Langile ikastolak mobilizazioekin jarraituko duela adierazi zuen atzo prentsaurrean, Hezkuntza Delegazioak hartu berri dituen bi erabakirekin ez dagoelako ados; alegia, DBHko ikastetxe publiko guztiak bateratzea; eta matrikulazioa 75 ikasletara mugatzea. Langile ikastolak azpimarratu zuen, lau ikastetxe bateratzeko proiektu bat martxan jartzeak denbora gehiago eskatzen duela, eta lan sakonago bat. Horrez gain, adierazi zuten, matrikulazioa 75 ikasletara mugatuta, Langiletik kanpora geratu direla hainbat eta hainbat familia, beren gogoz kontra.
«Pedagogia aurrerakoi, herritar eta parte hartzailea» Prentsa oharrean adierazi zutenez, Langile ikastolak pedagogia proiektu aurrerakoi, herritarra eta parte hartzailea du. «Horretarako sortu zen, orain dela hamarkada batzuk. Ibilbidean zehar herritar ugarik egin izan dute bat hezkuntza proiektu honekin eta pixkanaka-pixkanaka ikastola haunditzen eta sendotzen joan da». Ikastola garai berrietara egokitu dela, adierazi zuten, «funtsezko ezaugarriei uko egin gabe. Hala azken urteotan izan den matrikula mailarik gorenera iritsi da, eta beti 2 urterekin hasi eta 16 urte bitarte ikasle guztiak bertan egin dute beren ibilbide guztia». Hori horrela, Hezkuntza Delegazioak hartu duen erabakia «inposizio hutsa» dela diote. «Orain arte ere, Hezkuntza Delegaritzatik oztopoak eta eragozpenak baino ez ditugu jaso».
Orain hilabete batzuk jakin genuen Nafarroan "Euskal Herria" terminoa zuten testu-liburuak eskoletatik kanporatu nahi zituztela. Pentsamendu bakarraren alde Santillanaren liburuak erabiltzeko derrigorrezko "gomendioa" eman zuten UPN-CDNko agintariek. Ikastetxe askotan mehatxu zaharra zela uste zuten eta ez zutela bururaino eramango zentsura. Baina denborak arrazoia eman digu erasoaren tamaina salatu genuenoi.
Zentsura egiteko bi oinarri erabiltzen dituzte. Lehenengoa testu-liburuen doakotasun programarena da. Programa honetan sartzeko testu-liburu batzuk baino ezin dira erabili (zerrenda), nolabaiteko "Label Navarroa" dutenak. Orain arte nahiko malguak izan dira testu-liburuekin, baina orain, hainbat zuzendarik esan digutenez, programan sartzeko zeintzuk liburu erabili behar diren murriztu dute. Aski da Euskal Herria agertzea programa kendu eta gurasoei liburuak erosteko gastua ezartzeko.
Bigarren faktorea ikuskatzaileena da. Inspektoreek orain arte ez dute presio berezirik egin gaiarekin eta testu-liburuen aukeraketa malgua baimendu dute. Baina hori bukatu da. Martxoaren 31ko muga eman diete ikastetxeei hurrengo urterako UPNk nahi dituen testu-liburuak erabiliko dituztela "erabaki" dezaten. Eta mehatxua zuzena da, hainbat ikastetxeko irakasle eta departamentutan ikusi den bezala.
Ikastetxe batzuk hasi dira neurria nola aplikatu ikusten. Orain arte erabiltzen dituzten testu-liburuak aztertu eta zenbat orrialde kendu beharko lituzkete aztertu nahi dute. Baina D ereduko ikastola eta ikastetxe askotan erabiltzen diren liburuetan orri askotan agertzen da Euskal Herria nola edo hala. Liburu batzuetako orriak fisikoki moztu dituzte zer irakatsi daitekeen eta zer ez ikusteko eta emaitza izugarria da.
Euskal Herriak Bere Eskolan egoera hau zentsura hutsa dela uste dugu. Ikastetxeen autonomiaren aurkako neurria izatez gain gure herriaren aurkakoa ere bada. Atzo bertan jakin izan genuen, gainera, Nafarroako Gobernuak eginiko zentsura eta presioa dela eta EAEko ikasleek ere ezingo dutela legalki Euskal Herria ikasi euren ikasgeletan.
Aski da! esateko momentua iritsi da! Nafarroan hainbat mobilizazio izango dira hurrengo asteotan Hezkuntza Deialdiaren barnean (horiek aurrerago iragarriko ditugu). Eta noski, egoera honi buelta emateko antolatu eta mobilizatzea beharrezkoa da. Martxoaren 13an, denok Bilbora!
Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak prentsaurrean aurkeztu zuen atzo euren gobernuak proposatzen dituen aldaketak. Proposaturiko aldaketa guztiak kritikagarri badira ere bada lehenengo kritika merezi duen zerbait: formak. Eurek aurreko Gobernuei gauzak kontsentsurik gabe egitea egozten diote, eta Celaák proposamena lehenengo Hezkuntza Komunitateari aurkeztu beharrean prentsaren aurrean aurkeztu du. Honek argi uzten du neurri guzti hauen izaera publizitarioa; izan ere Gobernu honek ez du gehiengo sozialarekin bat egiten eta horregatik nahiago dute de facto lan egin eta publizitate bidez euren proposamenak argitaratzea eztabaida eta ideien konfrontazioan sartzea baino.
Behin lehenengo kritika hori egin eta gero azter ditzagun proposaturiko aldaketak: