|
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak azkenaldian hezkuntza esparruan pairatzen ari diren gertaeren aurrean, bere irakurketa plazaratu nahi du mezu honen bitartez:
Gehiengo sindikalaren irakurketa Atzoko egunean gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek argitaratu zuten irakurketarekin bat egiten dugu.
Hezkuntza herri baten biziraupena zein garapena ziurtatzeko funtsezko esparrua da. Azkenaldian, eskola komunitatearen gehiengoaren iritzia kontutan hartu gabe, onartu berri diren proposamenek, EAEko Hezkuntza administrazioak hezkuntzaren erabilera partidista egiten duela baieztatzera garamatza, euskal ikasleen doktrinamendua dute helburu.
Inposaketa hauek guztiak, euskaldun gisa hezkuntzaren bidez belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren balore, ezagutza eta jakintzak manipulatzea dute helburu.
Zehazki, euskara eta euskal nortasuna ikastetxeetatik desagerrarazi nahi dituzte, bestelako sentimendu nazionalistak gezurra, manipulazioa eta bortxaren bidez inposatuz. Gogorra baldin bada ere, frankismoaren garaiak datozkigu oroitzapenera non eraztunaren zigorra aplikatzen zen, euskaraz hitz egite hutsagatik. Zein izango da hurrengo urratsa?
Erasoaldia indartu dute Hezkuntzaren kontrako erasoaldia Euskal Herri osoan gertatzen ari dela ohartarazi nahi dugu. Zentzu honetan,EAEn hartzen ari diren erabakiek gainerako lurraldeetan eman daitezkeen atzerapausoei bidea errazten die:
Hezkuntza administrazio propiorik ez duten Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroan euskara ez da ofiziala, irakasle euskaldunen kontratazioa urtez urte murrizten ari dira, Ikastolei hain beharrezkoak dituzten diru-laguntzak eta abar luze bat.
Nafarroan egoera ez da xamurragoa, azkenaldian diskrezio osoz hainbat neurri atzerakoi hartu berri baitira: Nafarroa Euskal Herrian kokatzen duten baliabide pedagogiko guztiak debekatzea, euskara 3.mailara delegatzen duen TIL-aren ezarpena, Hello haur-eskolak, ikasle sumisoak sortzea helburu duen Ikasleen eskubide eta betebeharren zerrendatzea...
3 deialdi Euskal jendarte osoari eta, bereziki, hezkuntza komunitateari 3 dei luzatu nahi dizkizuegu:
- Ikastetxez ikastetxe, bakoitza bere eremutik, Hezkuntza Sistema propioa aldarrikatu behar dugu:
- euskara ardatz izango duen hizkuntza eredu bakarra
- euskal kulturan oinarrituriko jakintza, ezagutza eta baloreen transmisioa
- hezkuntza komunitate osoaren (ikasleak, gurasoak, hezkuntzako langileak;eta herritarren) iritziak kontutan hartuko duen heziketa pedagogiko, kritiko, herritar eta partehartzailea bultzatu.
Hezkuntza sektore guztiek bere eremuan erasoaldia gelditzeko iniziatibak martxan jarri behar dituzte, ikastetxe bakoitzak duen autonomia errespetatu eta tokian toki gertatzen ari denaren egia zabaldu behar dugu.
Erasoaldia gelditzeko eta gurea defendatzeko garaia da! Mobilizazioa ikastetxe bakoitzean abiatu behar bada ere, batzen gaituena indartu behar dugu eta gure hezkuntzaren alde kalera atera. EHBEk martxoaren 13an mobilizazio erraldoia burutu zuen Bilboko kaleetan eta garaia da mobilizazio hori gaindituko dituen iniziatibak proposatzeko.
Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak azkenaldian hezkuntza esparruan pairatzen ari diren gertaeren aurrean, bere irakurketa plazaratu nahi du mezu honen bitartez:
Gehiengo sindikalaren irakurketa
Atzoko egunean gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek argitaratu zuten irakurketarekin bat egiten dugu.
Hezkuntza herri baten biziraupena zein garapena ziurtatzeko funtsezko esparrua da. Azkenaldian, eskola komunitatearen gehiengoaren iritzia kontutan hartu gabe, onartu berri diren proposamenek, EAEko Hezkuntza administrazioak hezkuntzaren erabilera partidista egiten duela baieztatzera garamatza, euskal ikasleen doktrinamendua dute helburu.
Inposaketa hauek guztiak, euskaldun gisa hezkuntzaren bidez belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren balore, ezagutza eta jakintzak manipulatzea dute helburu.
Zehazki, euskara eta euskal nortasuna ikastetxeetatik desagerrarazi nahi dituzte, bestelako sentimendu nazionalistak gezurra, manipulazioa eta bortxaren bidez inposatuz. Gogorra baldin bada ere, frankismoaren garaiak datozkigu oroitzapenera non eraztunaren zigorra aplikatzen zen, euskaraz hitz egite hutsagatik. Zein izango da hurrengo urratsa?
Erasoaldia indartu dute
Hezkuntzaren kontrako erasoaldia Euskal Herri osoan gertatzen ari dela ohartarazi nahi dugu. Zentzu honetan,EAEn hartzen ari diren erabakiek gainerako lurraldeetan eman daitezkeen atzerapausoei bidea errazten die:
Hezkuntza administrazio propiorik ez duten Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroan euskara ez da ofiziala, irakasle euskaldunen kontratazioa urtez urte murrizten ari dira, Ikastolei hain beharrezkoak dituzten diru-laguntzak eta abar luze bat.
Nafarroan egoera ez da xamurragoa, azkenaldian diskrezio osoz hainbat neurri atzerakoi hartu berri baitira: Nafarroa Euskal Herrian kokatzen duten baliabide pedagogiko guztiak debekatzea, euskara 3.mailara delegatzen duen TIL-aren ezarpena, Hello haur-eskolak, ikasle sumisoak sortzea helburu duen Ikasleen eskubide eta betebeharren zerrendatzea...
3 deialdi
Euskal jendarte osoari eta, bereziki, hezkuntza komunitateari 3 dei luzatu nahi dizkizuegu:
Ikastetxez ikastetxe, bakoitza bere eremutik, Hezkuntza Sistema propioa aldarrikatu behar dugu:
-
euskara ardatz izango duen hizkuntza eredu bakarra
-
euskal kulturan oinarrituriko jakintza, ezagutza eta baloreen transmisioa
-
hezkuntza komunitate osoaren (ikasleak, gurasoak, hezkuntzako langileak;eta herritarren) iritziak kontutan hartuko duen heziketa pedagogiko, kritiko, herritar eta partehartzailea bultzatu.