hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Gamere-Zihigako eskola zabaldu! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Inposaketarik ez!
Asteartea, 2009(e)ko Urria(r)en 06-(e)an 23:39etan

Gamere-Zihiga Xiberoko udalerri txiki bat da eta hemendik aurrera oraindik txikiago izateko arriskuan bizi da. 107 biztanle ditu eta horietatik 6 eskola-txikira doaz, erakasle bakarreko eskolatxoa. Iaz Pabeko Hezkuntza Ikuskaritzak Pirinio-Atlantikoetatik 25 erakasle postu kentzea erabaki zuen eta horietako bat Gamera-Zihigako eskolakoa; ondorioz eskola desagertaraztea erabaki zuten.

Aurten irailan itxia izan behar zuen, baina bertako burasoek eskola auzolanaren bitartez irekirik mantentzea lortu zuten. Gainera auzapezak oraindik ixteko jakinarazpena ez zuenez hilabetez mantendu da egoera. Aste honetan, tamalez, eskolaren itxiera berretsi eta honek herritarren haserrea sortu du. Hona hemen Kanaldudek eginiko bideoa, bertakoen hitzak jasotzen:

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Buraso eta herritarrak mobilizazio andana egin dituzte eskolaren egoera salatzeko asmoz, jendetsuena joan zen igandean Gemeren bertan eginikoa: eskualdeko eskoletako aita eta amak etorri ziren, bai eta hezkuntza sindikatuetako ordezkariak (SNUIpp-FSU, LAB, SE-UNSA...) ere. Bertan ahots ezberdinak entzun ahal izan ziren eta Xiberoko Botzak horietako batzuk bildu zituen. Hemen ama batek eskola-txikien alde eginiko aldarria:

Ikasle baten ama:

Orain eskolak ateak itxi baditu ere bertakoak ez daude bakarrik. Sindikatuetako hainbat kidek sostengua helarazi zieten aurreko batean baita hautetsi ezberdinek ere. Xiberoko Botzak SNUIpp-FSUko Maite Agerri eginiko elkarrizketa eta Battita Ager auzapezari eginiko elkarrizketak dira honakoak:

Maite Ager:
 Battita Ager:

Euskal Herriak Bere Eskolan oso larritzat jotzen dugu eskola honen itxiera, Zuberoa jada desertifikazio egoera larrian badago horrelako erabakiek arazoa areagotzen baitute. Gainera ume txikientzat Lizeoko erritmoan egunero autobusa hartzea ez da batere ona, askoz gehiago nekatzen dira eta pedagogikoki ere erabaki txarra da. Azkenik bertako herritar, buraso, erakasle eta ikasleek izandako jarrera txalotu nahi dugu. Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean borroka guztiekin indarbilketa handi bat egin behar dugula uste dugu eta Gamere-Zihigako kasuak geure iritzia indartu baino ez du egiten. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek guk baino hobe adierazten dute: "...batzuetan hobea izatea ttiki, edozeinek daki!"

Pirritx, Porrotx eta Marimotots:

 

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak
Joomla! Україна

Deialdiak

<<  Abuztua 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
        1
  2  3  4  5  6  7  8
  9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :