hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Bilboko euskalgintzako 25 eragilek bat egin dute larunbateko manifestaldiarekin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara
Osteguna, 2010(e)ko Martxoa(r)en 11-(e)an 15:06etan

bilboeuskalgintza

Garai gazi-gozoak bizi ditugu gure herrian, garai gazi-gozoak bizi ditu euskarak egunotan.

Gozoak dira bai garaiok, herritarrok Euskal Herria berreuskalduntzearen aldeko hautu argia egin dugula gero eta nabariagoa baita arlo guztietan. Hezkuntza dugu honen adibide garbia: euskarazko eredu bakarraren aldeko jendartearen jarrerak Nafarroan eremu mistoa zabaldu eta Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian ikastolak onartzea izan du ondorio. EAEn praktikan hizkuntza ereduen politika gainditzea lortu dugu gurasoen %4ak bakarrik aukeratu baitu A eredua azken aurrematrikulazioaren datuen arabera.

Ordea, bada egoera hau onartu ez eta garai garratzak ekarri nahi dizkigunik. Aurreko astean ezagutu genuen Patxi Lopezen gobernuak Celaá sailburuaren eskutik inposatu nahi digun eredu berria. Hezkuntza eragileak entzun barik, PSOE-PP artean hitzartutako eredu berriaren bidez, ingelera eta atzerriko hizkuntzen ezagutzaren aitzakiaz, euskara zokoratu nahi dute. Gutxienez eskola orduen %40ak gazteleraz eta ingeleraz izan beharko du, gurasoen %75ak aukeratu duen D eredua desagerraraziz, eta erresiduala den A ereduaren eta B ereduaren artean dagoen eredua inposatuz.


25 urteko esperientziaren ostean jakin badakigu A eta B ereduek ez dutela inolaz ere bermatzen Bilboko eta, oro har, Euskal Herriko ikasle guztiek duten euskara ezagutzeko eskubidea, eta aurreratu dezakegu inposatu nahi duten eredu berri honek ere ez duela eskubide hau bermatuko, euskaldunok gure herrian bigarren edo hirugarren mailako hiritar izatera kondenatu nahi gaituen markoa izaki. Nola esan daiteke eredu berri honek euskara bultzatuko duela euskarazko eskola orduak murrizten baldin baditu? Euskara lehentasunezko hizkuntza duen ereduak baino ezin ditu ikasleak euskaldundu, eta eragile eta gurasoek argi utzi dugu honen aldeko hautua.

Eleaniztasuna bai, baina bertako hizkuntzaren, euskararen, ezagutza bermatuz. Horretarako euskalgintza eta hezkuntzako eragileok Katalunian, Frantzian, Portugalen, Espainian… indarrean duten murgiltze ereduaren alde egiten dugu: eredu bakarra eta euskalduna, lehenik eta behin, ikasle guztiek euskara ezagutzeko duten eskubidea bermatuz eta behin hori lortuta ikasle eleanitzak lortuz.

Horregatik, gaur hemen gauden Bilboko euskalgintza era hezkuntzako eragileok inposatu nahi diguten eredu berri hau arbuiatzen dugu, eta larunbatean 17:30tan Arriagatik aterako den Hezkuntza Deialdiak deitutako manifestazio nazionalaren deialdiarekin bat egiten dugu, hiritar guztiak bertan parte hartzera eta eredu bakar eta euskaldunaren beharra aldarrikatzera deituz.

Inposaketarik ez! Eredu euskalduna guztiontzat!
Bilbon, 2010eko martxoaren 11an

AbanteAbusu ikastola - Algara - AltxaporruAsapalaBerbaizuBerbieBerton - Bilboko EHEBilboko Ikasle Abertzaleak - Bilboko EHBEEuskal abokatuen elkartea - Euskarri - Hau Pittu Hau GITE-IPESLAB irakaskuntzaLizardi Mintza Taldea - Mahatserri euskara taldeaPalanka - San Frantziskoko Gau eskola - Santutxuko Bertso Eskola Santutxuko euskararen astea - Sortzen IkasbatuazUribarriko Gau eskolaZenbat gara.

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :