|
Plazara -
Inposaketarik ez!
|
|
Osteguna, 2009(e)ko Martxoa(r)en 05-(e)an 11:55etan |
|
Azken aste hauetan jakin izan dugu hainbat karrera desagertuko direla Letren fakultatetik eta hori dela eta aste honetan bertan dekanotzak dimisioa aurkeztu duela. Euskal Herriak Bere Eskolatik egoera hau salatu nahi dugu, hauek ez direlako izango desagertzeko arriskua duten karrera bakarrak, alde batetik, eta ez delako euskal unibertsitarioen artean eztabaidatu, bestetik. EHBEk aspaldi esan zuen Bologna Prozesuak suposatzen zuen inposaketari aurre egiteko modu bakarra eztabaida eta guztion arteko eredu berri bat eraikitzea zela. Eztabaida hori bultzatzen saiatu izan garen bakoitzean unibertsitateko autoritateek eztabaida emana dagoela esan dute. Dekanoek barne. Eta orain, antza, eztabaida hori ez du inork eman eta dekanoak beraiek dira Goirizelaiaren inposaketa salatzen dutenak. Gertakari honek zerbait argi uzten badu gaur egungo unibertsitateek dituzten muga estrukturalak dira. Muga estrukturalak euskaran eta demokrazian. Eta unibertsitateek betetzen dituzten interes ekonomikoek eremuga horren beste erakusgarri bat dira. Karrerak interes ekonomikoaren arabera desagertarazten dira, enpresek erabakitzen dute zer egin fakultate bakoitzean eta orain arte demokrazia eskasa zuten junta eta dekanotzak ere erabakiz husten dituzte. Eta muga estruktural horien gainetik EHBEtik Euskal Unibertsitatea eraikitzeko deialdia luzatzen dugu. Unibertsitate hori badugu, eta plazara ateratzeko garaia heldu da. Deialdi bat luzatu nahi dugu unibertsitate komunitateak egongo diren hurrengo mobilizzioetan parte hartzeko.
|