zion. Ez dakigu Oteizak zer zuen buruan eskultura sortu zuenean, baina badakigu eraikuntza guztiak hutsak direla ez badiogu guk bizia ematen. Ikastetxeak ere eraikuntza hutsak baino ez dira, ikasle, irakasle eta gurasorik gabe. Eskola hutsa, ahula eta hauskorra. Hemen bildu garenontzat hezkuntza ez da hitz huts bat. Hezkuntza da bizitzaren funtsa, ereiteko eta biltzeko modurik politena. Bihotzean daramagu, gure etxe ttiki bat bezala. Eta horregatik gaur egungo egoerak kezkaturik gauzka. "Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Xalbadorrek erakutsi eta herriak ikasia. Bada, hizki bat aldatuko diogu, eta zabalduko dugu hezkuntzarik gabe gorputz hori etxe huts bat dela, lau gelatako etxe ttiki, ahul eta hauskorra.

Der, des menschen Sinn, Von zweifeln voll.
"Gizakion patua, dudaz betea" dagoen bezala, euskaldunok nahi dugun hezkuntzarena mugaz betea dago. Erasoak ikusten ditugu egunero bihotz gela guzti horietan: euskalduntzen duen eskola bat nahi dugu, eskola bat, bere buruari eta gureari zutik eutsiko diona, eta ereduen politika ematen digute, makila busti iharra; gure edukiak ikasi ahal izateko Curriculum propioa nahi dugu eta Torquemada eta Pierre de Lancrek "España" eta "France" izkiriatu dituzte gure liburuetan, eta ehun aldiz kopiarazi guri; Euskal Herria oinarri izango duen unibertsitatea eraiki nahi dugu, euskaratik eta euskaraz, eta dirua eta statu quoa defendatzen dituzten unibertsitateak ematen dizkigute, goitik behera eraikiak; hezkuntza herritarra eraiki nahi dugu, herri-baloreetan oinarritua, eta orain jujeek erabakitzen dute zer ikasi eta irakatsi behar den, zeintzuk diren gure etorkizuneko jendartearen baloreak, zein den Euskal Herriaren esanahia, erdaraz esplikatzera datozkigu.

Ilun, ez da dena ilun, Begirazazu leihotik, Ikustazu baso hori, berdatzen.
Ez da dena ilun, ordea. Bagara milaka egoera aldatu eta bideari ekin diogunak. Milaka gara eta bidean elkartzeko garaia da. Negua da, negu gorria. Baina berehala etorriko da berdatxea, udaberria, hezkuntzara, gure ereite aroa: lurra goldatzen ari gara gure bidezidorren alboetara. Eta kolorez beteriko basoa sortuko da, herritarren nahi eta beharrez osaturikoa, emakume eta gizonen berdintasunean oinarriturikoa. Hezkuntza etorkizuna sortzeko hazia da. Eta hazia azokara atera behar da, gure hezkuntza plazara ateratzeko eguna da, ordua da gure eskola landa dezagun. Eta guztion begien indarrez erneko da gure hezkuntza, guztiok ureztatu behar dugu, guztiok behar dugu sortu!

Horren bidean Euskal Herriak Bere Eskolak bultzatu duen "Hezkuntza Deialdia" horren adibidea da, eta martxoaren 13an Bilbon dagoen manifestaldia bidean elkartzeko egun egoki bat. Bidea luzea da, baina guztiok elkarrekin bidezidorrak zabalduko ditugu.

Donostia, 2010eko martxoaren 5a
 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :