|

Gaurko agerraldiaren bidez, Euskal Herriak bere eskola (EHBE) hezkuntza mugimenduak pasa den ostiralean hezkuntza zein kulturako hainbat herritarrek izandako iniziatiba txalotu eta ekainaren 26an Donostian “Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde” lelopean burutuko den manifestaldiari babesa adierazi nahi diogu.
Hezkuntza Sistema Nazionala antolatu zein egituratzeko eskubidea euskal herritar guztioi dagokigun eskubidea da. Azken urteetan hainbat urrats eman ditugu bide horretan, hezkuntza komunitateko sektore guztien partehartzean eta adostasunean oinarriturik. Ezberdintasunak egon arren, gai izan gara batzen gaituena indartu eta herri gisa irudikatzeko. Gure nahia da Hezkuntza Sistema euskalduna eta herritarra eraikitzea. Euskalduna diogunean, hizkuntzaz ari gara (euskarazkoa eta euskaldunduko duena), baina baita edukiez ere. Izan ere, hezkuntza euskal kulturaren transmisiorako tresna da, belaunaldi berriei euskaldun egiten gaituzten ezagutza, balore zein jakintza kolektiboak transmititzen dituena. Eta hori ez da hezkutzaren politizazioa, errealitatean oinarrituriko heziketa kritikoa bermatzea baizik.
• Euskaldunok gara behar dugun Hezkuntza Sistema erabakitzeko gaitasuna izan behar dugunok, hezkuntza eskubideetan oinarrituriko hezkuntza sistema erabakitzeko eskubidea. Hezkuntza herri proiektua da eta bide horretan, herriaren eta ikastetxearen arteko harremana iraunkorra izan behar du, herriak arreta Ikastetxe bakoitzak hezkuntza proiektu propioak garatzeko ahalmena izan behar du, kanpo esku-hartzerik gabe eta autonomiaren printzipioak gidaturik. • Ikasleak hezkuntza prozesuaren subjektu dira, eta gaitasunetan oinarrituriko heziketa prozesua zor zaie, erreealitatea ikuspegi kritikotik aztertu eta euren erabakiak har ditzaten. • Hezkuntzako langileen izaera profesionalak etengabeko formakuntza eskatzen du, Euskal Herriaren beharrei erantzungo dion formakuntza. Euren gaitasun hezitzaileak modu integralean garatzeko ezinbestekoa da etengabeko formakuntza, tresnak eskuratu ditzaten heziketak Euskal Herriak zein tokian toki • Gurasoak hezkuntza sistemaren parte diren neurrian, hezkuntza sisteman parte hartu behar dute eta, zehazki, euren ikastetxeko hezkuntza proiektuan eragin.
Tamalez, azken urteetan bide honetan aurreratu duguna arriskuan dago. Erabakiak Madrilen eta Parisen hartzen dira eta toki administrazioek estatuen uniformizazioa ahalbideratzeko inposaketa berriak aurkezten dizkigute. Horixe da une hauetan, euskal lurralde guztietan hezkuntzak bizi duen egoera tamalgarria.
• Eskolak euskaldundu ez eta neurri berriak hartzen ari dira euskara hirugarren mailako hizkuntza bilakatu dadin, eleaniztasunaren izenean. Argi esan nahi dugu trilinguismoak, TILak, zonifikazioak edo euskararen ofizialtasun ezak euskara ezagutzea ezinezko egingo duela. Euskaldun eleanitzak sortzeko bidea ez da hori, lehen urratsa eskolak Euskal Herri osoan euskalduntzea da. • Kultura arrotzetan oinarrituriko curriculum dekretuek gure errealitatetik aldendu besterik ez gaituzte egiten. Zer lotu nahi du Nafarroako Gobernuak Nafarroa Euskal Herrian kokatzen duen baliabide pedagogiko oro debekatuz? Edota doakotasun programan argitaletxe euskaldunei sarrera oztopatuz? Gure kulturaren transmisiorako ezinbestekoa dugu Curriculum propioa. • Etorkinak euskaldun gisa heztea helburu duten politika integratzaileak bultzatu ordez, ghetto izaera bultzatzen duten politikak inposatzen dira (exento de euskara horren adibide garbia da). Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten etorkinek euskaldunoi dagozkigun eskubide berberak dituzte eta erraztasunak eskaini behar zaizkie, ez oztopoak. • Hezkuntza eskubide unibertsala izanik, ezin du krisialdi ekonomikoaren jo puntuan egon. Hezkuntza Zerbitzu Publikoa behar du izan, hezkuntza eskubideetan oinarrituriko zerbitzu publikoa. Nazkatuak gaude publiko-pribatu gatazka zaharrean gure indarrak ahitzeaz. Gure herrian gertatzen dena finantziazio arazo bat baino sakonagoa da, ez dugu gure hezkuntza sistema propioa garatzeko eskubiderik. Krisialdi ekonomikoaren aitzakiapean egin nahi dituzten murrizketa guztiak (zuzendariak aukeratzeko irizpide aldaketa, Eskola Txikien itxierak, irakasle euskaldun gutxiago esleitzea, hezkuntza programa zehatzak bultzatzea eta besteak diruz hustutzea...) gobernuen nahi ezkutuak bermatzea dute helburu. • Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan gero eta irakasle euskaldun gutxiago kontratatzen ari dira, euskarazko irakaskuntza kinka larrian jarriz eta ikasleak euskararen ezezagutzara kondenatuz. • Hau guztia gutxi balitz, inposaketa hauek guztiak goitik behera ezartzen ari dira, partehartze prozesurik gabe, hezkuntza komunitatearen ahotsa kontutan hartu gabe Dekretazoen aldian gaude, baina zergatik? Hezkuntza komunitatean zabalik dagoen eztabaida galtzeko beldur dira? HSNren alde gero eta indartsuagoa den hezkuntza mugimenduaren aurrean lotsagarri gelditzeko beldur dira? Dagoeneko berandu da, HSN egunez egun eraikitzen ari baikara!
Honen guztiaren erantzunkizuna ez da hezkuntza komunitatearena soilik. Hezkuntza modu integralean ulertu behar dugu eta herritarrak gara, hezkuntza komunitatearekin batera, aldarrikapenok gure egin eta kalera atera behar dugunok. Bi eginkizun nagusi ditugu esku artean: • Batetik, hezkuntza komunitatea HSNren aldeko eragile aktiboa bilakatzea, ikastetxez ikastetxe nahiz herriz herri • Bestetik, herri osoa altsatzea inposaketak salatu eta Hezkuntza Sistema propioaren de.
Bide malkartsu honetan, hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriak ekainaren 26an. “Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde”-ko mobilizazioa arrakastatsua izatea guztion esku dago.
2010eko ekainak 15, Donostian Euskal Herriak bere eskola
|